EMEKIN proiektuko Giovanna Bittante, emakume ekintzailearekin eduki dugu elkarrizketa, orain dela urte batzuk etorri zen Italiatik Donostiara. Bitxi sektorean egiten du lan eta interesgarriak diren gauza asko ditu kontatzeko.
Zein da Giovanna Bittante?
Giovanna naiz eta moda diseinua ikasi nuen eta nire ikasketak munduko eskola garrantzitsuenetako batean jarraitu nituen, Vicenzan (Italia) jarraitu nituen. Bitxigintza garaikideko sektorean espezializatu nintzen, eta nire pasioan bihurtu egin zen denborarekin.
Zer interesgarria! Eta zertan datza bitxigintza garaikidea?
Diseinuzko bitxiak dira, eguneroko materialak, material noble eta preziatuekin nahasten direnean, bere kalitatea eta xehetasunak zainduz.
Behin ikasketak amaituta, nora hartu zenuen norabidea?
Nazioartean garrantzitsua den enpresa batean egon nintzen designer bezala eta irakaslea izan nintzen Vicenza eta Milaneko diseinuzko bitxigintzanko zentruetan. Aldi berean, beste markako enpresekin egin nuen lan, Zaragozara diseinatzaile bezala iritsi arte, Espainiako marka garrantzitsuenekin kolaboratzen hasi nintzen, hala nola, Carrera Y Carrera edo Imaginarium-ekin. Azkenean, nire jakin-minak bitxiak sortzera eraman ninduen, material ezberdinekin experimentatuz.
Momentu horretan hasi zinen zure diseinuak erakusten.
Bai, nire kolekzio pertsonal zein kolektiboak erakusteko eta aurkezteko aukera izan nuen Italia eta Espainiatik eta modazko desfileetan. Gainera, Aragoiko gobernuak 2008ko Expo-an parte hartzera gonbidatu ninduen eta baita ere, inguruneko sailak antolatutako “Metamorpho-ecomeeting” erakusketan.
Zure bitxiak oso originalak direla entzun dugu. Kontaiguzu!
Etengabeko ikerketak bitxi preziatuak egitera bultzatzen dit, egunero eraman daitezkeen bitxiak egiten ditut edota aparteko egoeretan jartzen direnak.
2014ean, azetato eta zilarrez egindako “Intecci” kolekzioak, Italiako “Gioiellodentro” txapelketa irabaztera eraman ninduen, bere originaltasunarengatik, egunerokotasuneko materialak erabiliz, bitxiak sortzen ditudalako.
Originalaz gain, zure proiektua sormen handikoa dela dakigu, eta zuretzako ahalegin bat dela badakigu.
Nire lanak ideien bilaketa jarraitu bat eta tekniken hobekuntza bat suposatzen du, eta ez da dirudien bezain erraza. Nire proiektua urrian ospatzen den Florentziako Bienalerako hautatu dutela jakin nuenean, egindako esfortzu guztiak pena merezi izan dutela konturatu nintzen, eta hauxe izan da sortzen jarraitzeko behar nuen energia.
Noiz ireki zenuen Donostiako diseinu estudioa?
EMEKIN programa amaitzean ireki nuen, inspirazio handiko hiri bat da uraren kolorea eta inguratzen duen ingurumena dela eta. Ingurumena, zerua eta Unibertsoa beti izan dira nire inspirazioa eta gehien gustatzen zaidana, jendea entzutea da, bitxiak bizia hartu dezan pertsona bakoitzaren gustuak eta exigentziak kontuan hartuz. Bezeroa bere bitxiarekin kreazioan parte hartzera bultzatzen du objektuan balio erantsi bat ipiniz.
Etorkizunera begira, zer daukazu pentsatuta Giovanna?
Sortzaile izan da, amets eta helburu asko dauzkat. Niretzako, garrantzitsuena, pertsonak nire ideietan zerbait desberdina aurkitzea da, ondo sentiarazten duen zerbait aurkitzea, bitxi esklusibo batekin, bakarra munduan eta iraunkorra. Bitxigintzako mundu desberdin bat erakustea gustatuko litzaidake, bitxia ez baitda bakarrik preziatua erabiltzen diren harri eta metalengatik, baizik eta bitxi bakoitzean jartzen dugun maitasunagatik.
Eskulangintza desberdina egiten jarraitu nahi dut, globalizatua den mundu honetan, nire kultura eta ostatu ematen nauen herrialdearen arteko lotura bat sortu bitxietara eramateko. Papera, azetatoa, buztina eta egunerokotasunean aurkitzen ditugun beste edozein material erabiltzen ditut, eta ondoren, zilarra edo harri naturalekin nahasten ditut, eskema klasikoak haustsiz, bitxigintza izateari utzi gabe.
Haratago joatea gustatuko litzaidake, eta nire piezak “Museo del Gioiello” Vicenzan eta “Balenciaga” bezalako museotan erakustea gustatuko litzaidake. Nik egiten dudana moda munduan perfektuki enkajatzen duela uste baitdut, eta amestea doakoa denez, beste herrialdeetan imaginatzen naiz, adibidez New Yorken!!!!
Beraz, lan egiten jarraitu beharko dut, nire ametsa etorkizunean bete dadin…!
Amaitu baino lehen, zer esan dezakezu ItaliaTxiki elkarte kulturalari buruz?
Artea eta kultura, sormenerako ezin bestekoa den garraioa direla uste dut, artetik asko ikasi daiteke, eta jendeari buruz askoz gehiago. Arrazoi honengatik, italiar talde bat elkartu ginen eta “ItaliaTxiki” elkarte kulturala osatu genuen. Truke kultural kontzeptuarekin bat etorriz, ekitaldi desberdinak antolatzen ditugu.
Azkenik, Giovanna, non aurki zaitzakegu?
Garcia Lorca paseoan estudio bat daukat, honetan, nire kreazioak erakutsi ditzaket edo enkargu personalizatuak egin, hobeto aurrez hartutako hitzorduarekin etortzen bazarete!! Baina baita ere nire web orritik saldu dezaket www.giovannabittante.com eta instagrametik: @giovanna_bittante . Gainera, dendekin kolaboratu egiten dut.
Mila esker zure denborarengatik!
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.