"Sinistu eta konfidantza daukagu pertsonen potentzialean eta erronkak gustatzen zaizkigu"
Edurne Azurmendi eta Arantxi Eizaguirre, coach, formatzaileak eta mentorea. Nondik dator Creaty sortzeko esperientzia?
25 urtez egon gara lanean perfumezko sektorearen denda batean. Gure ibilbide laborala nahiko antzekoa da, egun bat (bata 82.urtean eta bestea 87.urtean) lanean hasi ginen saltzaile bezala perfumezko enpresa familiar batean.
Maria Eugenia, krisi garaian ekintzaile izatea zaila izango zen... Nola sortu zen ideia?
Duela 20 urte nago aseguruen sektorean lanean. 2009.urtean, krisia hasia zegoenean, lan egiten nuen bulegotik kaleratu ninduten, 40 urte baino gehiago nituen eta egoera laborala zegoen bezala, langabezian ez amaitzeko nire aukera bakarra nire kabuz lan egitea zela pentsatu nuen. Hortaz, erabakia hartu eta nire aldetik hasi nintzen lanean.
Zu bakarrik lan egiten jarraitzen al duzu?
Bakarrik hasi nintzen, baina negozioa hazten joan da eta duela bi urte pertsona bat kontratatu nuen, hortaz, orain bi gara bulegoan. Eta beste hirugarren pertsona bat egunero zenbait orduz laguntzen digu baita ere.
Duela bi hilabete, bulegoz aldatu ginen, beste handiago batera, bestea txikia baitzen.
Teknologia berriak bai, baino neurrian, ez?
Hala da, nahiz eta nire sektorean aseguru asko kontratatzen dira interneten bitartez, bezero sektore bat dago bulego fisiko batera joatea nahiago duena, aholkatu diezaiokeen pertsona bat, informatu, orientatu... eta telebistaz aseguru batzuk esaten digutenaren kontra, guk modu pertsonalizatuan aholkatzen dugu, hau da, ez ditugu bakarrik aseguruak saltzen.
Hau ez du esan nahi interneten presentziarik ez izatea, norbaitek bilatu nahi badu, gure web orria aurkitu dezake, informatu, idatzi, informazioa eskatu. Baina tratu pertsonala galdu gabe.
Esfortzu eta lanarekin dena lortu daiteke?
Nahi duzun guztia lortu dezakezu. Hau lortzea, nire lanean jartzen dudan dedikazioari esker izan da eta hau lortzen da, egiten dudana gustatzen zaidalako. Gustatzen zaizunari dedikatzen baldin bazara, jarrera positiboa egunero izango duzu edozein arazo edo erronkaren aurrean.
Eta ilusio honekin lanean egiten dugu gure bezeroari arreta ona emanez. Ez da ahaztu behar nire enpresa, zerbitzu enpresa bat dela, pertsonak egina pertsonentzat.
M^ Eugenia Burdaspar
Agente Exclusivo ALLIANZ (Club de la Excelencia 2016)
Thema aholkulariak 1998.urtean sortu zuten Maria Jose Peral Gonzalez, Marta Fuentes Azpiroz eta Margarita Sanchez Hernandez, eta bere aktibitate nagusia da, aholkularitza fiskala, kontablea, laborala eta juridikoa, batez ere bideratuta ETE-entzat eta Gipuzkoako autonomoentzat.
Zuen negozioa modu labur eta sinplean deskribatu ezazu.
Gure negozioa, enpresen aholkularitza integrala da, fiskala, laborala, kontablea eta juridikoa.
Maite Villafruela, ASPEGIko batzordearen parte, ere hasi zinen ekintzaile bezala… Nola izan ziren zure hasierak?
Aurkeztuko naiz, Maite Villafruela naiz, 51 urte ditut eta donostiarra naiz, ezkonduta eta bi umeen ama. Deustoko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresetan lizentziatua, Giza Baliabideetan masterra eta beste bat Coaching Profesionalean.
Ikasketak bukatu bezain laster, Frantziako Decathlonen hasi nintzen lanean, momentu horretan ez zeuden oraindik hemen, vaina bazekiten urte bat geroago, Bartzelonan irekiko zutela lehenengo denda. 14 pertsona hartu zituzten eta bakoitzari Frantziako denda batera bidali ziguten kirol batean arduradura izateko, lana ikastearen helburuarekin eta enpresaren kultura ikusi ahal izateko. 14 pertsona hauetatik, 3 ginen emakume.
Zure gain ardura handi bat erori zen, ondo eraman zenuen?
Enpresa honetan 19 urte egon nintzen, orduan, esan dezaket, baietz.
Bertan, persona eta profesional bezala garatu nintzen, sekzio bateko arduradura izan nintzen, Bartzelonako eta Barakaldoko Decahtlon dendako lehenengo zuzendaria eta azkeneko 10 urteak Decathlon Espainiako Giza Baliabideen Zuzendaria. 19 urte oso biziak, hasi nintzenean 14 ginen, enpresa utzi nuenean, 10.000 ginen. Ez daukat dudarik aldaketa horretan lagundu nuela.
Enpresa handi batean lan egin ondoren, ausartu ziren eta ekintzaile egin zinen?
Urte hauetan zehar leku desberdinetan bizi nintzen Frantzia, Bartzelona, Bilbao, Madril… gauza asko pentsarazi egin zidaten.
2008.urtera arte, urte honetan Donostira bueltatzea erabaki nuen, nire enpresa propioa sortzeko benetan asko gustatzen zaidanean, PERTSONAK GARATZEA erakundeak garatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko EMEKIN programa bidez hasi nintzen nire negozioarekin, programa hau ASPEGI-tik kudeatzen da, eta horrela ezagutu nuen.
Nola definituko zenuke Detalent? Zerk desberdintzen du?
Ez naiz Giza Baliabideen aholkulari normala, pertsonak babesten ditut eta erakundeen gestioa eta pertsonen garatzea hobetzeko laguntzen diet.
Detalent enpresaren 4 negozio ildoak honako hauek dira: AHOLKULARITZA pertsonetan espezializatua, FORMAKUNTZA Giza Baliabideen, Lidergotzaren, Gatazken gestioan, Inteligentzia emozionalean, Komertzialean...e. a oinarrituta, denak neurrira eta gustura egindak, beharrak eta egoerak, MENTORING eta COACHING.
Bideratzailea eta dinamizatzailea kontsideratzen naiz, organizazioan hobekuntza lortzeko asmoarekin.
Bide luzea daramazu negozio honetan…
2017ko azaroan 9 urte egin zituen ekintzaile naizenetik. Denbora honetan enpresa hazi eta finkatu egin da. Gaur egun, Detalent 7 kontsultoreeen artean eramaten dugu. Lana ez da erraza izan, esfortzu handia behar izan da, iraunkortasuna eta behin eta berriz ikasten eta hobetzen egotea.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.