Formakuntza Topaketa genero ikuspegitik hirugarren sesioarekin ekingo diogu, aurtengo gaia “autonomia enpresariala” delarik. Emakumeen ahalduntze ekonomiko eta enpresariala gako garrantzitsua da genero ekitatea lortzeko eta gizarte moderno, arrakastatsu eta barneratzailea lortzeko.
Hirugarren sesio honetan, modu praktiko batean, emakumeen ordezkaritza komunikabideetan gaia jorratuko da. Aurkezpen honek gure gizarte kontenporaneoetako komunikabideek hartzen duten papera erakutsiko du. Komunikabideak aldi berean emakumezko eta gizonezkoen irudien kopiak eta sortzaileak dira, hau da, sozialki eta kulturalki zer kontsideratzen den egokia emakume izatearen eta gizona izatearen artean.
Egunerokotasuneko bizitza sozialeko aspektu garrantzitsuenetarako biztanleriaren gehiengoak ez du ezagutza zuzenik bere esperientzien bidez genero ikuspegia garatzeko, eta komunikabideen bitartez sortzen dute buruko irudia. Gaur egun inoiz baino informazio gehiago baldin badugu ere, eta informazioara sarbidea inoiz baino zuzenagoa eta azkarragoa baldin bada ere, ezagutzak ikasketa prozesu bat suposatzen du eta komunikabideek beraien informazioak sortzerakoan askotan beraien azpiko interesak gailentzen dira albiste, erreportai eta iritzi artikuluetan. Estatuko prentsa eta autonomikoetan nahiko garbi geratzen den bezala ildo politikoa, genero ikuspegian ere gizonen eta emakumeen arteko ezaugarriak nabarmentzen dira.
Orokorrean, aurkezpena adibide praktikoekin zuzenduko da, gaur egungo hiru eremuetara mugatuz: 1. Bi motatako elkarrizketa / erreportai emakume enpresariekin. 2. Bi adibide femvertinsing (emakumeentzako zuzendutako publizitatea) 3. Bi adibide MeToo mugimenduaren inguruan sortu den erresistentzian iritzi artikuluetan.
Hizlari Maria Pilar Rodriguez Komunikazio departamentuko irakasle tituluduna da eta Aisia, Kultura eta Giza garapenaren komunikazio doktoratuko zuzendaria Deustoko Unibertsitatean. Harvard Unibertsitatean (Cambridge, AEB) doktoratua egin zuen, eta 2002. urtera arte Columbiako Unibertsitatean (New York, AEB) irakaslea izan zen. Literatura, zine, kultura eta genero estudioei buruz luze idatzi du. Eusko Jaurlaritzak aitortuta Komunikazio taldeko ikertzaile nagusia da. European Visual Cultures-eko aholkulari editoriala da, eta Feminismo(s) erredakzio aholkularitzako kide da. Erregulartasunez Ipar Amerikako unibertsitatetan kurtsoak eskaintzen ditu. Sei urteko hiru ikerketa ditu aitortuak CNEAI buruz, eta 2015ean Eusko Jaurlaritzaren partetik Koldo Mitxelena katedra eskuratu zuen. Epaimahaikide da Espainiako Saiakera Sari Nazionalean (2018).
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.