ARRASATEKO GARAIA PARKE TEKNOLOGIKOAN ELKARTU DIRA DEBAGOIENEKO EMAKUME BERRITZAILE ETA EKINTZAILEEN ESPERIENTZIAK ETA BIZIPENAK PUBLIKOAREKIN PARTEKATZEKO.
“ASPEGI Konektatuz” egitasmoaren lehen topaketa antolatu da gaur, martxoak 10, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Ekitaldian ekintzailetza, STEAM eta hezkuntza arloan ibilbide esanguratsuak izan dituzten Debagoieneko emakumeei ikusgarritasuna aitortzeko mahai-ingurua egin da. Ekitaldia ASPEGIk Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteak antolatu du Laboral Kutxaren babesletzarekin, eta bertan izan dira Mari Jose Etxegoien Arzuaga (Emakunde - Berdintasun eskubideak defendatzeko arloa), Edurne Unamuno (Arrasateko Udala), Jon Apraiz (Ibai-Arteko presidentea), Malena Gonzalez Altuna (Aretxabaletako udaleko berdintasun teknikaria), Miguel Angel Lazpiur (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko presidentea), Nagore Ipiña Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitate Fakultateko dekanoa) eta Mireia Muruamendiaraz(Arizmendi Ikastolako zuzendaria).
Debagoieneko hiru emakumeen bizipenak eta esperientziak hizpide
Hiru emakume, hiru lan arlo, hiru esperientzia eta hiru ikuspegi ezberdin. Ekintzailetza eta lan kontziliazioari buruz hitz egin du Ainara Abasolo Etxabek, Irrika Gluten-Free proiektuaren sortzaileak. Sonia Ortubai Balanzategui, Abantail kooperatibaren zuzendari nagusia, STEAM gaietan emakume erreferenteak ezagutu eta ikustarazteko garrantziari buruz aritu da eta Arantxa Lejarraga Marcok (Umezaintzako zuzendari ohia eta Arizmendi ikastolako orientatzailea), Umezaintza proiektu aitzindaria nola jaio zen eta hezkuntza arloan berdintasunaren baloreak ikastolan nola lantzen dituzten azaldu du. Eunate Elio Cemborain-ek, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko pertsonen garapeneko eta kudeaketa ereduko koordinatzaileak eta Fakultateko berdintasun taldeko arduradunak gidatu du goizeko mahai-ingurua. Nerea Ibañez Garciak, ASPEGIko presidenteak, agurtu du saioa lan esperientziak trukatzeko laguntza sarea sortu eta indartzea beharrezkoa dela azalduz eta, ondoren, saiora bertaratu diren lagunek Irrika Gluten Free-ren produktuak dastatzeko aukera izan dute. Guztira, 40 lagun elkartu dira ASPEGIk antolatu duen “ASPEGI Konektatuz” Debagoieneko lehen edizio honetan.
Martxoaren 10ean, ostirala, KONEKTATUZ ASPEGIren lehenengo edizioa egingo da, Debagoienako eskualdean hiru ildo jorratuz: hezkuntzakoa, ekintzailea eta STEM.
Emakumeok bide luzea dugu oraindik gure eskubideen berdintasuna lortzeko, eremu guztietan, geografia osoan eta adin guztietan.
Lan-merkatuari dagokionez, askotan hitz egiten da langileen arteko desberdintasunak dakartzan ondorioez: soldata-arrakala, kristalezko sabaia, lanaldi partzialen ehuneko handiagoa, behin-behinekotasun handiagoa, ordaindu gabeko lan gehiago...
Egoera horrek baldintzatu egiten du, halaber, emakumeek aukeratzen duten prestakuntza mota. Askok badakite betoa jarrita dutela, eta badakite, halaber, ordezkaritza txikiaren ondorioak zein diren. Gai horiek asko mugatzen dute emakumea ikasketak aukeratzerakoan. Bada, bere bizitzako etapa goiztiar horretatik, oraindik eratzen hasten denetik, lan-merkatuaren errealitatearen ernamuina ikusten da. Izan ere, XXI. mendean, emakumearen presentzia lekukotasunezkoa den lasterketak daude oraindik ere.. Lanbide batean emakumerik ez badago, nola ikusi lan-aukera gisa? Zaila, baina emakumeok posible egiten ari gara.
