Saioa Mujika, ingenieri informatikoak Mercanzako proiektu berritzaileei buruz hitz egiten digu elkarrizketa honetan. Bere ibilbidea ere interesgarria da, lidergo femeninoaren eta berrikuntzaren eredua izanik.
Zein da Saioa Mujika?
Saioa Mujika Errazkin, ingeniari informatikoa da eta hamabi urte baino gehiagoko esperientziarekin datu eta informazioaren azterketan, gaur egun Mercanzaren Iparraldeko Delegazioan dihardu.
Gesalako Marketin eta Komunikazioko zuzendaria den, Romina Afonsorekin elkarrizketa gozo bat eduki dugu.
Egun on, kontaiguzu, zein da Romina?
Nire izena Romina Afonso da, 2002 urtean Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Madrilera mugitu nintzen Komunikazio Korporatiboan Masterra egiteko. Gaur egun, Marketin eta Komunikazioko zuzendaria naiz Zarautzeko elikadura enpresa batean, Gesalagan.
Naturopata naiz baita ere, landare medizinalak erabiltzen ditut nire produktuak sortzeko. Amana Natural du izena markak, baina honi buruz beste batean hitz egingo dut.
EMEKIN proiektuko Giovanna Bittante, emakume ekintzailearekin eduki dugu elkarrizketa, orain dela urte batzuk etorri zen Italiatik Donostiara. Bitxi sektorean egiten du lan eta interesgarriak diren gauza asko ditu kontatzeko.
Zein da Giovanna Bittante?
Giovanna naiz eta moda diseinua ikasi nuen eta nire ikasketak munduko eskola garrantzitsuenetako batean jarraitu nituen, Vicenzan (Italia) jarraitu nituen. Bitxigintza garaikideko sektorean espezializatu nintzen, eta nire pasioan bihurtu egin zen denborarekin.
“Komunikazioko profesionaleengandik laguntza jasotzen baduzu, emaitzak optimizatuko dituzu eta denbora irabaziko duzu”
Zein da Conchi Roussel eta nola sortzen da CR Komunikazioa?
Kaixo, hasi baino lehen, aurkeztu nahi nuke eta eskerrak eman nahi nizkizuke minutu pare bat eskaintzeagatik. Ohikoa den bezala, “errementariaren etxean zotza burduntzi”, eta komunikazioan 30 urte baino gehiagoko esperientzia izan arren, ez da oso ohikoa nire enpresa aurkeztea eta zeri buruz jarduten dugun azaltzea.
Hasieratik hasiko naiz. Informazio Zientziak ikasi nituen Nafarroako Unibertsitatean. Kazetaritzara kasualitatez iritsi nintzen, bizitzan gertatu zaidan ia guztia bezala. Norbaitek esan zion nire amari, “Conchita, oso jatorra dela, ziur oso kazetari ona izango da”. Eta bokazioa honekin, hara joan nintzen! Baita ere kasualitatez, Colpisa agentziako berriemailea izateko zortea eduki nuen. Aldizkari desberdinetako hainbat lan bateratu nituen, Gipuzkoako bi enpresa nagusik komunikazio aholkularitza eskaini nien arte. 1988 urtea zen eta ez ziren existitzen gaur egun ezagutzen ditugun komunikazio aholkularitzak eta prentsa kabineteak. Gipuzkoan, CR-n aitzindariak izan ginen alor honetan.
Horrela jaio zen CR Komunikazioa,non orain dela 30 urte baino gehiagoz, enpresa desberdinetako bai kanpo eta bai barne komunikazio aholkularitza eta laguntzan jarduten dugun. Horretarako, etengabe egon naiz ikasten, zeren komunikazioak zenbaitetara behartzen badu, aldaketara egokitzen da. Hau da: une oro egon behar gara reziklatzen, intuizioarekin ez da nahikoa.
Susana Sobrino Fernandezekin hitz egin dugu, 3efe, estudio empresarial S.L. enpresako fundatzaileetako batekin, beste biak bere ahizpa Nuria eta bere laguna Marian Penco dira. Gaur egun, Susana eta Marian dira estudioarekin jarraitzen dutenak, zeren Nuriak 2012 urtean beste alde batetik jarraitu zuen ekintzailetasunean.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.