“Komunikazioko profesionaleengandik laguntza jasotzen baduzu, emaitzak optimizatuko dituzu eta denbora irabaziko duzu”
Zein da Conchi Roussel eta nola sortzen da CR Komunikazioa?
Kaixo, hasi baino lehen, aurkeztu nahi nuke eta eskerrak eman nahi nizkizuke minutu pare bat eskaintzeagatik. Ohikoa den bezala, “errementariaren etxean zotza burduntzi”, eta komunikazioan 30 urte baino gehiagoko esperientzia izan arren, ez da oso ohikoa nire enpresa aurkeztea eta zeri buruz jarduten dugun azaltzea.
Hasieratik hasiko naiz. Informazio Zientziak ikasi nituen Nafarroako Unibertsitatean. Kazetaritzara kasualitatez iritsi nintzen, bizitzan gertatu zaidan ia guztia bezala. Norbaitek esan zion nire amari, “Conchita, oso jatorra dela, ziur oso kazetari ona izango da”. Eta bokazioa honekin, hara joan nintzen! Baita ere kasualitatez, Colpisa agentziako berriemailea izateko zortea eduki nuen. Aldizkari desberdinetako hainbat lan bateratu nituen, Gipuzkoako bi enpresa nagusik komunikazio aholkularitza eskaini nien arte. 1988 urtea zen eta ez ziren existitzen gaur egun ezagutzen ditugun komunikazio aholkularitzak eta prentsa kabineteak. Gipuzkoan, CR-n aitzindariak izan ginen alor honetan.
Horrela jaio zen CR Komunikazioa,non orain dela 30 urte baino gehiagoz, enpresa desberdinetako bai kanpo eta bai barne komunikazio aholkularitza eta laguntzan jarduten dugun. Horretarako, etengabe egon naiz ikasten, zeren komunikazioak zenbaitetara behartzen badu, aldaketara egokitzen da. Hau da: une oro egon behar gara reziklatzen, intuizioarekin ez da nahikoa.
Pertsona asko daude, gaur egun oraindik, bere buruari galdetzen diotenak: Nola lagunduko dit komunikazio aholkularitza bat? Salmentak hobetuko ditugu? Bezero gehiago erakarriko ditut?
Efizientzia, ikusgaitasuna, ospe ona eta bai, bai, dira erantzunak. Oraindik honi buruzko ezjakintasuna, handia da, eta asko dira publizitatea eta informazioa desberdintzen ez dituztenak. CR Komunikazioa orkestrako zuzendariak gara, instrumentu guztiekin jolastuz. Marketina eta informazioa bateratzen ditugu, bezero bakoitzaren beharretara egokituz.
Publizitatea beharrezkoa da, eta komunikazioko profesionalengatik kudeatuta baldin badago eraginkorragoa izango da. Ondo administratutako informazioa, beharrezkoa da komunikazioa edozein prozesutan nabarmentzeko. Gure kasuan, bezero bakoitzaren behar espezifikoak kontuan hartzen ditugu, eta bere proiektuan 100 bider 100ean inplikatzen gara, zeren kasu bakoitza guretzako aukera eta erronka liluragarria da.
Zer zerbitzu eskaintzen dituzue?
360 graduko zerbitzu bat eskaintzen diogu bezeroari, komunikazio eta marketin estrategiko integral bat egikaritzen dugu aholkularitzan, beti ere, gure funtzioak behartzen digun zuhurtasun absolutuarekin.
Komunikazio korporatiboko zerbitzuetatik (Komunikazio integraleko aholkularitza eta marketina, harreman instituzionalak, krisi kudeaketak); prentsa kabinetea (prentsa notak, prentsaurrekoak, elkarrizketen kudeaketa, komunikazio kualifikatuen inpaktuen dossierra, prentsako laburpena…); edo marketin kanpainak( publizitatearen online eta offline kudeaketa, street marketin, boletin digital/e-mailingeko bidalketa, emaitzen bitartekaritza).
Gainera, ekitaldi antolaketan aitzindari izan gara. Oraindik gogoratzen dut, San Martineko merkatu zaharrean antolatutako Gala Afaria. Liluragarria eta ahaztezina izan zen!, bereziki, muntatzaileak, 19.00tan hasi zirelako lanean eta goizeko 6.00tan dena jasota egon behar zuelako. Arrakastatsua izan zen! Profesional talde aparta, arduratsua eta inplikatua izan genuen proiektuarekin. Eta horiek gara gu!
