Amaia Diaz de Monasterioguren Osinaga naiz , Oñatiarra, jakinguraduna eta aktiboa naiz. 3 seme alaben ama eta Dietista-Nutrizionista. Gazte ekintzailea izan nintzen 21 urterekin eta horretan jarraitzen dut. Elikadura, nutrizioa, heziketa nutrizionala eta komunikazioa gaiak beti izan ditut gustuko eta horrela hasi nintzen.
Dagoeneko 25 urte pasa dira eta 46 urterekin elikadura eta nutrizio jasangarria, naturaren erritmora elikatzeko tresnak, bertakoa, garaikoa eta auto-zaintza dira nire lanerako gaiak. Egunerokoan , lantaldetan aritzen naiz. Pertsonekin lan egitea gustuko dut.
Nola hasi zen proiektua?
Iruñatik Oñatira etorri berri, bulego bat alokatu nuen herriko erdiguneko lokal baten. Urte gutxitara bulegoa, sorleku eta pertsona, familia edo taldeak jasotzeko tokia eraiki nuen. Taldean lan egiteko lekua, zaintza pertsonalera bultzatu eta animatzen duena, profesional desberdinen aholkularitza eta tresnak jasotzeko zentroa: AMAIA ZENTROA.
Zertan datza?
Nutrizio, osasun eta aholkularitza gaiak lantzen ditut. Osatu edo osotu da erabiltzen dudan nire lematako bat. Neurrira egokitutako nutrizio aholkularitza integrala eta auto-zaintzarako tresna egokiak eskaintzen ditut. Norberak bere burua zaintzen,entzuten eta behar duena ikusi, sentitu eta lantzeko. Auto-zaintza kontziente, koherente, osasuntsu eta jasangarriak sustatzen ditut. Bizi dugun gizartean ezinbestekoa deritzot osasuna eta norbere zaintzaren garrantzia balioan jartzea. Osasun eta zaintza arloan herritarren, haurren, familien, langileen, komunitateen, bizi kalitatea bermatzeko tresnak denon eskura jarri beharra dago eta horretan nabil.
Zer eskaintzen duzu?
Toki segurua, denbora, babesa, bidelaguntza eta tresna pertsonalizatuak. Osasuna zaintzeko, autozaintzarako eta bidean ez galtzeko.
Zeintzuk dira zure proiektuaren onurak?
Gizarteko behar berrietara egokitzen naiz, entzule ona, anpatia, poz handikoa, tresna praktiko eta errazak ematen dakidana , osasunaren ikuspuntu holistikoa duena.
Laburbilduz osasunak oinarri asko dauzkala (elikadura, deskantsua eta loa,arnasa, autoezagutza, naturarekin elkarbizitza, mugimendua eta kirola eta erlazio pertsonalak besteak beste. Horretarako talde lanaren garrantzia azpimarratuko nuke.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Garai haietan ez nuelako aurkitzen nik lanerako nahi edo lan egiteko tokirik eta ondorioz neuk martxan jartzea erabaki nuen. Disziplina anitzeko proiektuetan sinetsi dut beti eta horretarako tokia diseinatu nuen 24 urterekin. Ekintzaile jaio egiten da eta urte hauen ostean, horretan nabil, sormenean, gizarteak duen beharrak asetzeko lanketak egiten. Osasuna zaintzeko eta prebenitzeko. Osasun fisiko eta emozionala zaintzeko elikadura heziketa ematen dut. Bidea eginez aurrera noa, amesten dudanarekin borrokan, kementsu eta maitakor.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Ametsak egi bihurtzen direla eta amets egiteko eta ausartzeko. nire esaldi bat ." Egiteko KOSK bizitzari" animatzeko, merezi duela. Laguntzeko gaudela , bide lagun gariela.
Kaixo, nire izena Mamen Gómez da, 53 urte ditut eta Donostian jaioa naiz. Erizaintzako laguntzailea naiz eta Donostiako adinekoen egoitza batean egiten dut lan. Duela urte eta erdi, senarrak eta biok gure bizitzari aldaketa bat ematea erabaki genuen, eta Espainiako hegoaldera joan ginen bizitzera; laneko eszedentzia hartu genuen, gure gauzak paketatu genituen, eta joan egin ginen; han nengoela, dermokosmetikako prestakuntza hasi nuen, eta neure kosmetika egiten ere hasi nintzen. Duela hilabete pare bat Donostiara itzuli nintzen eta berriro sartu nintzen egoitzan, eta, gaur egun, egoitzan egiten dudan lana eta Ringanan egiten dudan ekintzailetza uztartu ditut.
