Saioa Mujika, ingenieri informatikoak Mercanzako proiektu berritzaileei buruz hitz egiten digu elkarrizketa honetan. Bere ibilbidea ere interesgarria da, lidergo femeninoaren eta berrikuntzaren eredua izanik.
Zein da Saioa Mujika?
Saioa Mujika Errazkin, ingeniari informatikoa da eta hamabi urte baino gehiagoko esperientziarekin datu eta informazioaren azterketan, gaur egun Mercanzaren Iparraldeko Delegazioan dihardu.
Nola heldu zinen Mercanzara?
Kudeaketa Informatikoan ingeniaritza teknikoa amaitu ondoren, ikasten jarraitu nuen eta Ingeniaritza Informatikoa ikastera ausartu nintzen. Gero, lanean nengoen bitartean, Proiektuen Kudeaketari buruzko master bat egin nuen.
Ingeniaritza ikasketak amaitu bezain pronto programatzaile eta aholkulari gisa hasi nintzen datu azterketen aplikazioetan, Business Intelligence izenez ere ezagutzen dena. Datuen azterketa, eta bezeroei gertaeretan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen. Geroztik zaletu naizen mundua da. Gero, Madrilera joan nintzen lanera, Business Intelligence software-fabrikatzaile Qlik proiektuan lan egin nuen hain zuzen.
Arrazoi pertsonalengatik Donostiara itzultzea erabaki nuen, horregatik gaur egun, eta 2016tik aurrera Donostian kokatzen den Mercanzako Iparraldeko Ordezkaritza zuzentzen dut.
Zein zerbitzu eskaintzen ditu Mercanzak?
Mercanza kudeaketa software-a garatzeko enpresa da. Gaur egun 140 kide gaude lantaldean delegazio desberdinetan: Madrilen, Bartzelonan, Gironan, Sevillan, Kanariar Uharteetan, Levanten, Ponferradan eta Donostian.
Zein konpondide berritzaile eskeintzen ditu Mercanzak?
Hiru motatako irtenbide eskeintzen ditu Mercanzak:
1) Negozio adimendunen konponbideak: enpresek beren negozioa hobeto ezagutu dezaten informazio sistema desberdinetan dituzten datuak aztertuta. Gaur egun datu asko dago, informazio asko, baina kasu askotan ez dakigu nola ustiatu edo ez daukagu tresna egokirik hori egiteko. Irtenbide mota hauek Qlik teknologiaren bidez garatzen ditugu, Qlik bazkideak gara 2002tik, eta elite mailako bazkidea 2012tik.
Erakunde bat aztertzerako orduan, Qlikek ematen duen balio nagusietako bat negozioaren alderdi guztiak informazio puntu bakar batean biltzeko aukera da. Normalean, kudeaketa-sistema tradizionalek (CRM, ERPs ...) haiekin egiten ari diren datuei eta prozesuei buruzko informazioa ematen digute. Baina normalean, enpresa baten informazio beharra zeharkakoa da, datu iturri desberdinak aztertu behar baititugu ondorio zehatzagoak ateratzeko.
2) Negozioen kudeaketarako soluzioak.(ERP, Biltegien Kudeaketa, Mantentzea, Inbentarioa, Lan Arriskuen Prebentzioa, etab.), Erakundeen kudeaketa eta prozesuak optimizatzera zuzenduta.
3) Dokumentuen Kudeaketa eta Zereginen Kontrolerako Soluzioak: konpainiek beren baliabideen kudeaketa, prozesuak eta produktibitatea etengabe hobetzeko. Negozio ildo honek Intranet konponbideak, dokumentuen kudeaketa, edukien kudeaketa, etab.
Garatutako proiektuak, zein bezero motara zuzentzen dira?
Zerbitzu hauek enpresa mota askori zuzendu daitezke, enpresa txiki eta ertainei zein enpresa handiei, baita ere, enpresa publiko edo pribatuei. Lizentziamendu modalitate desberdinak existitzen direnez, enpresa bakoitzaren tamaina eta beharrekin bat etorri daitezke.
Aldi berean, negozio intelektualen proiektuetan, ez dago garapen alor espezifikorik, izan ere, informazio analisiaren beharra existitzen den edozein sailean aplikatu daitekeelako.
Aginte-mahai adibiderik argienak finantzarioak, komertzialak, analisi logistikoak, GGBB… direla egia da, enpresa efizienteagoa eta erabakiak hartzerako garaian lagungarriago izatearen helburuarekin sortzen dira hauek. Hala ere, guk beste hainbat aginte-mahai mota dauzkagu, esate baterako, kirol azterketak, edo analisi epidemiologikoak.
Non aurkitu zaitzakegu?
Gaur egun, Donostiako Portuetxe kalean aurkitzen gara, gainera, gure sare sozialen edo gure web orriaren bitartez https://www.mercanza.esjarrai gaitzakezue.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.