ASPEGI Topaketen edizio berri bati ekingo diogu. Aurten, enpresako sormena izango dugu ardatz, arrakasta lortzeko ezinbestekoa dela sinetsita. Berdin dio negozioaren jarduera-sektorea, eguneroko lanaren tipologia edo taldea osatzen duten profilak. Bai ala bai, enpresa guztiek sormen ekarpen handia behar dute. Egunerokoan, egon egin behar du, eta, aldi berean, aztertu behar da ea izaten ari garen, elikatzen ari garen, eta, noski, sormen hori suspertzeko ekintzak eta dinamikak egin behar dira. Lehenengo premisa gure lanetan ideia horiek ekartzeko aske izatea da, eta bigarrena, sinestea eta gure "izaki sortzailearekin" lotzea. Are gehiago, horrek bat etorri behar du enpresa-kulturarekin: pertsona sortzaileak izateko, enpresako giroak, zuzendaritza-estiloak eta arimak pentsamendu sortzailea bultzatu behar dute. Sormena ez da loratzen pertsonek askatasunez adierazteko beldurra duten edo ekimenak murrizten diren giro batean.
Testuinguru horretan, eta ikuspegi kritiko, gogoetatsu eta transbertsal horretatik, genero-ikuspegia sartu genuen, eta horretarako Accenture aholkularitza-enpresara eta "Getting to equals 2019" urteko txostenera jo genuen, non berrikuntzan jarri baitu arreta, enpresa berdinzaleenak ere sortzaileenak direla ondorioztatzeko. Azterlan horren arabera, kultura korporatibo paritarioa da berrikuntza gehien bultzatzen duena erakundeetan, faktore geografikoak, demografikoak, tamaina edo enpresak jarduten duen sektorea baino indartsuagoa. Asteazkenean, otsailaren 19an, Topaketa hauei hasiera emango diegu antolatutako bi testuinguru-saioen saio batekin. Saio horretan, Euskadiko elkarteko arduradunetako batek, Patricia Solaun Gonzálezek, berdintasunezko enpresei buruz hitz egingo digu. Testuinguruan jartzeko bigarren saioa martxoaren 11n izango da, eta sormenaren garrantzia izango du ardatz, Angélica Satiroren eskutik. Halaber, beste bost gai eta esperientzia-itxierako saio bat zehaztu dira:
• Apirilak 22, Ingurune Sortzaileen Eraikuntza - Pertsona Sortzailea. • Maiatzak 20, Ingurune sortzaileak eraikitzea - Erakunde sortzailea. • Uztailak 15, Sormen-teknikak eta -tresnak – Pentsamendu dibergentea – Albokoa, 6 kapela, scamper, etab. bezalako teknikekin. • Irailak 23, Sormen-teknikak eta -tresnak – Design Thinking eta Lean Start up. • Urriak 21, talentu-ihesa eta kristalezko hormak saihesteko lanean.
Otsailaren 21ean ASPEGI Topaketen ekitaldi berri bat hasten dugu, aurtengo gaia Sareak Eraikitzen izango da, gure bazkideek lan komisioen bitartez zehaztutako gaia da, bazkideak irailetik egon dira lanean gaien agenda eta ariketa honetarako jarduerak zehaztuz. Zuzendaritza Batzordetik ikaragarri eskertzen dugun ekintza da.
Azkeneko ekitaldietan ohikoa izan den bezala, Deustoko Unibertsitatea-Business School-eko kolaborazioarekin testuinguru saio batekin emango diegu hasiera Topaketei, bi hizlari ezagutuko ditugu Ciara O´Higgins, Ikertzaile Predoktorala, Deusto Business School, Deustoko Unibertsitatea eta nazioarteko kudeaketako (gradua eta masterra) irakaslea, eta Leyre Madariaga Gangoiti, kanpoko harremanen zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Akzioen Idazkaritza Orokorra.
