Kontaiguzu pixka bat zutaz. Nola hasi zen proiektua?
Albaitaria naiz ni, eta hala izan nahi nuen txikitatik, bokazionala guztiz. Baina animali txikien klinikako mundua oso gogorra da, eta oso gutxi baloratua. Larrialdiak, asteburuetako lanak, kezkak, ardura, jabeen presioak, soldata baxuak....
Aspaldidanik gustatu zitzaidan animalien errehabilitazio eta fisioterapiaren mundua, formatzen joan nintzen baina kontratatua nengoen lekuetan inoiz ez zetorren "ongi" nik denbora hortan gastatzea, eta oztopoak besterik ez nituen aurkitzen. Ezezkorik ematen ez zuten arren, laguntza gutxi. Beraz, 11 urtez lanean jardun ondoren, pausoa ematea erabaki nuen. Non egon nahi nuen argi ikusi nuen, eta bide beretik segitzen banuen, ez nintzela sekula iritxiko.
Zertan datza?
Txakur eta katuentzat errehabilitazio eta fisioterapia zentrua iriki dut, medikuntza klasikoaren alternatiba bat eta konplementarioa den zerbitzu bat. Bezeroak oso pozik daude, halako zerbaiten falta sumatzen zutela esaten didate oso maiz. Beste batzuek, ordea, oraindik harriduraz hartzen dute zerbitzu honen berri.
Zer eskaintzen duzue?
Animalientzat errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua eskaintzen dugu. Gure helburua animaliari ahalik eta lokomozio-ahalmen handienak itzultzea da eta haren bizi-kalitatea hobetzea. Min gutxiagorekin, bizitza gehiago eta hobea. Norberaren lagunari hobeto datorkien zerbitzuak ikusi dezakezue gure webgunean.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Lan finko bat utzi nuen eta nireari ekin nion. Lanbiderekin harremanetan jarri nintzen eta bertan eman zizkidaten lehen urratsak emateko gomendioak. Urtebete daramat proiektuarekin, eta lanez gainezka nago. Beti pentsatzen dut lehenago ekin behar izan niola honi, "gipuzkoa oso txikia da eta ez duzu nahiko bezerorik izango, hori hiri handietarako besterik ez da " edo "jendeak ez du dirurik gastatu nahiko horretan" bezalako komentarioek bota ninduten atzera. Eta kasu gehiegi egin nien, demontre! Jakin izan banu... Fokoa non jarri behar nuen jakitea falta zitzaidan, eta halko komentarioetatik urruntzea.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Nire gomendioa dudatan daudenei: pentsa nola egon nahiko zenukeen hemendik urtebetera eta ekin pausuekin, eskatu laguntza. Lehenago beste nonbait antzeko zerbait egin dutenekin harremanetan jartzeak niri asko lagundu zidan, eta pozik eta errealizatuak sentitzen direla jakiteak, are gehiago.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.