Programa honen helburua da jarduera-zentroa Euskadin duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduerak babestea, enpresako langileen parte-hartzea sustatzeko ekintzak bultzatuz. Ekintza horiek hiru elementu hauek barne hartuko dituzte: (1) Hasierako diagnostikoa, (2) Enpresako langileen parte-hartzea sustatzeko planak diseinatzea eta (3) Enpresako langileen parte-hartzea sustatzeko planak ezartzeko laguntza.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdindasun Ministaritzaen ekimena den Promociona proiektuak norvegiar finantzaketa jasotzen du Europear Ekonomi Esparrueren bitartez eta CEOE-k sustatzen du. Proiektu honek, emakumea estatuko enpresetako Goi mailako Zuzendaritza postuetara bai eta Administraritza Kontseiluetara heltzea du helburu.
Proiektuaren jardueren artean, ESADE Business School Negozio Eskola ospetsuak eskeitzen duen Zuzendaritza Garapen programa dago, mentoring tresnaz, coaching exekutibo eta networking, sare, ekintzez indartua.
Informazio gehiago bai eta eskaera inprimakina aurkitzeko aukera duzue honako web orrian www.proyectopromociona.com..
ASPEGIren ustetan emakumeak lan esparruan dituzten mugak hausteko bide bat izan liteke. Gogoratu, hautagaitzak aurkezteko epea urriak 6ean amaitzen dela.
Asteburu honetan banatu da Mankonunitateko areto nagusian Urola Kostan Ekin! lehiaketaren sari banaketa. Bertan Intra-ekintzaile arloan Ana López Emekin emakumea suertatu da irabazl. Anak Emekin Programaren barnean garatzen ari den proiektua aurkeztu zuen, Tipp Topp Aleman Akademia 14 urtetik aurrekoenri aleman hizkuntza erakustera helburu duen proiektua. Aurkeztu ziren bost proiektuen artean epaitegiak Ana izendatu zuen irabazle, 2.000 euroko saria, diploma eta garaikurra jasoaz. Zorionak Ana!!
EMEKIN-Emakume Ekintzailea Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, %50 Europako Gizarte Funtsa proiektu finantziatua.. Horretarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeek bultzatutako enpresa-proiektuak sustatuko dira, enpresa-sorrerako prozesuan laguntzeko sistema osoa eta pertsonalizatua eratuz.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.