Martin Garitano diputatu nagusia, EMEKIN programan parte hartzen duten emakumeen ezagutza ekitaldiaren buru izan da gaur Foru Jauregian.
Ekitaldira ehun bat emakume ekintzaile etorri dira. Horiez gain, Jon Peli Uriguen, Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatua; Berdintasuneko foru zuzendari den Laura Gomez; Julia Fernandez, ASPEGIko, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteko zuzendaria, eta Javier Kortajarena, Laboral Kutxaren ordezkari gisa ere bertaratu dira.
Martin Garitanok emakumeen adorea eskertu du enpresa ekimen bat ekiterakoan, are eta gehiago une hauetan, eta gogorarazi die Aldundiak beraien ekimena babesten jarraituko duela.
EMEKIN programak, Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko sailak bultzatutakoak, helburutzat du emakume gipuzkoarren artean ekintzailetasuna mesedetzea. Nahiz eta 2007an sortu zen, programaren goraldia, paradoxikoki, 2012 eta 2013 urteetan eman zen, krisi betean.
Zer eskaintzen du EMEKINek? Aholkularitza eta laguntza eskaintzen die ekimen enpresarial bat duten emakumeei, bideragarritasun azterketa bat egiten lagunduz eta ekimenaren lehen urteetako martxaren tutoretza eginez. Finantza laguntzak ere eskaintzen zaizkie. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen ditu ekimen hauek, eta ASPEGIK, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak, kudeatzen ditu, Laboral Kutxaren laguntzarekin. Bere 7 urteetan, 660 emakumek atera diote etekina programari, eta 270 enpresa sortu dira. Alabaina, azken urteetan izan da, 2012 eta 2013an, krisi betean, programak arrakasta gehien izan duen unea.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.