Kontaiguzu pixka bat zutaz. Nola hasi zen proiektua?
Albaitaria naiz ni, eta hala izan nahi nuen txikitatik, bokazionala guztiz. Baina animali txikien klinikako mundua oso gogorra da, eta oso gutxi baloratua. Larrialdiak, asteburuetako lanak, kezkak, ardura, jabeen presioak, soldata baxuak....
Aspaldidanik gustatu zitzaidan animalien errehabilitazio eta fisioterapiaren mundua, formatzen joan nintzen baina kontratatua nengoen lekuetan inoiz ez zetorren "ongi" nik denbora hortan gastatzea, eta oztopoak besterik ez nituen aurkitzen. Ezezkorik ematen ez zuten arren, laguntza gutxi. Beraz, 11 urtez lanean jardun ondoren, pausoa ematea erabaki nuen. Non egon nahi nuen argi ikusi nuen, eta bide beretik segitzen banuen, ez nintzela sekula iritxiko.
Zertan datza?
Txakur eta katuentzat errehabilitazio eta fisioterapia zentrua iriki dut, medikuntza klasikoaren alternatiba bat eta konplementarioa den zerbitzu bat. Bezeroak oso pozik daude, halako zerbaiten falta sumatzen zutela esaten didate oso maiz. Beste batzuek, ordea, oraindik harriduraz hartzen dute zerbitzu honen berri.
Zer eskaintzen duzue?
Animalientzat errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua eskaintzen dugu. Gure helburua animaliari ahalik eta lokomozio-ahalmen handienak itzultzea da eta haren bizi-kalitatea hobetzea. Min gutxiagorekin, bizitza gehiago eta hobea. Norberaren lagunari hobeto datorkien zerbitzuak ikusi dezakezue gure webgunean.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Lan finko bat utzi nuen eta nireari ekin nion. Lanbiderekin harremanetan jarri nintzen eta bertan eman zizkidaten lehen urratsak emateko gomendioak. Urtebete daramat proiektuarekin, eta lanez gainezka nago. Beti pentsatzen dut lehenago ekin behar izan niola honi, "gipuzkoa oso txikia da eta ez duzu nahiko bezerorik izango, hori hiri handietarako besterik ez da " edo "jendeak ez du dirurik gastatu nahiko horretan" bezalako komentarioek bota ninduten atzera. Eta kasu gehiegi egin nien, demontre! Jakin izan banu... Fokoa non jarri behar nuen jakitea falta zitzaidan, eta halko komentarioetatik urruntzea.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Nire gomendioa dudatan daudenei: pentsa nola egon nahiko zenukeen hemendik urtebetera eta ekin pausuekin, eskatu laguntza. Lehenago beste nonbait antzeko zerbait egin dutenekin harremanetan jartzeak niri asko lagundu zidan, eta pozik eta errealizatuak sentitzen direla jakiteak, are gehiago.
Kontaiguzu pixka bat zutaz. Nola hasi zen proiektua?
Gizarte hezkuntza eta Pedagogia ikasi nituenetik aritu izan naiz familiekin eta haurtzaroarekin zer ikusia duten proiektuetan lanean. Azken urteak eskuhartze familiarraren arloan egin nuen lan udaletxe batentzat. 2015ean, ama izan nintzenean eman zen inflexio puntua eta garbi sentitu nuen salto bat eman nahi nuela nire profesioan.
Zertan datza?
Emakumeak eta familiak bidelaguntzen ditut haurdunaldi, erdiondo eta haziera prozesuan. Garai hau emozionalki eta psikologikoki oso intentsua, konplexua... izan daiteke. Emakume asko eta asko inongo babesik gabe sentitzen dira, dauzkaten zalantza eta zailtasunak norekin partekatu ez daukatela. Beraz, emakume eta familia hauei behar duten zaintza eta bidelaguntza eskaintzeko haziera taldeak eskaintzen ditut, baita kontsulta pribatuan aholkularitza saioak ere.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Nire haurdunaldi eta erdiondo prozesuan zehar bizitakoak eta inguruan neuzkan amen testigantzak eta bizipenak entzunda garbi sentitu nuen arlo horretan ekin nahi nuela, behar handi bat zegoelako gizartean.
Zer eskaintzen duzue?
Esan bezala, amen ondoan jartzen naiz, entzun egiten ditut, eta behar duten informazioa, aholkularitza.. eskaintzen diet. Haurrei masajea ematen irakasten diet baita ere, hau oso garrantzitsua baita haurrek izan ditzaketen lehen tentsioak, sabeleko minak... bideratzen laguntzeko. Kontsulta pribatuan gai edo egoera delikatuagoak bideratzen ditut familiekin: edoskitzea, haurraren loa, esfinterren kontrola, eskolako egokitzapenak... familiek bizi dituzten erronka eta zailtasun ezberdinak bideratzen ditugu.
Zeintzuk dira zure proiektuaren onurak?