Nola hasi zen proiektua?
Hasierako asmoa nire kosmetika naturalaren lerroa merkaturatzea zen, baina laster konturatu nintzen oso garestia zela, laborategiekin asko borrokatu behar baitzen zure formulak aztertzeko eta argia ikusi ahal izateko...
Horretan agertu zen Ringana nire bizitzan, kosmetika naturaleko ikastaroko kide baten bitartez, bere produktuez eta balioez maitemindu nintzen berehala, eta jasangarritasunaren munduan inplikatutako enpresa bat delako.
Zertan datza?
Ringana bazkideak RINGANA markaren enbaxadore autonomoak gara. Ringana ordezkatzen dugu, produktuak gomendatzen ditugu eta bezero eta Ringana bazkide berriak sortzen ditugu.
Zeintzuk dira zuen proiektuaren onurak?
Ringana 1996an sortutako austriar enpresa da.
Hasieratik eta gaur arte, edertasuneko eta larruazalaren zaintzako produktu kosmetikoak fabrikatzeko filosofiari eusten dio, freskura, osagai puruak eta % 100 naturalak eta beganoak kontzeptu bakarrarekin, eta hori eskaintzen dugu;osasuna eta ongizatea.
Hasiera-hasieratik, Ringanaren ikuspegia pertsonen, animalien eta planetaren bizi-kalitatea hobetzen laguntzea izan zen, eta hori da enpresa batek eskain dezakeen onurarik handiena.
Ringanak kosmetika freskoa eta nutrizio-osagarriak egiten ditu osagai naturalekin. Ideia naturako substantzia aktibo eraginkorrenak dituzten produktu fabrikatu freskoak dira, eta ekoiztutakoan zuzenean bidaltzen zaizkio bezeroari.
Produktu bakoitza hilero egiten da, premiaren arabera. Freskura bakarraren ideia horri esker, Ringanak naturatik datozen substantzia aktibo antioxidatzaile sentikorrak erabil ditzake, ohiko kosmetikan erabilgarriak izango ez liratekeenak, normalean 30 hilabete edo gehiagoko iraungipenak eskatzen direlako. Ringanak nahita alde batera uzten ditu kontserbagarri artifizialak, disolbatzaileak, egonkortzaileak eta olio mineralak. Hain zuzen ere, hori da gure bezeroek estimatzen dutena.
Ringanako produktu guztiek dute iraungitze-data, eta oso harro gaude horretaz. Bere produktu bakoitzaren atzean ingurumena, planeta,pertsonen eta animalien osasuna zaintzen ditu, hau da, enpresa honetaz gehien maitemintzen naizen gauzak, eta horregatik erabaki nuen enpresa honetan parte hartzea.
Zer eskaintzen duzue?
Ringanan 5 produktu-lerro ditugu:
Aurpegiaren zaintza: Fresh Skincare.
Barrutik zainduko gaituzten gehigarriak.
Sport gama, kirolari bati ere falta ezin zaiona.
Complete D-EAT. Ringana mehetzeko programa da, eta hiru fase ditu: argaltzea, egonkortzea eta kontserbatzea.
Eta duela gutxi sartu den azkena, arrakasta handia izaten ari dena:
Fresh Baby haurtxoaren eta haurraren azal sentikorraren banakako beharretara egokitua.
Zer aholku emango zenioke etorkizuneko ekintzaileei?
Nire aholkua bakoitzak gehien egokitzen zaiona ekiteko modua bilatzea litzateke, nire kasuan argi neukan ez nuela bakarrik egin nahi, eta Ringanak arlo horretan bilatzen nuen guztia eskaintzen zidan: laguntza, prestakuntza eta aholkularitza.
Balio handiko talde handi batekin batera nago, ezin dut gehiago eskatu...
Ekintzaile izateak hazkunde pertsonala izateko aukera ematen dizu, baina argi izan behar da gogorra dela, horregatik pazientzia gomendatzen dut,gogo handia izatea eta saiatzeari inoiz ez uztea.
Abantailen zerrendako lehenengo tokian malgutasuna dago. Izan ere, RINGANA Partner zaren aldetik, zuk zeuk markatzen dituzu zure helburuak, zenbat denbora inbertitu nahi duzun, zenbat gustatuko litzaizukeen irabaztea, zerarako nahiko zenuke denbora gehiago izatea...
Jasangarritasunaren eta bidezko merkataritzaren filosofiaren barruan, Ringanak lan-politika bikaina du, negozio-aukera eskaintzen diote balio horiekin lan egin nahi duen edonori.
