2014. urtez geroztik egiten ari garen moduan, azaroa iristean Aspegi Foroa antolatzen dugu, aurten ere Emakunde eta Nafarroako Rural Kutxaren babesari esker.
Ekitaldi honen helburua ekonomia, gizarte eta lan esparruan emakume eta gizonen arteko aukera eta eskubide berdintasuna lortzen laguntzea da, baita ere ekintza eta ekimen ugari bultzatzea emakumea lan eta enpresa munduan sar dadin, aldi berean bere lorpenak bistaratzen lagunduaz.
Duela gutxi arte, berdintasuna lortzeko garaian gizonezkoak arazotzat hartzen ziren, eta gaur egun, arazoaren konponbidearen zati bezala ikusten zaie. Baina horrela al da benetan? Datuek, gizarte mailan emakumeek gizonekiko duten desberdintasuna, estereotipo eta sexuaren araberako patroi soziokulturalei dagokien portaeraren araberako dela esaten dutela kontuan hartuta; nola jokatu beharko litzateke estereotipo eta patroi soziokultural hauen aurrean? Zein da hezkuntzak honetan guztian jokatzen duen papera? Zer egin beharko litzateke gizonezkoak jada dituzten berdintasun balioak praktikan hezurmamitu daitezen?
Hau guztiari buruz hausnartu ahal izateko, aurten bi hizlari izango ditugu, bere lan, ezagutza eta esperientziatik abiatuta partaidetza hau beharrezkoa den edo ez irudikatzen lagunduko digutenak, partaidetza honen baldintzak azaltzearekin batera.
Lina Gálvez Muñoz: Pablo de Olavide Unibertsitateko, ekonomia, metodo kuantitatibo eta Historia ekonomikoaren sailean Historia eta Erakunde Ekonomikoen katedraduna, bertan, Ekonomia, Politikak eta Garapenaren Genero Behatokia zuzentzen du. Sevilla eta Lyoneko Unibertsitatean, London School of Economics eta Florentziako Institutu Unibertsitario Europarrean hezia. Gaur egun, genero eta berdintasunarekin lotutako hainbat master zuzentzen ditu eta lan merkatuan eta genero arrazoiengatik lan eta denboraren banaketan ematen diren aldaketak aztertzen dituen ikerketa bat burutzen ari da, non, krisi ekonomikoen eta austeritate politiken genero efektuen analisia ere burutzen den.
Josetxu Riviere Aranda: Magisteritzan diplomaduna eta Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunean masterra Euskal Herri Unibertsitatearen partetik. Maskulinitate eta berdintasunean aditua. Estatu espainiarrean diharduen Berdintasunaren aldeko Gizonen Sarearen kidea. GIZONDUZ programaren laguntza teknikoa burutzen du, eta FORO honetan erakunde honen ordezkari gisa parte hartuko du. GIZONDUZ Emakundek bultzatutako Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, gizonen artean emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko kontzientziazioa, partaidetza eta parte-hartzea sustatzea helburu duena.
“Gizonak ezinbestekoak dira benetazko berdintasuna lortzeko” IV. ASPEGI FOROA
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.