Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario, gune pribatu edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak ASPEGI (Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkartea, G20619383 IFK duena) elkartearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (hemendik aurrera “ASPEGI”). Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, bazkideekin harremana kudeatzeko eta ASPEGIren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko eta honen ondorioz sortutako eginkizun legal betetzeko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan azaldutako helburuak betetzeko.
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko Arautegiaren baitan, eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, zure baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko eginkizunak betetzea edota tratamenduaren erantzulea legezko interesa (esate baterako, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.
Aspegik ez die, inola ere, zure datu pertsonalak emango beste enpresa, erakunde edo hirugarrenei, non eta ez duen zure baimen zehatza horrela egiteko (hoien barne web gune honetan dagoen “Bazkide Zerrenda” atalean dauden kontakturako datuak argitaratzeko). Beste enpresa batzuen produktuak edo zerbitzuak eskainiz gero, Aspegi bera arduratuko da erabiltzaileari zuzenean jakinarazpen horiek egiteaz. Dena den, interesdunak uko egin diezaieke, noiznahi, bidalketa horiei. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari.
Era berean, Aspegik, berak antolatutako ekitaldietan edo parte hartu dezakeen ekitaldietan, argazkiak eta bideo grabaketak egin ditzake (eta honen ondorioz partaideen irudia eta ahotsa tratatua izan daiteke). Tratamendu honen helburua ekitaldiak zabaltzea eta hauen inguruan informatzea da. Interesdunak baimen zehatza ematen dio Aspegiri bere irudia eta ahotsa tratatzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko Aspegik erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan, batez ere bere web gunean eta beste web kanaletan (Facebbok eta beste sare sozialetako kanaletan), informatzeko buletinetan, material dibulgatiboan eta elkartearen bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria erabilita. Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau. Horretarako elkartera idatzi bat bidali beharko du.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. ASPEGIk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
2. Datu pertsonalen bilketa
Aspegik ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako gune pribatua, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Aspegik erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Aspegik ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
3. Interesdunen Eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: ASPEGI, Deustoko Unibertsitatea, Garate Innogunea Eraikina, Edificio Cemei; C/ Portuetxe 23B, 3º, Oficina 303. 20018 - Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), telefono zenbakia: 943 326 600 (5373 luzapena) edo posta elektroniko honen bitartez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
4. Segurtasun Neurriak
ASPEGIk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela ASPEGIren erantzukizunpekoak.
5. Indarraldia
ASPEGIk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. ASPEGIk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, ASPEGIk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu ASPEGIk zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.