ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak sari hauen bidez emakume profesional eta enpresarien papera aitortu nahi du. Sarie banaketa ekitaldia Martxoak 1an ospatuko zen Donostiako Aquariumean.
Iztueta enpresako Maria Jesus Insausti Onda da aurten Gipuzkoar Emakume Enpresari saria jaso zuena eta Alicia Gomez Legorburu, DPM Desarrollos Mecánicos de Precisión, S. L. enpresaren zuzendari orokorra, berriz Gipuzkoar Zuzendari/Profesional bezala aukeratua izan zen.
Aurten ere – hirugarren edizioan gaude, jada – erakunde nagusienetako, unibertsitateko eta enpresa babesleetako ordezkariez osatuta dogoen epaimahaialk aurkeztutako hautagaien artean aukeratu zituen 2018 ASPEGI Saria jaso zuten emakumeak. Emakumeak ekonomia eta enpresa arloan egiten duen lana goraipatzea nahi dugu sari honen bitartez, eta bide batez talde honen lan egoeraren errealitatea ikuskatuz berdintasuna sustatu.
ASPEGI sariak, arrakasta izan duten aktibitateak saritu nahi dituzte, enpresetan Ekintzailetasuna sustatzeko eta kontzientziazio social handiagoa lortzeko emakume enpresari, profesional eta zuzendariak gure gizartean jokatzen duten paperaren gainean. ASPEGI aldetik oso garbi dugu erreferentzia onak sortzearen garrantzia, ez bakarrik gaurko belaunaldientzako etorriko direnetzat ere.
Honela, erabaki prozesua lurraldean lanpostuak sortzen duten arduerak, berritzaileak eta estrategikoak direnak, eta jarduera inguruan balio sortuz garatzen dutenak saritzea izan du helburu. Hautagaiak baloratzekoan honako erizpideak izan dira kontuan: berdintasun aukerak eta bizitza profesional eta pertsonala bateratzen dituzten proposamenk, hala nola, lurraldean ekarpen ekonomiko eta soziala egin dutenak. Baloratuak izan dira ere, iraunkortasunean, berrikuntza, jasangarritasuna, moldaketa gaitasuna eta ezagueren eguneratzearen aldeko apustuak ,bai eta egoitzapenaren ahalmenari ere.
Enpresari Saria: Maria Jesus Insausti Onda, Iztueta
Maria Jesus Insausti Onda Iztueta baserrian (Lazkao) jaio zen, hainbat belaunaldiz geroztik familiako baserriaren ustiaketari lotutako familia ingurune batean. Jarduera hau berehala bihurtu zen bere pasio. Bere ibilbidean zehar, baserriaren buru egon den bitartean, nahiz eta sektorearentzat momento zailak izan, beti izan du argi baserriak aurrera jarraitu beharra zuela, ingurugiro maila eta maila ekonomikoan jarduera jasangarria lortzea helburu izanik, eta ezberdintzea apostu ekoizle handiekin lehiatu ahal izateko.
Azken urteotan Iztuetak anbizio handiko inbertsio planari heldu dio, berrikuntza teknologikoa lortzeko eta ekologikoki eta ekonomikoki ekoizpen jasangarriago batera jotzeko. Jarduera intentsibotik, ingurunearekiko jasangarria den jarduera batera igaro da, espacio zabalagoak, artzaintza eta larrearekin proportzionala den ganadua erabiliz. Era berean, Iztuetak produktu berrien ikerkuntza eta garapenean jardun du, ekoiztutako esnea kalitatezkoak eta artisauak diren produktuetan bihurtuz eta hauek zuzenki komertzializatuz. Belardi eta nekazaritza tresnerian inbertitu dute, eta aintzindariak izan ziren esne dosifikatzaile makinetan. Honetaz gain, esnearen interpretazio gune bat sortu dute ukuilu zaharrean, hórrela baserrirako bisiten proiektua martxan jarriaz. Iztuetak gizartera Baserriko balio eta kultura helaraztearekin apostu garbi bat egin du, batez ere inguruane eta animalienganako errespetuari dagokionez eta kontsumo eta elikadura ohitura osasuntsuei dagokionez.
