Hurrengo maiatzak 28ean Diriger au Féminin Elkarteko 10. urteurrena ospatuko da, ASPEGI ohorezko gonbidatua izango delarik. Bertan bi elkarteen artean sinatuko den lankidetza hitzarmenaren lekuko izateko aukera izango dezue. Gau ekitaldi honen egitarauak elkarteen aurkezpena eta eztabaida mahai borobil bat izango ditu ere.
Jardunaldiaren Egitaraua
Harrera eta aurkezpena elkarteko fundatzaile eta lehendakariaren eskutik, Nilda Jurado.
Diriger au Féminin Elkartearen (Pirineo Atlantiko eta Landetako Emakume Gerente eta Zuzendarien Elkartea) aurkezpena lehendakariaren eskutik.
10 urte hauetako ibilbidea, non arlo profesional, ekonomiko, gizarte eta familiarrean emakumeen indarra eta bizitasuna ezagutuko degu.
Aspegiren (Gipuzkoako Emakume Profesional, Zuzendari eta Enpresarien Elkartea) aurkezpena.
Mahai ingurua, bertan egongo dira:
Pierre Andre Durand Pirineo Atlantikoetako Prefektoa.
Andre Garetta Baiona-Euskal Hherriako Merkataritza eta Industria Ganbarako Lehendakaria.
Pedro Esnaola, Gipuzkoako Ganbarako Lehendakaria.
Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako Zuzendaria.
François Maitia, Aquitania Eskualdeko Kontseiluko Lehendakariordea, Europa, Mugaz bestaldeko eta eskualde arteko Lankidetza Auduraduna.
Diriger au Féminin eta Aspegiren arteko lankidetza hitzarmenaren sinaketa.
Jardunaldiari amaiera, Nilda Juradoren eskutik.
Jardunaldiaren amaieran DIriger au FémInin-ek koktel bat eskeiniko du Baionako ganbaran.
Bertaratu eta egun berezi honetan lagun gaitzazuen gonbidatu nahi zaituztegu.
Lekua: Baionako Merkataritza Ganbera Data: maiatzak 28 Ordua: 19.30
Autobusa: Ordutegia: • Joan18:00 Hotel Astoria (Donostia) / 18:30 Ficoba (Irun) • Etorri 23:00 (geltoki berdinak)
Beharrezkoa da konfirmatzea Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 943 47 14 45
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.