Susana Sobrino Fernandezekin hitz egin dugu, 3efe, estudio empresarial S.L. enpresako fundatzaileetako batekin, beste biak bere ahizpa Nuria eta bere laguna Marian Penco dira. Gaur egun, Susana eta Marian dira estudioarekin jarraitzen dutenak, zeren Nuriak 2012 urtean beste alde batetik jarraitu zuen ekintzailetasunean.
Susana, kontaiguzu, nola hasi zen dena?
2001 urtean, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura amaitu nuen, ESTEn, eta uztailean eraikuntza zibilean diharduen enpresa txiki eta familiar batean hasi nintzen lanean. 2004 urtera arte egon nintzen han, eta lan egitea ez dela bakarrik gauzak egitea konturatu nintzen, lan egitea inplikazioa suposatzen du, dena ahal den neurrian hobeto atera dadin.
Kontabilitate sailean egon nintzen, kontabilitatea era praktikoan eta kontabilitateak emandako zenbakiak interpretatzen ikasiz. Administrazio sailean, beste hainbat gauza ikasi nituen, erakunde publikoetako gutunen idazketa, emate-agiri eta fakturen konprobazioa, telefono deiak nola hartu…
Zergatik erabaki zenuen enpresa uztea?
Enpresa honetako bi aholkularitzek zergen ordainketei buruz eta beraien funtzionamenduari buruzko informaziorik ez zutela eskaintzen konturatu nintzen. Orduan, merkatuan aukera bat ikusi nuen; Enpresaritza estudio bat, sail kontable, fiskal, administrazio, marketin eta lan arloko kudeaketa eta aholkularitza eskainiz.
Nire ahizpari, Marketin eta Diseinuan aditua dena, eta Mariani, Lan Harremanetan diplomatua dena (Lan Denboraldiko Enpresa bateko administrazio eta arreta bulegoan praktikak eginez, non, denetik egiten zuten, bereziki antolaketa administratiboa), proposatu nien eta 2004ko irailean gure abentura hasi zen.
Oztoporen bat izan al zenuten ekintzailetasunean hasi zinetenean?
Nekez atera zen aurrera negozioa baina, egia da, hirugarren hilabetetik aurrera ez genuela diru pertsonalik berriro jarri, enpresak gastuak estaltzen zituen, baina soldata duin bat izateko aukerarik ez genuen. Nire senarraren laguntza eduki nuen alor ekonomiko eta emozionalean, baina 2012 urtean, krisia etxera iritsi zen eta 2 urtez bulegoan egiten nuen lan lanegunetan, eta asteburuetan sozietateak garbitzen nituen, aurrera atera ahal izateko eta enpresa ez galtzeko, niretzako errealitatean bihurtzen ari den ametsa baita. Gaur egun, enpresak zutik jarraitzen du eta bizitzeko ematen digu, egindako lan guztiari esker.
Negozioari eusteko ahaleginaz eta mantentzearen lorpenaz pozten naiz. Gaur egun, zer da bezeroei eskaintzen diezuena?
Denbora pasa ahala, zure negozioan zer funtzionatzen duen, zer da hobekien egiten duzunaz konturatu egiten zara, beraz, gaur egun, lan, kontabilitatea eta kudeaketa fiskalean aritzen gara. Bezeroek eskatzen badigute, gai administratiboetan laguntzen dugu, baina gehien gustatzen zaidana, pertsona bat negozio berri bat eraikitzen hasten denean da, proiektu berriarekiko duen ilusioa erantsi egiten baita.
Zer da besteengandik desberdin egiten zaituena?
Beste aholkularitzetatik desberdintzen gaituena pertsona bakoitzarekin daukagun inplikazioa da, haiekiko gertutasuna, gure inbolukrazioa, argitasuna, zer zerga ordaindu beharko dituzten eta noiz azaltzea, hauek nola funtzionatzen duten, kontratazio kostua, subentzio posibleak, eta hasieratik behar dutenerako hor egoten garela da.
Etorkizunari begira, zer daukazue pentsatuta?
Nire lehen helburua lan mekanikoa eta manuala delegatzea da, horrela, asko kezkatzen nauen gai bati buruz arduratuko naiz: nola eragingo duen teknologia gure eremuan eta nola barneratuko dugun gure lanera. Horretarako ez du balio bakarrik teknologia berriak enpresan barneratzea, bezero enpresetan pentsatu behar da eta denetik dago, badaude betiko metodoak nahi dituztenak eta sektorean puntakoak direnak.
Beste puntu oso garrantzitsu bat hartu behar da kontuan, bueltan dagoen aurreratze teknologiko hau lana kenduko digun eta nola eramango dugun aurrera, eta zer eskaini beste enpresek gu ez uzteko. Hala ere, estatu-mailako Zergadun Administrazioak eta Gipuzkoako Ogasun Publikoak erraztasun handiko erramintak barneratzen ari dira, zergen kudeaketa azkarrago egiteko. Beraz, momentuz berdin jarraituko dugu, ikuspuntu pertsonalago batetik aholkatuz, izan ere, erramintek ez dute aholkatzen, bakarrik kudeatzen dute.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.