Emakumeen arteko elkarrizketa, zientzia eta teknologia
Jardunaldi honen helburua goi-mailako kudeaketa, ikerketa, trebakuntza eta zuzendaritza arloetako emakumeak bistan jartzea da, eta horien bitartez belaunaldi berrien bidea errazten duten etorkizuneko proposamenak eta estrategiak ikasi eta lortu nahi ditugu.
Zientzia eta teknologian emakume-presentzia urriari dagokionez, Europako zientzia-erakundeak oso ados daude. Zientziak eta ekonomiak onartu ezin duten baliabide-galtzea dela irizten dute eta. Titulua lortzen duten pertsonen % 60a emakumeak dira.
Baina, naiz eta ikasketak espediente akademiko bikainekin burutu, gero gaitasun handiko emakume aditu hauek ez dute sisteman ogibiderik aurkitzen. Nola gerta daiteke arrazoimenak definitutako espazio batean? Emakumeen talentua, ikuspegia eta trebetasuna neurri handi batean baztertzen dituen zientzia onena al da? Nola eragiten du desoreka honek ikerketa-agendan? Zer egin daiteke maila kolektiboan eta banakakoan?Hauek eta sor daitezkeen beste galdera batzuk elkarrizketa ireki batean eztabaidatuko dira ekainaren 6an, 19:00etan, Donostiako Arima Hotelean (Miramón) ospatuko den ekitaldian.
Parte-hartzaileak:
Marta Macho Stadler- UPV/EHU
Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 1985etik. Matematikan doktoretza lortu zuen Lyongo Claude Bernard Unibertsitatean (Frantzia). Geometria eta topologia arloetan aditua. Hogei urte baino gehiago daramatza dibulgazio zientifikoan jarduten.
Nerea Aranguren Achótegui - Ik4
Nafarroako Unibertsitatean injinerutza industriala ikasi, anolakuntzan espezializatuz, eta gero Berrikuntza Teknologiko Ereduetan Doktoretza lortu zuen. IDEKO Teknologia Zentroko zuzendaria da. Berrikuntza teknologiko ereduetan eta enpresetan teknologia sartzeko prozesuen alorrean garatu du bere ibilbidea.
Yolanda de Miguel - Tecnalia
Kimika zientzietan doktorea, Tecnalia-ko nanoteknologia Klusterreko buru da. Nanoteknologia eta nanomaterialetan aditua. Gaur egun nanoegitura estalki berrien sistesia eta prozesatzea ikertzen du, adibidez ezaugarri fotokatalitikoak dituzten titanio dioxidoan oinarritutakoak.
Idoia Mugika Mendiola - Centro de Física de Materiales
Kimikan doktoratu zen, Organikoan espezializatuz, eta egun Materialen Fisikan Zentroan komunikazio eta hedapen zientifikoaz arduratzen da.
Maider Alberich Inchausti - Naru Intelligence
Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniaritza Eskolan Telekomunikazio Injinerutza ikasi zuen. Kofundatzaile eta zuzendari teknikoa Naru Intelligence enpresan, hau da, doitasun-medikuntzaren arloan Big Data interbideen garapenean espezializatutako startup bat.
Lorena Fernández Alvarez - Moderatzailea
Lorena Fernández Alvarez, identitate digitala arloan zuzendaria Deustuko Unibertsitatean. Ada Byron emakume teknologoa sariaren batzorde zientifiko eta antolatzailearen partaide da, baita InspiraSTEAM-eko mentore ere.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.