Urriak batean Iparralde eta gipuzkoako emakuemeen arteko lehen topaketa ospatuko da
ASPEGIk lehentasunezko helburu izan du beti sareak eraikitzea, bai elkarte ikuspegi batetatik, bai eta emakume emakumeen arteko harreman zuzenei dagokionez, argi bait du honekin emakumeon indarra bere enpresa eta lan esparruan indartzen duela.
Hau honela, urteak dira helburu berdinak bultzatzen dituzten beste elkarte batzuen parte dela, bide FEDEP (Euskadiko enpresa emakume, profesional eta zuzendarien elkartea), OMEGA (Espainiako enpresa emakumeen erakundea) edo FIDE (Enpresa emakume elkarteen federazio Iberoamerikarra), bei eta Gipuzkoako lurralde maila REDAGIn (Gipuzkoako emakume elkarteen sarea) ) parte hartuz eta honen idazkaritza orokorra eramanez.
Bestalde, ASPEGIn kaleratzen ditugun jarduera guztietan beti uzten degu tartexo lasaiago bat emakumeen arteko sare lana garatu dadin, elkar ezagutuaz, hauen bide profesionala indartuko duten kontaktuak egiteko aukera emanez.
Haurten, eta Bihartean- ren bidez, aurrera pauso bat eman nahi izan degu, gure Iparraldeko kedeei hurbilduz. Mugaren bi aldeetara gauden emakumeen artean, lan eta enpresa esparruan, amankomunean asko dugula pentsatzen dugulako, asko ere bata besteengatik ikasteko, asko partekatzeko, asko beraz elkar irabazteko.
Bi elkarteko bazkideen partaidetzarekin, Diriger au Fémenin eta ASPEGI, ospatuko den lehen topaketa urriak 1 ean izango da, eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi dizuegu.
EGITARAUA:
19h30 Ongietorria 19h40 ASPIGI aurkezten (Lehendakaria) 19h50 DIRIGER au FEMENIN aurkezten (Lehendakaria 20h00 Mugakide ekonomiaren eta eskeitzen dituen aukeren aurkezpena (Olga Irastorza, Bihartean) 20h30 Networking: partaideen jardueraren azalpen laburra 22h00 Amaiera Parte hartu nahi dezuenoi arren esakatzen dizuegu bai e-mailez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., edo telefonoz, 943 47 14 45, baiezta dezazuen iraila 27a baino lehen. Leku baldintzak daudenez bazkideak lehentasuna izango dute.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.