Gizarte mailan onura handiak suposatzen ditu honek, prebentzio lan handia egiten baitugu. Familiek dauzkaten zailtasunak hasieratik zaintzeak esan nahi du berehala bideratzen direla eta beraz ez dira gehiago konplikatzen. Ondorioz, ez dituzte baliabide gehiago beharko etorkizunean eta emaginak, pediatrak, eskolak, gizarte zerbitzuak... arintzen dira, ez dietelako lan gehiago suposatuko erakunde edo profesional ezberdinei. Prebentzioan dago gakoa. Pertsona hauen bizi-kalitatea hobetzen da, asebetetze maila handiagoarekin biziko direlako behin prozesua eginda.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Barruan daukaten ahotsa entzun dezatela. Zein da zure benetako pasioa? Zer daukazu zuk munduari aportatzeko? Oso garrantzitsua da ekintzailetza-proiektua norberaren pasio eta propositoarekin lotua egotea, horrela sekulako indarra izango baitu. Aurrera!!
Kaixo, Maria Jaka naiz, barne disenatzailea. Duela hilabete gutxi ekin nion nire estudio irekitzearen abenturari. Bergaran kokatuta dago estudio fisikoa baina gipuzkoa, zein euskal herrira zabaltzen dira proiektuak. Disenatzailea izateaz gain, musika ere oso gustoko dut, baita itsahertzean pasioak egitea ere, eta kafesne batekin bada hobe!
Nola hasi zen proiektua?
Txikitatik atsegin nuen paper txuri baten aurrean eseri eta arkatza eskuan, forma eta koloreekin jolastea. Bestetik, familiarekin asteburuetan kostaldera joaten ginen, eta konturatu nintzen itsasoa ere mugimenduan zegoela une oro; mareak gora, mareak behera, paisaia eta kolorea guztiz aldatuz. Argi neukan nik ere nolabait espazioa eraldatu nahi nuela. Barne diseinuko graduaren ikasketak egin nituen eta estudio batean lanean jarri nintzen. Pasa den urtean Emekin ezagutu nuen eta bertan, nere buruan neukan negozio ideia aztertu eta errealitate bihurtzen lagundu zidaten.
Zertan datza?
Bezeroen behar funtzional zein emozionalak aztertu, eta egungo espazioara egokitzean datza. Eroso bizi ahal izateko lekua bilatzen du gizakiak, eta kontzeptu hau subjetiboa da norbanako bakoitzarentzat. Beraz, hemen sartzen da barne diseinua, xehetasun edo aldaketa horiek guztiak aztertu, planifikatu eta gauzatatzen baititu, pertsona bakoitza bere espazio pertsonalarekin eroso senti dadin.
Ingurumena gurera egoktizea naturaltasunez daramagun premia da, eta gizaki bakoitza bakarra denez eta edertasunaren eta erosotasunaren kontzeptu ezberdinak dituenez hauen esentzia plasmatu behar da espazioetan.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Esango nuke barruan daukadan zerbait dela ekintzailea izatea. Nire lana ere ez da errepikakorra, proiektu eta erronka berriak datoz eta ez dakizu zein izango den hurrengoa. Ekitearena ere proiektu berri bat izango balitz bezala hartu nuen. Bidegarritasun plana egin, eta aurrerpa pausua heman nuen. Nere lana izugarri atsegin dut eta ez naiz beste inon ikusten.
Orain abentura honen hasieran bilatzen naiz eta esango nuke baietz, berriro egingo nukeela. Bidaia luzea da eta oraindik asko daukat ikasteko baina pixkanaka esperiantziak emango dizkit tresnak. Nere ustetan garrantzitsuena lana gustoko izatea da eta nire kasuan proiektatzean pasioa sentitzen dut.
Zer eskaintzen duzu?
Hainbat zerbitzu eskeintzen ditut: Etxebizitzen erreforma integralak, partzialak, altzairuak zein dekorazioa. Baita espazio komertzialenak ere: kafetegiak, dendak, bulegoak, erakuslehioak, interbentzio iragankorrak... Azkenik 3D proiektuak etxebitiza promozio berrientzat eta home staging. Lehen aipatu bezala hauek guztiak bezero bakoitzari egokituta.
Zeintzuk dira zuen proiektuaren onurak?
Erreforma bat egitea prozesu luzea da eta batzuetan neketsua izan daiteke. Garrantzi handia hematen diot proiektatzeari; Xehetasun guztiak aztertzen ditut proiektua oso definitua egon arte. Horrela ejekuzioa errazagoa da eta buruauste eta akatsak sahiesten ditugu nolabait.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Esango nieke bere negozioan sinistea, saiatua izatea eta batez ere pasioa edukitzea.
Vanessa Fernández Fernandez naiz, 42 urte ditut eta Oriokoa naiz, baina Aian bizi naiz. 19 urterekin hasi nintzen ile-apaintzaile lanetan, txikitatik asko gustatzen zitzaidan orraztea eta ilea panpinei moztea, amari esaten nion handitan ile-apaintzaile izan nahi nuela, eta horrela hasi nintzen, urtebete egin nuen Donostiako ile-apaindegi batean, eta urtebetera jakin nuen Orioko ile-apaindegi batean ile-apaintzaile bat behar zutela, eta gaur egun arte 20 urterekin hasi nintzen Orioko Ana Belen ile-apaindegian jarraitzen dut. Asko gustatzen zait pertsonekin tratatzea, entzutea... 23 urte daramatzat ile-apaintzaile bezala, eta ekintzaile gisa 4 hilabete daramatzat.