Kontaktu sare bat eratzeko beharra (networking-a) edozein jarduera profesional bat izateko gakoa da. Gure kontaktuen sarea ezinbestekoa da eta honen baitan gauzatzen dira: enpresaren posizionamendua, bezeroen fidelizazioa, inbertsore eta fondoen bilaketa edota promozio baterako hautagai izateko aukera. Hala ere, orokorki, emakumeok denbora gutxi eskaintzen diogu sare profesional honen garapenari. Horrenbestez, edo agian honen ondorioz, guretzako ez den konpetentzia dela sentiarazten dugu.
Eta ez da gutxiagorako. Networking-ari buruz idatzitako zati handiena, ikuspegi anglosaxoi eta maskulinoa duela antzeman daiteke. Horregatik, hasiera batean gure arreta daukaten artikulu eta liburuek, azkarregi desengainatzen gaituzte eta networking-a emakumeentzako ez delaren ustea daukagu. Hala ere, arestiko ikerketek, emakumeok, entzuteko, galdetzeko, aholkatzeko eta erlazio sakonago eta luzeagoak izateko erraztasuna daukagula diote.
Topaketa honetan gure erakusketariek bi helburu bilatzen dituzte:
“Networking”-a azaltzea: zer da, zertarako balio du.
Gure sareak eratzeko orduan zeri egin beharko diogun aurre hausnartzea: iruzurtiaren sindromea, “likability factor” izenekoa, politika zein beste esparruetan nabarmen dagoena, edota sarea mantentzeko eta eraikitzeko estrategia faltari buruz hitz egingo digute.
Amaitzeko, hainbat ideia eta sareak garatzeko praktika onak partekatuko dituzte, bai maila indibidualean zein taldean edo maila asoziatiboan.
Hizlariak:
Ciara O´Higgins: Gaur egun Ikertzaile Predoktorala, Deusto Business School, Deustoko Unibertsitatea eta nazioarteko kudeaketako( gradua eta masterra) irakaslea. Bere ibilbide profesionalean kontsultora, Bulego Proiektuan ELAN Network TECNALIAn, Nazioarteko hedapeneko zuzendaria tecnalia Research & Innovation-en, enpresa berdineko garapen korporatiboan egin du lan, eta beste karguen artean, Nazioarteko negozioko garapeneko kontsultora izan da European Software Institute-n.
Leyre Madariaga Gangoiti: Gaur egun Eusko Jaurlaritzako kanpoko harremanen zuzendaria da. Bere ibilbide profesional luzean, Nazioarteko hedapeneko zuzendaria izan zen Tecnalia Researcha&Information-en, Nazioarteko bultzada zuzendaria Labein-Tecnalian eta zuzendariordea- Nazioarteko saileko arduraduna SPRIn.
IZEN-EMATEA: asistentzia konfirmatzea beharrezkoa da: email bitartez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., edo teléfono bidez 943 32 66 00 ext-5373 otsailak 18a baino lehen.
Formakuntza Topaketa genero ikuspegitik hirugarren sesioarekin ekingo diogu, aurtengo gaia “autonomia enpresariala” delarik. Emakumeen ahalduntze ekonomiko eta enpresariala gako garrantzitsua da genero ekitatea lortzeko eta gizarte moderno, arrakastatsu eta barneratzailea lortzeko.
Zergatik sentitzen dugu porrot egin dugula? Nola kudeatzen dugu porrota? Zer egin dezakegu edo zer egiteari utzi porrota aukera batean bihurtzeko? KIROLGIK gipuzkoako enpresei eskeitzen dien babesari esker bide zuzena izango dugu goi mailako kiroli batek zailtasunei aurre nola egiten dion jakiteko. Aztertuko dugu nola arrakasta handiko emakumeek ere aurre egin behar izan diote “porrotei”, askotan egoera horrek gogorragoak egin ditu bai eta gaur gailurrean egoten lagundu.
Azken urteotan egin dugun bezala, aurreko abenduaren 13an ASPEGIk antolatutako ohiko Gabonetako topaketa ospatu zen bazkideekin batera Donostiako Astoria 7 Hotelean. Bertan, ia 50 emakume enpresari, profesional eta zuzendari gipuzkoar bildu ziren. Topaketa honek era berean, Julia Fernandez Ferrerri omenaldia egiteko balio izan zuen.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.