Era berri bat bizitzen ari gara eta digitalizazioa aldatzen ari da, baita ere, era berean komunikazioa…
Telefono mugikor eta Interneten etorrerarekin, komunikazioak iraultza bat bizi zuen. Bat batean, jokoaren arauak aldatzen ari zirela sentiarazi genuen komunikazioko arduradunok. Eta birtuala emate zuen hura, ikerketa sakon bat eskatzen zuen.
Internet eta mundu digitalari buruzko dagoen guztia geratzeko etorri da. Edozein profesional edo negozio mundu berri honetan deigarri bihurtu behar da, eta lehenbailehen bada, hobeto. Baina ez edozein egoeran. Aspaldi ulertu genuen komunikazioa eta marketin off line eta on line arteko bateragarritasunaren garrantzia. Eta horrela jakinarazten diegu gure bezeroei, komunikazio eta marketin arloko eraldaketak errazten dizkiegu, mundu digitalera hurbiltzeko. Sektore eta negozio bakoitzak ikerketa pertsonalizatua behar du. Zure negozioan efizientea izan nahi baduzu, oso garrantzitsua da estrategia digital bat edukitzea. Aholkulari onak izatea ezinbestekoa da, denbora eta dirua ez galtzeko, gaur egun oraindik mundu ezezaguna delako.
Eszenatoki honetan, 2011 urtean, gure filiala jaio zen, Acento, argazkilaritza, marketin digital, diseinu eta bideora jarduten duena. Baina enfoke informatibo eta, bereziki, muskulo biziarekin. Erraztasun eta denbora motzeko - 20 segundu, maximo minutu bat-, bideoak behar genituen, gure bezero eta hauen erabiltzaileen istorioak eta esperientziak kontatu ahal izateko. Asmatze bat izan zen dudarik gabe, eta gaur egun, gure zerbitzu osagarri preziatuenetakoa da. Gure komunikazio produktua era efektiboan osatzea laga zigun, gainera, boletin digitalak, bideo kanalak eta digital kartelak barneratzeko aukera izan genuen.
Komunikazioko aholkulari bat edukitzeak nola uste duzu laguntzen duela?
Bezero batzuk salmentetan berehalako emaitza espero dute. Eta produktua ona bada, marketin kanpaina on batek modu azkar eta efektiboan lagunduko dio. Aholkularitza profesionalak denbora irabaztea eta optimizatzea ahalegintzen du. Baina komunikazioa zertxobait gehiago da… Guk esaten dugun bezala, komunikazio estrategia on bat, epe luzean blai uzten gaituen hasierako euri finoa litzake. Xirimiri konstante eta finoa, behar zaituztenean gogoratzen zaituzte. Eta zure ospea zaintzen du.
Eta, zentzu zabalago batean, zer da zuretzako komunikazioa eta zer errepresentatzen du?
Komunikazioa DENA dela esango nizuke eta batzuetan ez dugula nahiko zaintzen uste dut. Komunikazio, nik neu ulertzen dudan bezela, xehetasun bakoitzean lan egitea da. Esperientzia positiboak eskaini eta bizitzea, espektatibak baino asetze handiagoa sortzea, zure bezeroa eta honen bezeroarentzat. Jada ez dute balio prentsaurreko zaharrak, mila eratara sortu behar gara berriro, kasu bakoitza kontuan hartuz. Azkenean, gure nahia, zure produktu eta zerbitzuaren atentzioa positiboki lortzea da. Oroimen positibo bat lortu nahi dut zuregan, behar nauzunean, nirekin gogoratuko zarelako. Izan ere, komunikatzen ez baduzu, ez zara existituko.
Amaitzeko, besteengandik zer desberdintzen zaituzte?
Arazoari jaramon ez egiteko ahalmena edukitzea da bezeroak gehien balioesten duena. Komunikazioaren kudeaketa, behin helburuak finkatzen direnean eta aurrekontua, gure eskuetan gelditzen da dena konfiantza osoarekin. Eta honetan desberdintzen gaitu, ez bakarrik errekurtso guztien kudeaketa global bat eskaintzen dugulako; baizik eta, era kuantifikatuan jasotzen ditugulako emaitzak dossier digital batean. Horretarako, berezko softwarea daukagu, bezeroen emaitzan denbora errealean bildu eta kuantifikako. Hau ez du inorrek eskaintzen! Ah! Eta emaitzarik ez badaude, ez dugu fakturatzen. Baina hori ez zaigu inoiz pasa.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.