2023an, ASPEGI KONEKTATUZ proiektuaren I. edizioa ospatuko dugu. Lehenengo edizio honetan hiru ildo jorratu nahi ditugu: hezkuntzazkoa, ekintzailetza eta STEM arloetan guztiak Debagoiena eskualdean kokatuta. Helburua, Debagoiena ekonomia eta enpresa-sarean dauden emakumeen presentzia ikusaraztea da. Izan ere, justizia kontuengatik edo ekonomia hutsagatik, funtsezkoa iruditzen zaigu gaur egun ibilbide esanguratsuak dituzten eta taldeak gidatzen dituzten emakume horiek ikusgai egitea. Anima zaitez etortzera eta parte hartzera.
Gaur egun, 2013tik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Pertsonen Garapeneko eta Kudeaketa Ereduko Koordinatzailea da. Zuzendaritza Kontseiluko kidea da, eta bere roletik kudeatzen ditu pertsonek erakundean duten esperientziarekin lotutako kudeaketa-prozesuak, bai eta kudeaketa-eredua ere. Mondragon Unibertsitatean Giza eta Enpresa lizentziaduna eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktorea. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea, Mondragon Unibertsitateari lotuta egon da hasieratik. Doktorego-tesiak emakumeek Arrasateko kooperatiben gobernu-organoetan duten parte-hartzea aztertu zuen, eta gai horretan sakondu duen azterketa bakarrenetakoa izan da.
Halaber, kooperatibismoa, pertsonen parte-hartzea, genero-berdintasuna eta pertsonen kudeaketa estrategikoa ikertu ditu. Fakultateko Berdintasun Taldearen arduraduna da, eta lau berdintasun-plan egin ditu 2009tik.
IRRIKA Gluten Free glutenik gabeko lantegiaren sortzailea da, zeliakoentzako errezetak egokitzeko helburua duena. Ostalaritzan eta gozogintzan graduatua Zarautzen dagoen Carlos Arguiñanoren Aialako eskolan. Makrobiotikan graduatua Isabel Moreno eta Elena Corralesen eskolan. Gainera, gozogintza beganoan akreditatua Toni Morenoren eskolan.
Sonia Ortubai Balanztegui - ABANTAIL S.Coop-eko zuzendari kudeatzailea
Nantesko (Frantzia) École Nationale Supérieure delakoaren goi ingeniaria (gaur egun, École Centrale de Nantes). Ingeniari teknikoa Arrasateko Goi Mailako Unibertsitatean, MGEP, Mondragon Unibertsitatea. Lanpostu hauek bete ditu: Fagor Sistemas S.Coop-eko Ekoizpen Kudeaketako aholkularia, Fagor Sistemas S.Coop-eko Produkzio aholkularia, LKS S.Coop-eko Prozesu eta Teknologien arloko aholkularia, eta ABANTAIL SL spin-off-eko sortzailekidea eta zuzendarikidea izan da. Gaur egun, ABANTAIL S.Coop. enpresako zuzendari kudeatzailea da.
Arantxa Lejarraga Marcos – Arizmendi ikastetxeko Umezaintza proiektuaren zuzendari ohia.
Pedagogian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Psikopedagogian Mondragon Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala Haur Hezkuntzan garatu da, lehenik Umezaintzako zuzendari gisa eta geroago, Arizmendi ikastola kooperatiboko orientatzaile gisa. Gaur egun, Arizmendi Ikastolako orientazio arduraduna da. Era berean, Gipuzkoako, Euskadiko eta Estatu mailako Haur Eskoletako koordinatzaile gisa parte hartu zuen Umezaintzako zuzendari gisa egindako ibilbidean. Azkenik, hainbat artikulu idatzi ditu pedagogiari buruzko aldizkarietan, hala nola Hik Hasi eta Infancia.
DATUAK:
Data: martxoak 10
Ordua: 13:00
Lekua: Garaiko Parke Teknologikoa (Mula Gela) – Arrasate.
Izena emateko: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Esker bereziak:
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.