Ekitaldi honen helburua ekonomia, gizarte eta lan esparruan emakume eta gizonen arteko aukera eta eskubide berdintasuna lortzen laguntzea da, baita ere ekintza eta ekimen ugari bultzatzea emakumea lan eta enpresa munduan sar dadin, aldi berean bere lorpenak bistaratzen lagunduaz.
Ekitaldi honen helburua ekonomia, gizarte eta lan esparruan emakume eta gizonen arteko aukera eta eskubide berdintasuna lortzen laguntzea da, baita ere ekintza eta ekimen ugari bultzatzea emakumea lan eta enpresa munduan sar dadin, aldi berean bere lorpenak bistaratzen lagunduaz.
Gai honi buruz hitzegingo degu III. ASPEGI Foroan, hontarako honako hizlariak izango ditugularik:
Sara de la Rica: Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia saileko katedraduna da, baita Espainiako Bankuak sustatzen duen Ekonomia Aplikatuaren Ikasketen (FEDEA) Fuentes Quintana Katedraren zuzendaria ere. Era berean, IZA Journal of European Labour Studies-aren editorekide da. Horrez gain, Londreseko CreAM Migrazioaren Ikerkuntza eta Analisiaren Zentroan eta Bonneko IZA Lan Merkatuaren Azterketarako Institutuan ikertzaile elkartua da. Azkenik, Ekomian Emakumearen Egoera Aztertzeko (COSME) batzordearen zuzendaria.
Miren Vives Almandoz: Egun Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria da. Deustoko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. INSEAD negozio eskolako MBA masterra. Bere ibilbide profesionala aholkularitza eremuan hasi zuen, hainbat enpresatan lan eginez, besteak beste, PWC-en. Gero, kultura kudeaketa eta estrategian espezializatu zen, erakunde publiko eta pribatuentzat sektore ikerketak eginez, baita ekipamenduen maisu planak, plana estrategikoak eta lurralde-antolamendu planak nazio mailan ere. Hainbat azterlan argitaratu ditu, kasu “transforming organizations throught hearts” edo “sistemas de indicadores para las políticas culturales”. Gainera, Oviedo, Deusto eta Euskal Herriko Unibertsitateek udaran antolatzen dituzten ikastaroetan irakasle izan da, baita Donostiako Udalarentzat ere.
Lourdes Moreno: Bolueta Engineering Group-eko zuzendari nagusia eta jabekidea, 2016an erositako eta doitasunezko mekanizazio eremuan ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa. Deustoko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, bere promozioko lehena izanik. INSEAD negozio eskolako MBA masterra. Sussexeko Unibertsitateko Teknologia eta Zientzia Politikan masterra. Deusto Business School-eko Irakasle Onena saria 2012ko lehen edizioan. Nahiz eta bere bibilbide profesionala Donostian abiatu aholkularitza alorrean, berehala Madril eta Londreseko inbertsio entitate nagusietan lan egiten hasi zen, hots, JP Morgan, BNP Paribas eta CreditSuisseFirst Boston, zuzendaritza kargu altuetan arituz Europa mailan. Ibilbide luzea egin du ere hainbat MBA master-ikastarotan irakasle gisa, besteak beste, Deusto Business School-en eta Oviedoko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroetan. Orobat Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren delako "Red Inversores Crecer+" Aholku Batzordearen kide ere izan zen, 2010 eta 2016 bitartean enpresa sortuberrientzako Crecer+ sarearen sorrera eta zuzendaritzan arituz.
“Bai, konpentsatzen nau” III. ASPEGI FOROA Lekua: San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa Data: Azaroak 16 Ordua: 19.00tatik 21.30tara IZEN-EMATEA Etortzea konfirmatu egin behar da: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 943 47 14 45
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.