2015ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuaren babesaz ASPEGIk garatu duen ikerketa proiektu baten ondiorio da argitaratutako Gida. Bertan emakumeak goi mailako ardura karguetan duen presentzia aztertu da, hauek administrazio-kontseilu eta zuzendaritza-karguetara iristeko baldintza aukerak berdintzea helburu izanik.
Emakumeen presentziak gipuzkoako enpresetako zuzendaritza-karguetan, eta bereziki administrazio-kontseiluetan duen kopuru murritzak, nahiz hau sustatzea helburua duten lege bereziak egon, asko kezkatzen du ASPEGI. Autonomia -erkidego mailan azterketa eginez, Euskal Autonomia Erkidegoak aurkezten duen egoera larriagoa de oraindik ere, enpresen %8,79a betetzen bait du soilik Estatuko 3/2007 Lege Organikoak eskatzen duen administrazio-kontseiluetan emakume presentziaren %40a izateak. Honek azken tokian kokatzen gaitu, Ceutako Autonomi Erkidegoa atzean dugula bakarrik. Orain artean lortu ez dena EAEko enpresen %91,21 horretan geratzen den epe laburrean lortuko ez dela jakinik ere, ASPEGIk egoera hobetzeko pausoak eman eta ekintzak martxan jarri behar direla uste degu.
Gehiengoa da emakumea unibertsitatea bukatzen dutenen artean, baina oso gutxik lortzen dute zuzendaritza-karguetara iristea, eta guztien erantzukizuna da enpresa pribatuetako ardura karguetan emakumeen partehartze handiago bat sustatzea. Hau abiapuntu izanik, ASPEGIK pauso gehiago eman nahi ditu emakumeak bere bizitza pertsonala eta profesionalaren gainean askatasusn osoz erabakitzeko aukera izan dezan, erabaki libre hau ahaldun eta babesa eskeiniko dion gizarte-sareak osatzen lagunduz.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.