Kontaiguzu pixka bat zutaz. Nola hasi zen proiektua?
Gizarte hezkuntza eta Pedagogia ikasi nituenetik aritu izan naiz familiekin eta haurtzaroarekin zer ikusia duten proiektuetan lanean. Azken urteak eskuhartze familiarraren arloan egin nuen lan udaletxe batentzat. 2015ean, ama izan nintzenean eman zen inflexio puntua eta garbi sentitu nuen salto bat eman nahi nuela nire profesioan.
Zertan datza?
Emakumeak eta familiak bidelaguntzen ditut haurdunaldi, erdiondo eta haziera prozesuan. Garai hau emozionalki eta psikologikoki oso intentsua, konplexua... izan daiteke. Emakume asko eta asko inongo babesik gabe sentitzen dira, dauzkaten zalantza eta zailtasunak norekin partekatu ez daukatela. Beraz, emakume eta familia hauei behar duten zaintza eta bidelaguntza eskaintzeko haziera taldeak eskaintzen ditut, baita kontsulta pribatuan aholkularitza saioak ere.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Nire haurdunaldi eta erdiondo prozesuan zehar bizitakoak eta inguruan neuzkan amen testigantzak eta bizipenak entzunda garbi sentitu nuen arlo horretan ekin nahi nuela, behar handi bat zegoelako gizartean.
Zer eskaintzen duzue?
Esan bezala, amen ondoan jartzen naiz, entzun egiten ditut, eta behar duten informazioa, aholkularitza.. eskaintzen diet. Haurrei masajea ematen irakasten diet baita ere, hau oso garrantzitsua baita haurrek izan ditzaketen lehen tentsioak, sabeleko minak... bideratzen laguntzeko. Kontsulta pribatuan gai edo egoera delikatuagoak bideratzen ditut familiekin: edoskitzea, haurraren loa, esfinterren kontrola, eskolako egokitzapenak... familiek bizi dituzten erronka eta zailtasun ezberdinak bideratzen ditugu.
Zeintzuk dira zure proiektuaren onurak?
Gizarte mailan onura handiak suposatzen ditu honek, prebentzio lan handia egiten baitugu. Familiek dauzkaten zailtasunak hasieratik zaintzeak esan nahi du berehala bideratzen direla eta beraz ez dira gehiago konplikatzen. Ondorioz, ez dituzte baliabide gehiago beharko etorkizunean eta emaginak, pediatrak, eskolak, gizarte zerbitzuak... arintzen dira, ez dietelako lan gehiago suposatuko erakunde edo profesional ezberdinei. Prebentzioan dago gakoa. Pertsona hauen bizi-kalitatea hobetzen da, asebetetze maila handiagoarekin biziko direlako behin prozesua eginda.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Barruan daukaten ahotsa entzun dezatela. Zein da zure benetako pasioa? Zer daukazu zuk munduari aportatzeko? Oso garrantzitsua da ekintzailetza-proiektua norberaren pasio eta propositoarekin lotua egotea, horrela sekulako indarra izango baitu. Aurrera!!
Sare sozialak:
Instagram: Julene_armendariz
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.