Ainhoa Ibañez Aranburu naiz, 20 urte ditut eta Beasaindarra naiz. Nutrizio ikasketak bukatu nituen pasa den urtean eta Abendu erdialdean ireki nuen Beasainen Batera denda. Belar-denda, gosari eta merienda osasuntsuak eskeintzen dituen denda da.
Nola hasi zen proiektua?
Nutrizio ikasketak bukatu ondoren, etorkizunari begira jarriz, aukera paregabea iruditu zitzaidan proiektu hau martxan jartzea. Belar denden mundua oso gustuko dut eta gosari zein merienda osasuntsuak egitea ere. Beraz, biak elkartzen zituen proiektu hau pentsatu nuen, ez baita halako besterik Beasainen eta denda kontzeptu berri hau interesgarria iruditu zitzaidan.
Zertan datza?
Belar denda bat da Batera, eta horrez gain, jogur bowlak, tostadak, kafeak eta infusioak ere eskaintzen dira. Produktuen artean, errezilgo eta orendaingo jogur ezberdinak aurki ditzazkezu, Orekako ogia eta Telleria gazta. Aurrera bagiratuz eta nutrizio arloan gehiago sartuz, kontsulta bat jartzea pentsatuta daukat. Bertan interesa duten pertsonei laguntza eskeintzeko eta aholkatzeko.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Mundu hau oso gustoko dudalako eta interesgarria iruditu zitzaidan bi kontzeptu ezberdin batzea denda berean. Denbora gutxi daramakit denda zabalik, baina pentsatu gabe berriro zabalduko nuke proiektu berberarekin.
Zer eskaintzen dezu?
Bateran eskeintzen dena belar dendetako produktuak, elikagaiak nahiz suplementuak, bertako produktuak, jorrak (urraki eta larreta), gazta (telleria) ,ogia (oreka), mermeladak eta pate begetalak (olatxuko laboreak). Bestalde, gosaria eta meriendak egiteko garain, jogur bowlak emengo jogurrekin egitend ditut eta tostadak orekako ogiekin, kimikorik gabeko ogia eta 100% integrala.
Zeintzuk dira zure proiektuaren onurak?
Denda ezberdina da, beraz bi zatitan banatzen da. Alde batetik, belar-denda, bertan infusio ezberdin asko aurki ditzazkezu , bertako produktuak, esne begetal ezberdinak, jogurrei beste zapore bat emateko granola ezberdinak ere.
Bestalde gosari edo merienda osasuntsu bat eraman dezakezu, jogur bowlak eta tostadez gain, fruta, kafeak eta infusioak ere ematen ditut.
Zer aholku emango zenioke etorkizuneko ekintzaileei?
Etorkizuneko ekintzaileei, aurrera egiteko esango nieke dudik gabe. Gogotsu eta ilusio haundiz hartu behar diren proiektuak dira, aurrera eramatekoak eta jarrera baikorrarekin.
Nire izena Lisa Page da. Jatorriz Torontokoa naiz, Kanadakoa, baina Donostian bizi naiz 2013tik. 2013an Donostiara iritsi nintzenean, "Kafe Botanika" ireki nuen beste bi lagunekin batera. Kafe Botanikaren atzean zegoen ikuspegia hirian bake oasi bat sortzea zen, komunitatearekin konektatzea eta, jakina, janari osasungarria eskaintzea. Orain, hamar urte geroago, proiektu berri bat daukat. Lisap.cerámica sortzaile naiz: zeramika estudio txiki bat egoitza auzo lasai batean - 36 Calle San Antonio.
Nola hasi zen zure proiektua?
2020an hasi nintzen zeramika egiten pandemiaren hasieran, Igeldoko Undermount-en. Irakasle zoragarriak izan nituen Undermounten eta hemen maitemindu nintzen zeramikaz. 2021ean Kanadara itzultzea erabaki nuen zeramika ikasteko, zeramikari eskainitako arte-eskola batean. Sei hilabeteko programa osatu nuen, eta konfiantza eman zidan itzultzeko eta neure estudioa irekitzeko eta zeramikarekiko maitasuna beste pertsona batzuekin partekatzeko. 2022an lisap.cerámica ireki nuen.
Zertan datza proiektua?
