Emakumeen arteko ASPEGI Elkarrizketen IV. Edizioa ekainaren 20an izango da, Arima Hotelean, eta Ekonomia eta Finantzak izango ditu ardatz nagusi.
Ekonomiaren eta Finantzen munduan emakumeen presentzia oso urrun dago oreka puntua lortzetik. Generoen arteko ezberdintasunak bere horretan dirau, bai sarbidean, bai finantza-tresnen erabileran planeta osoan. Baina hutsune hori amildegi bihurtzen da aginte-besaulkietan. Nazioarteko Diru Funtsak (NDF)dioenez % 20 baino gutxiago dira administrazio-kontseiluetan dauden emakumeak, eta % 2 baino ez dira kudeaketaren arduradun nagusiak. Sektoreari buruzko azken txostenean, Women in Finance: a Case for Closing Gaps izenekoan, emakumeak finantza-erakundeen aurrean duen eginkizuna aztertzen du, erabiltzaile gisa ez ezik, baizik eta enpresa pribatuetako edo ikuskapen-agentzietako hornitzaile eta lider gisa ere. Emaitzak adierazten du ekitatea lortzeko bidea ia ez zela hasi, eta, gehiengoaren pentsamoldearen alderantziz, goi zuzendaritzako postuetan dauden emakumeen kopuru txarrenak herrialde garatuenetan kokatzen dira.
Ezustea? Zoritxarrez, ez.
Nahiz eta azken urteetan argitaratutako zenbait azterlanek (Credit Suisse, 2012; Catalyst, 2014; Christiansen and others, 2016) adierazten duten erabaki-postuetan emakumeen presentziak finantza-egonkortasuna areagotzen laguntzen duela, hau da, onura ekonomiko argia dagoela sektorearentzat hori gertatzen bada, aldi berean sektore horretako zuzendaritza-organoetan emakumeek duten presentzia nabarmen murrizten ari da. Arlo horretan lan egiten duten emakumeen % 16-ak zuzendaritza eta gerentzia-postuak betetzen dituzten bitartean, gizonek totalaren % 20 betetzen dute, abiapuntuan gutxiago izanik. Eta hau ekonomiako esparru guztietan gertatzen da, jarduera osagarrien kasuan izan ezik (jarduera osagarriak administrazio-, bitartekaritza-, aseguru-artekaritza- eta abarrekin lotuta daude), nagusiki emakumeek egiten baitituzte.
Nola egin zuten enpresa baten finantzaketa zuzentzera iritsi ziren emakumeek? Egindako azterketa batean, 300 emakume baino gehiagori egin zitzaien kontsulta, eta esperientziak askotarikoak badira ere, puntu batzuetan bat datoz:
Emakume izanik karrera korporatiboa aurrera eramateak dakarren ahalegin gehigarria
Mentoreak eta euste-sare bat edukitzeko beharra.
Horretaz guztiaz eta gehiagotaz hitz egin nahi dugu ASPEGI Elkarrizketen IV. Edizio honetan. Horretarako, sektoreko erreferentzizko bi erakunderen laguntza izango dugu: Ekonomistak Euskal Elkargoa eta Elkargi, bai eta Sabadell bankua, Ekonomia Sustapeneko, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Saila, Donostiako Udala eta Emakunde.
Hauek izango dira ekainaren 20an Arima hotelean egingo den ekitaldi nagusian parte hartuko duten emakumeak:
Hizlariak
Ane Alkorta, abokatua eta NORGESTION enpresako bazkidea
Ane abokatua da, Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, juridiko-ekonomiko esparruan. Hogei urte baino gehiagoko esperientzia profesionalarekin, bere karrera konpainien (nazionalak zein multinazionalak) aholkularitza komertzial eta prozesal zibilaren esparruan garatu du. Sozietate-zuzenbidean espezializatuta dago, eta hainbat sektoretako sozietateetako administrazio-kontseiluetako idazkari eta letradu-aholkulari gisa jarduten du. Zenbaitetan fusio, eskuratze eta sozietate-berregituraketa prozesutan parte hartzen du. Zenbakietan eta konkurtso-prozesu garrantzitsuetan ere parte hartu du, bai konkurtso-administratzaile gisa, eta baita konkurtsopeko sozietatearen abokatu gisa ere.