Lehen sektorearekin duen konpromezua baserri munduan egin dira foro eta asanblada desberdinetan izan duen partaidetza aktiboan ikusi da, urte askotan zehar Europa eta mundo mailako emakume baserritarren batzarretan parte hartuz.
Bere ibilbidean zehar, Maria Jesus Insaustik Iztueta errespetu, jasangarritasun, berdintasun eta jarduera konstanteko balioetara gidatzea lortu du. Bertan, tradizioak eta teknologia berriek oreka bilatzen dute enpresaren arrakastari dagokionez baserriaren etorkizuna bermatu ahal izateko.
Zuzendari/Profesional Saria: Alicia Gomez Legorburu, DPM enpresaren zuzendari orokorra
Alicia Gomez Legorburu, Arrasaten jaio zen, bere ibilbide profesionala Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza Tekniko ikasten ari zen bitartean hasi zuelarik Lantek enpresan programadore lanetan. Ordudanik, ez dio lanari uko egin. Toulousseko Paul Sabattierde unibertsitatean goi mailako ingeniaritza informatikoa ikasten zuen bitartean, Ikaskutza eta Ikerketa Aeroespazial Erakundeen barne dagoen CERT Ikerkuntza Zentruan dartu zen. Ikasketak amaitzean, ITP enpresan jarraitzen du bere ibilbide profesionala, Proiektu Buru gisa, gas turbinen osagaiak diseinatu eta ekoiztea helburu zuten nazioarteko prouektuak kudeatzen. ITP-k egindako hausnarketa estrategiko baten ondorioz PBC, Precicast Bilbao, enpresa sortzea erabakitzen da turbinen iraungipen beharrak asetzeko. Aliciak ekoizpen prozesua kudeatzeko erronka lehenik eta ondoren industria eragiketen zuzendaritza onartzen du, 200 pertsonez osatutako lan taldearen buru izanik.
2012tik Egile XXI Taldearen parte diren DPM eta Zehatz enpresen zuzendari orokorra da, aeronautika sektore eta antzekoentzat goi mailako doitasun-mekanika lanetan aritzen direlarik. Alicia Gomez 200 pertsonez osatutako talde buru da, eta berrikuntza, kudeaketa bikaina, balio erantsia, teknologi berrietanrako inbertsioak eta pertsonen gaitasunen gain apustu sendoak egiten ditu bere zuzendaritza lanetan, honen bitartez proiektuaren arrakasta bilatuz. Enpresa eredu berriak ezarri ditu, berdintasun aukerak, etengabeko hobekuntza egunerokotasunean eta komunikazio tresna berriak oinarri izanik. Bere kudeaketa ereduari dagokionez, bertan egindako aldaketak balioetan oinarritutako lidergoa bultzatu dute, jakitun bait da arrakasta eta egituren sustengarritasuna guztiz lotuta dagoela estrategia korporatiboak eta enpresa kulturak duten lerrokatze mailarekin.
DMP, Desarrollos Mecánicos de Precisión, S.L., konplexutasun handiko osagarri eta sistema dinamikoen ekoizpenean enpresa espezializatua da. Egile XXI taldearen barne kokatzen da. Egile XXI oinarri teknologikoa duten enpresen korporazioa da, zehaztasun altuko mekanika lehia oinarri bezala harturik, berebezeroentzat balio handiko produktu, zerbitzu eta soluzioak garatzen dituena. Horrela, prezisio altuko mekanikaren eremuan negozio aukerak sortarazten ditu. Barne ekintzailetasunerako jardueren eta enpresa berrien sorkuntzarako plataforma bezala jokatzen du. Egile XXI taldea ondorengo enpresa hauek osatzen dute: DMP, Zehatz, EIS, Tecexsa eta ETD.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.