Estudioa jendeak sortzeko tokia da. Hileko eskolak, asteburuko tailerrak eta ikasketa independenteko alokairua eskaintzen ditut. Han nago gida sortzaile gisa. Jende asko estudiora etortzen da egin nahi dutenari buruzko ideiekin, eta niretzat hori da onena. Jendeari bere ideiak etxera eraman eta eguneroko bizitzan erabil daitezkeen pieza ukigarrietan islatzen laguntzen diot. Zeramika egitea meditazio aktibo moduko bat da. Sortzen duzunean, momentua bizi duzu, bizitzako kezketatik kanpo. Lurrarekin konektatuta zaude eta bakean sentitzen zara. Zeramikan behar duzun guztia daukazu inspiratuta sentitzeko eta zure eguneroko errituei erosotasuna eta zoriontasuna eransten dieten piezak sortzeko.
Zergatik erabaki zenuen ekitea?
Estudioa irekitzea erabaki nuen, asko gustatzen zitzaidalako sortzea eta jendearekin konektatzea, eta banekielako komunitateari zerbait berezia eskain niezaiokeela. Ingeleseko irakaslea ere banaiz. Ia 25 urte daramatzat ingelesa irakasten, eta, beraz, prestakuntza pedagogiko bat daukat, jendeari eskolak eta tailerrak ematen dizkiodanean ikasketetan oso ongi islatzen dena.
Gainera, lisap.cerámica, Kafe Botanikaren bilakaera naturala da. 2016an utzi nion Kafe Botanikaren proiektuari, baina orain katiluak eta platerak sortzeko aukera dut, jendeak eguneroko bizitzan erabil ditzan. Nire piezak erabiltzen dituzten pare bat kafetegi eta jatetxe daude Grosen. Adibidez, kafe katiluak ditut Simona Bocaterian, Groseko kafetegi batean, eta katiluak Gerald 's Bar-en, Groseko beste jatetxe batean. Plazer handia ematen dit jendea goizeko kafea edateko nire katiluak erabiltzen ikusteak.
Zer aholku emango zenioke etorkizuneko ekintzaileei?
Etorkizuneko ekintzaileei egiten diedan aholkua da iker dezatela zer baliabide dituzten eskura beren ametsen negozioa martxan jartzen laguntzeko. Emekineko eta Sustapeneko jendeak asko lagundu zidan, ezingo nuke haiek gabe egin. Ez saiatu dena zuk bakarrik egiten, eskatu laguntza. Eta gogoan du zure buruarekin pazientzia izatea: denbora darama negozio berri bat sortzen eta hazten. Hartu zure denbora hausnartzeko eta galdetu aldizka: "Negozioa nik nahi dudan norabidean doa? Jende positiboaz jantzi eta ez utzi ikasteari.
Libe Mendizabal Pascual naiz, 55 urte ditut eta Donostian bizi naiz, nahiz eta Beasaingoa izan. Beti aktore izan nahi izan nuen arren, azkenean Nafarroako Unibertsitatean Zuzendaritza Idazkaria ikasi nuen eta 25 urtez zuzendaritza idazkari gisa bezala lan egin nuen hainbat enpresatan, horietako 11 Donostiako Kursaal Zentroan. Noizean behin lan txikiak egiten nituen aktore gisa moduan, eta ahal nuen guztietan aktore gisa trebatzen nintzen, nahiz eta nire bi seme-alabak jaiotzean zaila egiten zitzaidan eta ia-ia utzi egin nuen. 50 urte bete nituenean eta krisi pertsonal eta existentzial baten ondoren, Microteatroren obraren bat idazten hasi nintzen, eta pixkanaka Donostiako El Sekadero eta La Farándulan interpretatzen hasi nintzen, eta zuzendaritzako idazkari lana utzi nuen. Garai zailak izan ziren, baina azkenean nire ametsa betetzen saiatzen ari nintzen.
Nola hasi zen zure proiektua?
2022an, nire idazle/aktore alderdia eta aldi baterako beste lan batzuk uztartu nahian, Lanbidera joan nintzen, lana bilatzeko ikastaro batera. Gure hezitzailea DAITEKE aholkularitzakoa zen, eta MICROTEATRO SOCIAL proiektua ezagutu ondoren, ASPEGIra joateko aholkatu zidan. Hala egin nuen, azaldu nien urteak nituela buruan Microteatroko lanak sortu eta pertsonalizatzeko proiektu bat, gai sozialki garrantzitsuei buruzkoa, eta nire aktore ibilbidearekin uztartzeko. Ideia ona iruditu zitzaien, eta horrela, urrats batzuk eman ondoren, azkenean ASPEGIko kidea naiz.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Hasieran hain zaila iruditzen ez zitzaidana, orain gehiago ikusten dut. Bakarrik egonda proiektu bat sortzea/ekitea gehiegi iruditzen zait niretzat, ia 56 urte izanik eta kultur munduan hain ezegonkorra denez eta nire ametsa aktorea izatea zenez, ez ekintzailea, baizik eta aktore gisa kontratatzea, errealitateak erakutsi dit oso zaila dela eta neure lanak sortzen hasi behar izan dut. Oraindik ez dut nire burua ekintzailetzat jotzen, aktore gisa lan txikiak egiten ari banaiz ere, Mikroteatro Sozialeko nire proiektuak laguntza handia eskatzen baitu (ekonomikoa eta pertsonena), eta oraindik ez da aireratu, bi seme-alaba unibertsitario mikargu edukita.
