Konektatuz Eibarren aztarna utzi du "Debabarreneko emakume berritzaile eta ekintzaileen esperientziak"
ASPEGIk Konektatuz ekitaldiaren II. edizioa ospatu da ostegun honetan, maiatzak 16, 13:00etan, "Emakume berritzaile eta ekintzaileen esperientziak Debabarrenan" izenburupean.
Aspegiko KONEKTATUZ espazioen helburua beren eragin-eremua Gipuzkoako lurralde osoan zabaltzea da, beren topaketak eskualde desberdinetan deszentralizatuz. Horri esker, ezagutza eta hausnarketa bultzatuko dira, aldaketa soziala lortzeko, eta aukera eta eskubide berdintasuna lortzen lagunduko da eremu ekonomikoan, sozialean eta laboralean, gizonen eta emakumeen artean, eta emakumea lan- eta enpresa-munduan sartzea sustatzen eta errazten duten ekimenak eta jarduerak bultzatuko dira, ikusgarritasunaren aldeko apustua egiteaz gain.
Oraingoan, KONEKTATUZ Eibarko Errebal Eraikinean ospatu da, bertan Debabarrena inguruko emakume ekintzaile eta zuzendariak ezagutaraziz.
Oraingo honetan, Maite Aperribay Sorozabal, Helmet Houseko sortzailea, Elena Guisasola, bere zentro quiropraktikoko ekintzailea, Esther Velasco, HRE Hidraulic-eko gerentea, Lina Amenábar Iriarte, Laboral Kutxak Soralucen duen bulegoko zuzendaria, eta Leire Askasibar, Laboral Kutxak Elgoibarren duen bulegoko zuzendaria izan ditugu. Topaketa hau Leticia Sánchez Manzano Kinetixen sortzaileak moderatu du.
Nerea Ibañez García ASPEGIko lehendakariak eman zion hasiera II. Konektatuz ekimenaren edizioari, bertaratutako guztiei ekitaldia aurkeztuz. Bertan, emakume zoragarri hauek Debabarrenako eskualdean ekintzaile eta zuzendari gisa izandako ikuspegia eta esperientziak ezagutu ahal izan genituen.
Amaitzeko, Eider Mendoza Larrañaga diputatu nagusiak ekitaldia itxi zuen, “gure lurraldean berditasunari dagonionez ondo kokatuta gaude Europa mailan.Baina, aldiz, botere ekonomikoari dagokionez enpresa mailan, erronka daukagu horri buelta emateko. Horretarako, elkarlanean jarraitu behar dugu elkar konektatuz”.
Instituzioen babesa ere egon zen ekitaldian; Eider Mendoza Larrañaga GFAko diputatu nagusia, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Nerea Isasi Eusko Jaurlaritzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendaria. Eskualdeko udaletako alkate eta zinegotzien aurpegi ezagunak ere egon ziren, Maialen Gurrutxaga Uranga Elgoibarko alkatea, Unai Larreategi Soraluzeko alkatea, Vanesa Hortaz Eibarko Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotzia eta Sonia Artxeli Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko zinegotzia. Gainera, babesleen babesa nabaria izan zen, Amaia Enparan Loinaz Laboral Kutxako Zonaldeko zuzendariarekin eta Karmele Segura Azkarate Laboral Kutxako Komunikazio lokaleko arduradunarekin, ekitaldira bertaratu baitziren.
Bestalde, eskualdeko aurpegi ezagun ugari bertaratu ziren, hala nola Eibarko Gipuzkoako Merkataritza Federazioko zuzendari Ana Aramberri, Debegesako Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enpresa saileko arduradun Cristina Zumeta, Eibarko Merkatarien Elkarteko Lorea Ugarteburu eta Eibar Merkataritza Gune Irekiko Elkarteko Leire Ojanguren eta Sofía Machín. Gainera, ASPEGIko Zuzendaritza Batzordea ere ekitaldian izan zen, lehendakariarekin batera, Isabel Azanza diruzaina eta Ainhoa Otaegui eta Izaro Alkorta ASPEGIko batzorkideak.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.