Otsailaren 21ean ASPEGI Topaketen ekitaldi berri bat hasten dugu, aurtengo gaia Sareak Eraikitzen izango da, gure bazkideek lan komisioen bitartez zehaztutako gaia da, bazkideak irailetik egon dira lanean gaien agenda eta ariketa honetarako jarduerak zehaztuz. Zuzendaritza Batzordetik ikaragarri eskertzen dugun ekintza da.
Azkeneko ekitaldietan ohikoa izan den bezala, Deustoko Unibertsitatea-Business School-eko kolaborazioarekin testuinguru saio batekin emango diegu hasiera Topaketei, bi hizlari ezagutuko ditugu Ciara O´Higgins, Ikertzaile Predoktorala, Deusto Business School, Deustoko Unibertsitatea eta nazioarteko kudeaketako (gradua eta masterra) irakaslea, eta Leyre Madariaga Gangoiti, kanpoko harremanen zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Akzioen Idazkaritza Orokorra.
Kontaktu sare bat eratzeko beharra (networking-a) edozein jarduera profesional bat izateko gakoa da. Gure kontaktuen sarea ezinbestekoa da eta honen baitan gauzatzen dira: enpresaren posizionamendua, bezeroen fidelizazioa, inbertsore eta fondoen bilaketa edota promozio baterako hautagai izateko aukera. Hala ere, orokorki, emakumeok denbora gutxi eskaintzen diogu sare profesional honen garapenari. Horrenbestez, edo agian honen ondorioz, guretzako ez den konpetentzia dela sentiarazten dugu.
Eta ez da gutxiagorako. Networking-ari buruz idatzitako zati handiena, ikuspegi anglosaxoi eta maskulinoa duela antzeman daiteke. Horregatik, hasiera batean gure arreta daukaten artikulu eta liburuek, azkarregi desengainatzen gaituzte eta networking-a emakumeentzako ez delaren ustea daukagu. Hala ere, arestiko ikerketek, emakumeok, entzuteko, galdetzeko, aholkatzeko eta erlazio sakonago eta luzeagoak izateko erraztasuna daukagula diote.
Topaketa honetan gure erakusketariek bi helburu bilatzen dituzte:
“Networking”-a azaltzea: zer da, zertarako balio du.
Gure sareak eratzeko orduan zeri egin beharko diogun aurre hausnartzea: iruzurtiaren sindromea, “likability factor” izenekoa, politika zein beste esparruetan nabarmen dagoena, edota sarea mantentzeko eta eraikitzeko estrategia faltari buruz hitz egingo digute.
Amaitzeko, hainbat ideia eta sareak garatzeko praktika onak partekatuko dituzte, bai maila indibidualean zein taldean edo maila asoziatiboan.
Hizlariak:
Ciara O´Higgins: Gaur egun Ikertzaile Predoktorala, Deusto Business School, Deustoko Unibertsitatea eta nazioarteko kudeaketako( gradua eta masterra) irakaslea. Bere ibilbide profesionalean kontsultora, Bulego Proiektuan ELAN Network TECNALIAn, Nazioarteko hedapeneko zuzendaria tecnalia Research & Innovation-en, enpresa berdineko garapen korporatiboan egin du lan, eta beste karguen artean, Nazioarteko negozioko garapeneko kontsultora izan da European Software Institute-n.
Leyre Madariaga Gangoiti: Gaur egun Eusko Jaurlaritzako kanpoko harremanen zuzendaria da. Bere ibilbide profesional luzean, Nazioarteko hedapeneko zuzendaria izan zen Tecnalia Researcha&Information-en, Nazioarteko bultzada zuzendaria Labein-Tecnalian eta zuzendariordea- Nazioarteko saileko arduraduna SPRIn.
IZEN-EMATEA: asistentzia konfirmatzea beharrezkoa da: email bitartez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., edo teléfono bidez 943 32 66 00 ext-5373 otsailak 18a baino lehen.
¡ANÍMATE! - ANIMATU ZAITEZ
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.