Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.aspegi.org interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Aspegi - Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkartea (G20619383), helbidea: ASPEGI, Deustoko Unibertsitatea, Garate Innogunea Eraikina, Mundaiz Bidea, 50. 20012 - Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), telefono-zenbakia: 943 326 600 (5373 luzapena), helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Erregistro-datuak: Euskadiko Elkarteen Erregistroa, AS/G/07334/1998 zenbakia.
1. Baldintza Orokorrak
www.aspegi.org, hain zuzen, Aspegiren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Aspegi, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Aspegik ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Aspegik espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
www.aspegi.org-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Aspegik ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Aspegi ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Aspegik ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Aspegik beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Aspegik ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Erregistroak eta harpidetzak
Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako gune pribatuan sartzea eta buletina jasotzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.
Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Aspegik, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.
Aspegiren hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Aspegiren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Aspegiri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Aspegiri.
Erabiltzaileek borondatez eskatu ahal izango dute buletinetako harpidetza egitea. Nolanahi ere, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute zerbitzu horretan baja emateko. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute Aspegira, edo bestela, elkarteak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango dituzte.
3. Sarbide-gakoren erabilera
Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
Aspegik gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.
Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko.
Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Aspegiri.
4. Jabetza intelektuala eta insdustriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Aspegirenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
www.aspegi.org web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Aspegik bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Aspegiren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
5. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Aspegik noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Aspegik eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
6. Jurisdikzioa
Aspegiren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Aspegi eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Aspegik zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.