Nola hasi zen proiektua?
Joan den urtearen erdialdean, gure nagusia zenak erretiroa hartzen ari zela esan zigun, eta esan zigun pena handia emango ziola hura ixteak, eta lankideari eta bioi eskaini zigun ileapaindegiarekin jarraitzeko, asko kostatu zitzaigun erabakia hartzea, baina asko pentsatu ondoren erabaki nuen ni botatzea eta ile-apaindegia hartzea.
Zeran datza?
Ile-apaindegi misto bat da, emakumeak, gizonak, haurrak... bezeroak ahalik eta ondoen aholkatzen saiatzen gara eta gustura sentitzen gara, mota guztietako ileetarako produktuak ditugu, gero eta produktu begano gehiago daude oso gustukoak eta horretara bideratzen gara.
Zeintzuk dira zure proiektuaren onurak?
Bezeroarekiko konfiantza eta enpatia oso garrantzitsua da, eta, nire ustez, gure lantaldeak aurrera egiten du.
Zer eskaintzen dezu?
Bezeroa gustura sentituko den leku bat, etxean bezala sentituko dena egon behar duten denbora, uste dut erlaxatzeko eta lasai egoteko une bat dela, hitz egitea eta bere gauzak kontatzea oso mesedegarria da.
Zergatik erabaki zenuen ekitea?
Uste nuen aukera ona zela, urte asko zeramatzan ile-apaindegi bat zen, bezeroak zeuden eta ezagutzen gintuzten, eta hori gustatu egiten zitzaien bezeroei. Asko kostatu zitzaidan erabakia hartzea, eta familiak asko animatu ninduen. 4 hilabete daramatzat eta asko ikasten ari naiz eta baloratuago sentitzen naiz.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Nik ez nukeela imajinatuko nagoen lekuan egotea, baina oso sentsazio ona da, nahiz eta batzuetan errusiar mendi bat bezalakoa izan, bizitza bera bezalakoa, ametsen alde borrokatzea eta inoiz amore ez ematea.
Rosa Maria Silvestre Delgado naiz, 50 urte ditut eta Beasaingoa naiz. Azaroaren erdialdean zapata-denda bat ireki nuen Beasainen. Abuztuaren amaieran, erretiroagatik ixteko kartel bat ikusi nuen orain nagoen zapata-dendan. Buruari bueltak ematen hasi nintzen, eta nik establezimendua irekitzea pentsatu nuen. Hiru aste pasatxoan, herriko beste bi zapata-dendak erretiroagatiko itxiera-kartela jarri zuten (pertsona berak zuzentzen zituen). Orduan hartu nuen erabakia eta proiektua prestatzen hasi nintzen.
Nola hasi zen proiektua?
Oinetakoen munduak ez ninduen berriro harrapatzen, inguruko hainbat zapata-dendatan lan egin nuelako eta lan hau asko gustatzen zaidalako. Duela urte batzuk, nire zapata-denda irekitzea pentsatu nuen, baina bizitzako gorabeherak zirela eta, ez nuen egin. Orain nire unea da, bizitzak lo nengoen amets hori egia bihurtzeko aukera ematen zidan.
Zertan datza?
Arnedoko Txokoa kalean bertan egiten den zapata-denda bat da, eta kalitate oneko eta prezio oneko produktu bat aurki dezakezu bertan. Zapata-denda honek oso bezero sendoak zituen (andrea eta gizonak). Bezeroak adineko pertsonak dira, oinetan arazoak dituztenak.
Zer eskaintzen dezu?
Arnedoko Txokoan orkoi pixka bat ikasiagoa duten oinetakoak aurkituko dituzu, ia modelo guztietan atera daitezkeen txantiloiekin, eta ahal dudanean, zenbaki txikiak ekartzen ditut (39 gizonezkoak eta 35 andrezkoak), oin txikia dugunok ez baitugu erraz aurkitzen. 40 urteko bezero bat sortu nahi dut aurrera begira, produktuaren estetikari gehiago begiratzen diona, baina kalitateari eta erosotasunari uko egin gabe.
Pertsona dinamikoa naiz, eta beti kezkatu naiz oinen ongizateaz. Amak txikitatik irakatsi zidan oso garrantzitsua zela bi zapata pare on izatea, asko eta txarrak izan baino. Eta benetan uste dut oina ahaztu handia dela, ez gara arduratzen min ematen digun edo arazo bat dugun arte.
Lan zail samarra da, baina atsegingarria dendatik pasatzen direnean eta eramaten dutenarekin gustura daudela kontatzen dizutenean.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Etorkizuneko emakume ekintzaileei esango nieke ez daitezela geratu beren ametsa egia bihurtzeko gogoarekin, saia daitezela, edo, gutxienez, hori egiteko unea ez bada, ez daitezela ahaztu. Bizitza honetan beti iristen zaigu gure garaia.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.