Baratzetik – Merkatura proiektuaren fase esperimentala eta bizipena martxan jarri zen urriko lehen hamabostaldian, non Tanzaniako bost emakumek beraien lehen sektoreko esplotazioetan aldaketa kualitatibo bat izan dezaten merkatu sarbiderako gauzatzen ari diren Gipuzkoako ideia berritzaileak ezagutu zituzten
ASPEGIk prestatutako eta burututako proiektuak Mujeres por África fundazioarekin elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiaren garapena sustatzeko kooperazio proiektuak finantziatuta izan da.
Mujeres por África fundazioa irabazi asmorik gabeko elkarteak Afrikako lurraldearen garapenean laguntzea du helburu, bertako emakumeei babesa eta akonpainamendua emanez, eta orain bi urte Voces Verdes izeneko proiektua martxan jarri zuen; Tanzaniako emakumeen lana eta esfortzua txalotzeaz gain, beraien proiektuak martxan jartzeko, klima aldaketa geroz eta nabarmenagoa egiten ari den lurraldean. Bertan, nekazal ustiapeneko eta energia jasangarriaren inguruko proiektu ekintzaileak martxan jarri dituzte hamar nekazari eta landa inguruko liderrek.
Baratzetik – Merkatura proiektuak helburu garbia zuen hamar proiektu hauen finkapena eta progresioa iraunkortasun ekonomikoa lortzeko. Bost izan dira Gipuzkoara etorri direnak ezagutzak jasotzera: Leocadia Vedastus, Abiah Magembe, Esther Muffui, Magdalena Bukuku eta Sophia Mlotek.
Metodo esperimentaletik, instituzioen laguntzarekin produktu lokalaren babeserako estruktura ezberdinak, formakuntza eta ikerketa erakundeen parte hartzea edo esplotazio erreal eta arrakastatsuen bizipena erakutsi zaizkie, azken hauek beraien produktuak merkatuan sartzeko, erabili dituzten baliabide produktiboengatik, dibertsifikazioarengatik edo berrikuntzan apustu egin dutelako izanik arrakastatsuak. Proiektuan parte hartu duten erakunde pribatu eta publikoek beraien ezagutzak elkarbanatu dituzte, eskuzabaltasunez eta profesionaltasunez, eta proiektu hau arrakastatsu bihurtu dute. Horregatik, esker ona eman nahi diegu Sagarlore, Petritegi, Iztueta, Sakona Coffee Roasters, Fungiturismo, Tknika, Elikagunea, Irular, Super Amara, Karabeleko, D’elikatuz, Ordiziko merkatua, Olarain, Arriatzu Barazkiak, Igeldoko Esnea, Tolosako Babarruna, Gastronomika, Orona Fundazioa, Diametro 200, Aquarium, San Martin merkatua, La oveja Latxa, EuskoLabel, Hazi eta Donostia Sustapena beraien parte hartzeagatik.
Urriko bi asteetan ikasi eta bizi dutena inspiragarria izango da Tanzaniatik gerturatu zaizkigun bost emakumeentzat eta baita Gipuzkoan beraiekin kolaboratu duten emakumeentzat ere. Hemendik aurrera, tutoretza eta proposamen nahiz estrategien inguruko hartu emana hasten da martxan, esplotazio hauek pausu handiagoa eman dezaten elikagaien segurtasunaren helburua bete ondoren, ekonomikoko errentagarriak diren esplotazioetara iritsiz eta garapen honekin autonomia ekonomikoa lor dezaten hamar emakumez osatutako kolektibo honek.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.