ASPEGI FOROaren bostgarren edizioa izango denak, emakumeen eta enpresa/lanbide arteko erlazioen artean aldaketak eragitea du helburu erreflexioen bitartez. Modu honetan, berdintasuneko aukera eta eskubide gehiago sortzeko eremu ekonomiko, sozial eta laboralean emakume eta gizonezkoen artean. ASPEGIren V. FOROAK eskuartean hartuko duen gaia “Genero berdintasuneko enpresak errentagarriagoak dira” izango da.
Bada denbora hainbat instituzioetatik ideia behin eta berriz errepikatzen dena, baina arrazionalak diruditen arren, ez dute eremu ekonomiko - enpresarialarekin bat egiten, ez eta instituzio beraiek ezarritako berdintasuna sustatzeko legeekin ere.
Euskadiren kasuan, eta Gipuzkoan zehazki, beste erreflexio puntu bat sartzen da, izan ere “beharrei” eta “tendentziei” oso lotuta dagoen arazoa da biztanleriaren zahartzea. Generazioen arteko aldaketa zailtzen du honek, unibertsitate kontestuan eta goi mailako zikloen artean emakumea gehiengoa den eremuan gainera.
Guzti honetaz hitz egiteko aukera ASPEGIren V. FOROAN izango dugu azaroaren 14ean San Telmo Aretoan, ondorengo hizlariekin:
Maria Silvestre Cabrera: Zientzia politikan eta soziologian doktoratua, eta irakasle titularra da Deusto Unibertsitatean. Espainia ordezkatzen duen Europako baloreen inkestanikerlari nagusia da “Deustuko Gizarte Balioei buruzko Ikertaldea” -ren bidez. Ikerketa talde honek aitorpen maximoa lortu du “A” bi alditan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko taldekako ikerketa deialdian (2006-2012/2012-2018).Politika zientzietako eta soziologiako fakultateko dekanoa(2004-2009), eta Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea masterreko zuzendaria (2003 – 2009)izan da Deustoko Unibertsitatean. Emakundeko, Emakumearen Euskal Erakundeko, zuzendaria izan da (2009 – 2012). Deialdi konpetitibo eta kontzentratuetanhainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu, eta hainbat kargu ezberdin kudeatu ditu; Euskal Soziologiako Elkarteko lehendakaria eta Espainiar SoziologiakoFederazioako lehendakariordea. Espezializazio area nagusiak honako hauek dira: balore politiko - sozialak eta genero ikuspegia zientzia sozialetan, argitalpenak dituen eremuak ditu eta kontribuzio zientifikoak.
Jose Ignacio Conde-Ruiz: Doktorea da ekonomian Madrilgo Carlos III Unibertsitateren eskutik, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Ekonomia analisiko oinarrien ikasgaiko irakasle titularra da, eta zuzendari ordea Ekonomia Aplikatuko Ikerketen Fundazioan (FEDEA). Pentsioen iraunkortasuneko adituen komitean parte hartu zuen 2013an. Santaluziainstitutuko adituen foruko partaidea da. Gobernuko presidentearen ekonomiako bulegoan politika ekonomikoen zuzendari nagusia (2008 – 2010), eta Munduko Bankuko kanpoko aholkulariaizan da. Nadaesgratis blogeko kolaboratzailea da.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.