Gesalako Marketin eta Komunikazioko zuzendaria den, Romina Afonsorekin elkarrizketa gozo bat eduki dugu.
Egun on, kontaiguzu, zein da Romina?
Nire izena Romina Afonso da, 2002 urtean Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Madrilera mugitu nintzen Komunikazio Korporatiboan Masterra egiteko. Gaur egun, Marketin eta Komunikazioko zuzendaria naiz Zarautzeko elikadura enpresa batean, Gesalagan.
Naturopata naiz baita ere, landare medizinalak erabiltzen ditut nire produktuak sortzeko. Amana Natural du izena markak, baina honi buruz beste batean hitz egingo dut.
Nola hasi zen zure ibilbide profesionala?
Madrilen Masterra egiten ari nintzen bitartean, Havas Media zentralean hasi nintzen lanean. Han, Timoteo Martin ezagutu nuen, taldeko harreman marketinean diharduen ekoizpen saileko zuzendaria, bera izen zen publizitate ekoizpenean grina sartu zidan pertsona. Mundu izugarri bat aurkitu nuen, bezeroen helburuak lortzeko nituen ideiak pieza ukigarritan sortzeko aukera nuen.
Denbora gutxira, nire lurraldera bueltatzeko aukera izan nuen, Donostiako Arista Agentziaren eskuz, gainera, producer bezala, eta ez nuen dudarik izan. Madril gustokoa nuen, baina hiri handien erritmoaz nekatzen ari nintzen jada.
Publizitate ekoizpenean aritu nintzen 5 urtez Aristan, marketing online-a hasi berria zen, aldaketa handi bat izan zen, baina offline-a alde batera utzi genuen eta onlinera egokitzera lortu genuen.
Behin Aristan lan egiteari utzi zenionean, zein norabide hartu zenuen?
Gesalaga jaki kozinatuetan lan egiteko eskaintza bat iritsi zitzaidan, Zarautzen dago kokatuta, ni bizi naizen herrian, eta gainera, sektore gastronomikora dedikatzen da, nire pasioetako bat dena, beraz, eskaintza oso atsegingarria izan zen. Orain dela 4 urte hasi nintzen han lanean, eta marketin eta publizitateko zuzendari bezala hainbat proiektu garatu ditut.
Nola da Gesalaga?
Orain dela 40 urte sortu zen eta goi mailako jakiekin lan egiten duen enpresa familiarra da. Jose Cruz Gesalaga eta Arantxa Aizpurua izan ziren fundatzaileak, eta harategi batekin hasi ziren, eta han Arantxaren kroketa gozoak saltzen hasi ziren baita ere, gaur egun kroketa hauek dira enpresako produktu izarra. 90ko hamarkadan, Valtierrako (Nafarroa) txahalekin hasi ziren lanean, kultura gastronomiko familiarraren tradizioa jarraituz eta haragi munduarekin lotetsia.
I+Dan apostatzen duzuela badakigu.
2000 urtean, Gesalaga taldeak 500 metro karratuko lehen lantegia ireki zuen eta 2013 urtean, gaur egungo instalazioak eratu ziren. Instalazio berri hauek, tamaina hirukoizten du eta produkzioa sistema berritzaile, seguru eta efizienteenak ditu, hala nola, I+D sukaldea, enpresako zentroa dena, hemen produktu eta formula berriak sortzen dira eta arlo eta jaki dastatzeak ospatzen ditugu baita ere. Pabiloi berri hau izateak, produktuaren prozesua azkartzea eta ditugun produktuak hobetzea ekarri du.
Kroketa espezializatuen denda bat sortu duzuela entzun dugu.
2014 amaieran, Croqueta y Presumida frankizia sortu genuen, kroketa espezializatuen kate denda bat, egunero lantzen dira baserriko esnearekin eta 15 zaporeetan saltzen dira ( txipiroiak bere tintan, urdaiazpikoa, boletus, idiazabal gazte, gulak, azpizuna, txangurroa, txuletoia, barazkiak…), txokolatezko kroketa bat daukagu baita ere. Herrialde guztian zehar ditugu dendak, eta azken kontsumitzaileari zuzendutako dendetan, prozesu guztiaz arduratzen gara baita ere, produktuen elaboraziotik salmenta puntura iritsi arte, horrela, produktuaren kalitatea bermatu dezakegu. Croqueta y Presumidak hasiera on bat eduki zuen, eta denei sorpresaz hartu ginduen, publiko leiala eta dendetan kolak baitzeuden.
Gainera, kalitatezko kroketa freskoaren falta sumatu genuen zeliakoen kolektiboan, eta beraz, inbertsio handi bat egin ostean, prezioak igo gabe, zapore eta testura berdineko kroketa lortu genuen. Esfortzua handia izan zen eta asko kostatu zitzaigun, baina Espainiako Zeliakoen Elkarteak (FACE) ziurtagiria eman zigunean, emaitzarekin oso harro geunden. Helburu zorrotzagoak betetzeko ahalegina egiten dugu, kalitatezko produktu gehiagoz hornitzeko, lehia handiko sektorea da eta produktu on bat izatea klabea da.
Zer esan dezakezu Okelan markari buruz?
2017 hasieran, Okelan marka sortu genuen gure haragi-lerroarekin jarraitzeko, izan ere, 4. eta 5. gamako produktuetan geunden oso posizionatuak merkatuan, eta bereziki gure kroketetan, baina haragi munduan ez zigutela identifikatzen ohartarazi ginen, gure enpresako abiapuntua izanik eta berezko 500 txahal izanik, berezko identitatea sortzea pentsatu genuen.
Gainera emakumeengatik apustu egiten duzuela dakigu!
Enpresako zuzendaritzan, erantzukizun handiko postuetan emakume asko ditugu, finantzan, HHPP, kalitatean, banatzakuntzan eta espedizio edo marketin sailetan emakumeengandik daude zuzenduak, 20 urteko ibilbidearekin batzuk. Bera Berako eskubaloiko neska ekipoen babesleak gara, neskak lagunduz eta emakumeen papera kiroletan bultzatuz.
Bukatzeko, non aurki zaitzakegu?
Nire korreo elektronikoa Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. da, gainera gure web orriak hauek dira:
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.