Contxu Uzkudun, Minimil enpresaren presidenta eta Marian Sierra, TAG Troqueles enpresaren gerente eta jabea; Gipuzkoako ASPEGIko Enpresari saria jaso dute ex aequo eta Isabel Busto, i68 Taldeko zuzendari orokorra, Direktiba/Profesional saria jaso du.
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun eta Garapen Ekonomikoko kontseilaria; Gipuzkoako Diputatu Orokorra, Markel Olano eta Donostiako Alkatea, Eneko Goia izan ziren sari banatzaileak; Donostiako Aquariumean Martxoak 9 19.00tan ospatua izan zen ekitaldian. Julia Fernandez, ASPEGIko presidenta; Ainhoa Aizpurua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Promozio Ekonomikoko Diputatua eta Nerea Ibañez, ASPEGIko presidenteordea izan ziren diplomen banatzaileak.
Sari hauen helburua da emakumeen papera antzematea arlo ekonomikoan, eta honekin Gipuzkoako emakume direktiben,profesional eta enpresarien errealitate laboralari ikuspena ematea; emakume eta gizonen arteko berdintasun handiagoa sustatzeko arlo honetan.
Aurreko urtera arte Gipuzkoa zen; emakume enpresari, direktiba eta profesionalak saritzen ez zituen lurralde bakarra. ASPEGI Sariek, ekintzailetasun jarrerak sustatzen dituzten jarduera arrakastatsuak goraipatzea dute helburu, bai eta emakume ekintzaile eta zuzendariak gure gizartean jokatzen duten paperaren kontzientziazio handiagoa. ASPEGIk argi dauka, guztion artean hezitzen ari garen egungo belaunaldi bai eta etorkizuneko belaunaldientzat zein garrantzitsua den erreferente egokiak sortu eta ikustaraztea.
Gainera, garrantzitsua iruditu zaigu enpresa hauek integratzea - Laboral Kutxa, Donostiako Aquariuma-, instituzioak-Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udaletxea-, komunikabideak- Diario Vasco, Gipuzkoa en la Onda- eta Unibertsitateak- Tecnum, UPV, MU, Deusto- sarien kolaboratzaile eta babesle bezala, eta protagonismoa ematen epaimahaiko parte bezala. Bokado eta MGS firmak, Ingenieritza Eskola eta Astoria 7 Hotela parte hartzen dute ere sarien kolaboratzaile bezala.
Sarien epaimahaia, ekitaldian parte hartu dutenak ere, osatua dago: Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko Zuzendaria ; Ainhoa Aizpurua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Promozio Ekonomikoko Diputatua ; Arantxa Olaizola, Laboral Kutxako Lurraldeko Gizarte Akzioko Zuzendaria; Esther Irigaray, Aquariumeko gerentea; Leire Imaz, UPV/EHUko Berdintasuneko Zuzendaria; Maria Jesus Alvarez, Ingenieritzako Industria Organizazio departamentuko doktorea; Kristina Zabala, Deusto Business School-eko dekanordea; Jaione Ganzarain, MUko Ikertzaile Irakaslea; Lourdes Perez, DVko Erredakzio Jabea ; Julia Fernández, ASPEGIko presidenta; Arantza Muriana, Biobideko I+D departamentuko zuzendaria; Ana Belen Juaristi, Engranajes Juaristi-ko gerente eta bazkidea; Larraitz Gezala, Eusko Jaurlaritzako Industria Departamentua eta Arantza Campos, UPVko irakaslea eta Udaletxeko Berdintasun Komisioko presidentaordea.
Sarien irabazleak aukeratzean, bilatu egin da lurraldean lanpostuak eta aberastasuna sortzen dituen iniziatibak aukeratzea, eta estrategia eta berritzailetasun izaera izatea, bere inguruan balioa sortuz. Gainera, parte hartze irekia izan da, edozein pertsona edo kolektibo hautagaia aurkeztu zezakeen. Harrigaria izan da aurkeztutako hautagaien kantitatea eta hauen kalitate altua II.Edizio honetan.
Enpresaria, baino batez ere diseinatzailea, 50 urte baino gehiago daramatza sektorean eta online dendaz aparte, denda propioak ditu Donostian, Bilbon, Valentzian eta Gasteizen. Bere tailerra Trintxerpen, Pasaian (Gipuzkoa) kokatuta dago, bertatik ateratzen dira jantzi guztien diseinua, kalitate altukoak izateagatik bereizten direnak, gainera zuzenean komertzializatzen ditu, banatzailerik gabe, honek bere prezioa estutzea aukera ematen dio. Bere meritu handiena da gaur egungo mundo globalizatu honetan mantentzea eta bizirik irautea. Euskal Herrian jantzien aparteko ekoizpenean erreferentea da, Minimil “New Basque Style”. Urte askoz bakardadean lan egin eta gero, bere alabei pasa die lekukoa Ana eta Beatriz Zuaznabar. Beatriz, denden zuzendari artistikoa da eta Ana jantzien diseinuaz eta ekoizpena kontrolatzeaz arduratzen da tailerrean.
Marian Sierra eta Juan Ramon Lasa sortu zuten TAG Troqueles enpresa 1990.urtean. Kartoizko packaging eta arte grafikoen sektorean trokelak fabrikatzen dituen enpresa da. Marian Sierra, bere senarra hiltzean 1995.urtean enpresaren zuzendaritza ardura hartu behar izan zuen eta bere 3 seme-alaben hazkuntzarekin bateratuz.
Hainbat fabrikazio prozesuen automatizazioan inbertsioa egiten du, hazkundean jarraitzen du nahiz eta urte zailak izan, eta 2012.urtean berrikuntza taldearen liderra izatera pasatzen da merkatuan produktu berri bat sortuz, TOP Gama, eta bere lehenengo filiala zabalduz Hego Amerikan, Plecamer (Mexiko). Gaur egun, bere hedapen internazionalak jarraitzen du Kolonbian eta bere produkzioaren %50a esportatzen du.
100 langile baino gehiago dituen eta bere kapitala %100an gipuzkoarra den empresa taldea da i68, Gestioen Berrikuntzarako soluzio informatikoak ematen dituena.
Isabel Busto Informatikan lizentziatua da eta i68 taldeko departamento desberdinen karguetan lan egitearekin batera bere bizitza familiarra aurrerae raman du, gainera formazio altuko emakumea da: MBA eta lehiakortasunean doktoratua. Honetaz aparte, DBS eta Tecnum unibertsitateko masterretan klaseak ematen ditu.
I68 taldeko zuzendaritzatik krisi garaia gainditu du berrituz eta bere profesionalak ilusioz eta konpromizuz betez. Hala nola, profesionalen artean kapitalean mugimendu parte hartzailea sustatu du, irabaziak eta enpresaren kudeaketa hobetuz. GAIA klusterraren Batzar Orokorraren parte da.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.