Emakume profesionalen, enpresaburuen eta zuzendarien sare bat gara, gure jarduera-esparrua eta eragin-eremua pixkanaka zabalduz, baldintza eta aukera berdinak dituen gizarte bat eta funtsezko balio batzuk (berdintasuna, profesionaltasuna, osotasuna, sororitatea eta elkartasuna) bilatu eta bultzatzea helburu duena.
Uste osoa dugu posible dela berdintasunezko gizartea eta ingurune ekonomiko-laborala izatea, non aukera-berdintasunak, talentuak eta jardunaren balorazioak ez duten diskriminatzen generoa, adina, arraza edo beste egoera bat dela medio. Banaka eta taldeka lan egiten dugu gure lurraldean, Gipuzkoan, eraldaketa sozial hori lortzeko.
Konpromiso hori bistaratu nahi dugu Bazkide Naizen bidez. Hala, Bazkide Naizek gizarteari erakutsi nahi dio berdintasunarekiko konpromiso pertsonala eta profesionala duten emakumeak garela, eta helburu hori bultzatzen dugu, egunez egun, bai gure lanbide-eremuan eta ingurune pribatuan, bai gure jarduera egiten dugun enpresetan, bai profesionalki eta modu pribatuan elkarri eragiten diogun gizarte-eremuetan.
Lantoki batean, sinadura batean, webgune batean, etab. ikur hau agertzen den lekuan, Bazkide Naiz, Gipuzkoarekin berdintasunean konprometitutako profesional baten aurrean egongo gara, ASPEGIko bazkide batekin gure lurraldearen eraldaketa sozialaren alde lanean.
Bazkide Naizen barne dauden bazkideak:
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.