EMEKIN-Emakume Ekintzailea Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, %50 Europako Gizarte Funtsa proiektu finantziatua.. Horretarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeek bultzatutako enpresa-proiektuak sustatuko dira, enpresa-sorrerako prozesuan laguntzeko sistema osoa eta pertsonalizatua eratuz.
o 1. Aspegiko harreragunea eta doako telefonoa (900 701 132) o 2. Genero-ikuspegia kontuan hartzen duen laguntza osoa eta pertsonalizatua. o 3. Ekintzailetzako Agenda Praktikoa. o 4. EMEKINeko web-orria. o 5. Ekintzailetzarako trebetasunei buruzko tailerrak. o 6. Enpresa-konpetentziei buruzko prestakuntza teknikoa. o 7. Enpresa bat sortzeko administrazio-prozesua sinplifikatzea. o 8. Bizitza pertsonala eta lana bateratzen laguntzeko zerbitzuak. o 9. Genero-ikuspegia kontuan hartzen duen bideragarritasun-plan bat garatzea. o 10. Enpresa-proiektuaren eta emakume ekintzailearen ezaugarri eta beharretara egokitutako finantzaketa eskuratzea. o 11. Sortutako enpresa berriaren jarraipena eta tutoretza lehenengo urtean.
Onuradunak
Egitasmo enpresarial bat martxan jarri nahi duen emakume orok, onuradun potentzial izaera izango du.
Emakume horiek enpresa-proiektuak garatuko dituzte TXEKIN metodologiaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak EMEKINerako homologatu dituen erakundeek eskaintzen dutena.
Orokorrean, aurkeztutako proiektuek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
o Enplegurako Toki Ekimentzat hartutakoak izatea
o 10 langile baino gutxiago izatea
Proiektuen aurkezpena. Prozedura
ASPEGIk emakume ekintzaileei arreta emango die eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak ekimen horretarako espezifikoki homologatu dituen erakundeetako batera bideratuko ditu, orientazioa jaso eta enpresa- jarrerei buruzko tailerrean parte hartu duten ondoren. Erakunde homologatu horiek izango dira, emakume ekintzaileekin batera, bideragarritasun-plana garatuko dutenak.
Horrekin batera, edota hori osatzeko, bideragarritasun-plana garatzen diharduten emakume ekintzaileek enpresa-gaitasunetako prestakuntzarako eta trebakuntzarako ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
Gainera, emakume ekintzaileek Gipuzkoan zehar dauden Euskadiko Kutxaren bulegoetan informazioa eta aholkularitza jaso ahal izango dute.
Zerbitzuen ezaugarriak
EMEKIN ekimenean sartzen diren pertsonei eskainitako zerbitzuak doakoak dira.
Laguntza osoa
ASPEGItik zerbitzu pertsonalizatua eskainiko da, euskarri idatziak eta webgune espezifikoa osagarri dituena. Horrela, EMEKIN programan parte hartzen duten emakume guztiek, eskainitako zerbitzuak errazago eskuratu ahalko dituzte.
Bideragarritasun-plana eta tutoretza
Enpresaren Bideragarritasun Plana egingo da, TXEKIN metodologiarekin bat etorriz; eta, hala behar denean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak homologatutako erakundeek laguntza eta tutoretza eskainiko dute enpresaren lehen urtean.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.