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Ana Iriondo Ibarloza, Talleres Mecánicos Bianditz, S.L. Finantza zuzendaria
Ana Enpresa Zientzietan lizentziatua da, 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, eta ibilbide profesionala 15-30 langileko enpresetan egin du, 6- 9 milioi euroko fakturazioekin.
Enpresako hainbat arlotan egin du lan, eta horrek ezagutza zabala ematen dio bai kudeaketa esparruan. eta baita antolaketa esparruan ere. Gainera, Zuzendaritza Nagusiaren eta Administrazio Kontseiluaren gertuko postuetan lan egiteko aukera ematen diona.
Bestalde, bazkide bezala parte hartu du softwarean espezializatutako enpresa txiki baten sorreran, enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa egiteko.
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Ana Serna, Elkargiko Gipuzkoako merkataritza-arduraduna
Ana Serna Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Marketin/Komertzialeko espezialitatea du.
Elkargi SGRn garatu du ia bere ibilbide profesional osoa, eta bertan hainbat postu bete izan ditu Arrisku eta Merkataritza sailetan. Lehenengoan, Arriskuen Analistaren berezko jarduerak egin zituen 6 urtez.
Bigarrenean, komertzial gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, Gipuzkoako probintziako jarduera guztia kudeatuz, baita Nafarroako ordezkaritza abiarazten lagunduz eta Elkargi Consulting merkaturatzen lagunduz ere. 2015etik, Gipuzkoako merkataritza-arduraduna da, probintziako merkataritza-taldea zuzentzen du, merkataritza-estrategiaren hedapena eta bezeroen zorroa kudeatzen ditu, eta ETEen finantzaketa-prozesuetan esku hartzen duten eragile guztiekin harremanak koordinatzen ditu.
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Itziar Mahave, Iparraldeko Lurraldeko Merkataritza Sareko zuzendaria
Deustuko Unibertsitatean turismoan diplomatua, Banco Sabadellen iparraldeko lurraldeko merkataritza-sarearen zuzendaria da. Gaur egun, 122 bulegoko sarea zuzentzen du, 642 langileko plantillarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Errioxan, Kantabrian eta Aragoin banatuta.
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Moderatzailea:
Amaia Gómez Pérez, Ekonomisten Euskal Elkargoko Genero Berdintasunerako Erkidegoa
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta Ogasun eta Finantza Publikoetan masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Administrazio Publikoan 30 urtetik gorako esperientzia du, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Plangintzako teknikaria da.
Hasierako lan-esperientzia 3 ikerketa-bekekin hasten da, eta ibilbide profesionala Funtzio Publikoan garatzen jarraitzen da: Gizarte Ongizatearen arloan, Euskal Estatistika Erakundean eta Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan ordezkaria izan da Saileko Berdintasun Politikarako Saileko Talde Teknikoan.
Prentsa ekonomiko espezializatuan hainbat argitalpen ditu, hala nola Ekonomiaz, LanHarremanak edo Zergak, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako hainbat liburu garatzen lagundu du. Halaber, hizlari izan zen 2018ko martxoaren 6ko jardunaldian, Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan: genero-desberdintasuna lan-harremanetan.
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
2019ko ekainaren 20an, Donostiako Arima hotelean, emakumeen arteko ASPEGI Elkarrizketen 4. edizioa ospatu zen: Ekonomia eta Finantzak. 87 pertsona baino gehiago bertaratu ziren, eta Nerea Ibañez García ASPEGIko lehendakariak aurkeztu eta Belén Forniés Bello lehendakari-ordeak itxi zuen.
Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari Miren Elgarresta Larrabide, Gipuzkoako Parke Teknologikoko zuzendari Amaia Bernaras, Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkari Aitziber San Roman Abete eta Foru Ogasuneko politika eta finantzetako zuzendari Bittori Zabala izan ziren, beste agintari publiko batzuen artean. Gainera, unibertsitateko baita unibertsitateko ordezkariak ere bertaratu ziren. Esaterako, Txelo Ruiz, EHUko errektoreordea, edo Asunción Ibáñez Romero, EAZko koordinatzailea DBSn.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.