Zer eskaintzen duzu? Zeintzuk dira proiektuaren onurak?
Nire proiektuak Mikroteatroko obrak sortzea eskaintzen du, gai partikularrei buruzkoak, batez ere gizarte-arloari buruzkoak (emakumearekin lotutako gaiak, desberdintasuna, tratu txarrak, sexismoa, nerabe/haurrei buruzko gaiak, bullying-a, hirugarren adinekoak, immigrazioa eta abar). Edozein espaziotan (txikia, handia, enpresak, ikastetxeak, emakumeen etxeak, erakunde publikoak...) antzeztu daitezkeen obra pertsonalizatuak dira; izan ere, Mikroteatroa oso formatu malgua da, 15 minutuko obra errazak, umorea txertatuz, hain gogorra izan ez dadin eta publikoarengana errazago irits dadin. Onurak, batez ere, sozialak dira: gizartean dauden arazo asko ikusaraztea, baina modu ludiko eta atseginagoan, eta mezua edozein ikuslerengana iristea. Edozein hizkuntzatan egin daitezke: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez... Gainera, hizkuntza jakin batzuen erabilera praktikan jartzen da, antzezten diren lekuaren arabera.
MIKROTEATRO SOLIDARIOA: Nire proiektuaren barruan, batzuetan, proiektu solidarioak aurrera eraman ditut, hau da, Mikroteatroko nire lanen bat eta biltzen den dirua antzeztea, GKEen batera bideratzea, kausa solidarioa, etab. Hori ez da erraza, dirua irabazi gabe lan egitea baita kontua, eta aktoreek jasaten duten prekarietatea kontuan hartuta, ez da erraza kobratu gabe/modu altruistan lan egin nahi duen aktoreren bat aurkitzea, normala den bezala. Duela 5 urte egin nuen, Amigos Solidarios GKEarentzat dirua lortzeko, Ugandan eskola bat eraikitzen laguntzeko, eta oraingoan nire beste obra batekin egingo dut, "Asociación Chernobil Elkartea" rentzat (egoitza Donostian duena) dirua lortzeko, gerraren ondorioz (eta Txernobilgo Zentral Nuklearrak duela urte batzuk egindako ihesaren ondorioz) hainbeste haur eta familia ukrainarren bizitza zerbaitetan hobetzen laguntzeko.
Lanak "Correr una carrera con palmas y a lo loco" (Korrika bat ahurrekin eta zorora) izenburua du, eta bertan emakume batek lasterketa batean (kasu honetan maratoi erdi batean) jasaten dituen gorabeherak kontatzen dira. Horretarako, hutsune existentzial batek jota, larrialdietako kontsulta batera joaten da, non doktore oso berezi batek arreta emango dion eta hurrengo lasterketara arte sentitzen duen hutsunea gainditzeko antidotorik egokiena emango dion.
Obra Egiako (Donostia) LA FARÁNDULAn izango da martxoaren 16tik 19ra eta martxoaren 23tik 26ra. Lehenengo astea SOLIDARIOA izango da, bigarrena normala. Eguneroko emanaldiak 20: 00etan, 20: 30ean, 21: 00etan eta 21: 30ean izango dira ostegunetik larunbatera, eta 19: 00etan, 19: 30ean, 20: 00etan eta 20: 30ean igandeetan. Sarrera bakoitzak 5 euro balio du eta 15 minutu irauten du. Sarreren ordainketa solidarioa denez, eskudirutan egin behar da. Bertaratu ezin diren pertsonek Chernobil Elkartearen Caixako kontu korronte honetan egin ditzakete ekarpenak: ES21 2100 3834 090200105880. Honekin batera doakizu obraren kartela eta eskertuko nizuke, gai solidarioa denez, ahalik eta jende gehien bertaratzeko edo ekarpenak egiteko ahalik eta zabalkunderik handiena ematea.
Nire ibilbidea eta obrak jarrai ditzakezue Sare Sozial hauetan:
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.