Irailaren 30ean amaitzen da epea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Lehiabide Programaren baitan banatzen dituen 2 milioi euroak eskuratzeko. Euskal enpresei zuzendutako ekimena da eta helburua du lehiakortasuna hobetzen laguntzea ingurune globalean.
Programak lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatzen lagunduko du informazio gizarte eta komunikazio sektoreetan erauzketa, ekoizpen edo eraldaketa jarduerak, bai eta horien produkzio prozesuerekin lotutako zerbitzu teknikoak garatzen dituzten enpresa industrialetan, baldin eta jarduera zentroa Euskadin badute. Bide horretan, hainbat ekintza garatuko dira enpresen lehiakortasun posizionamendu globala hobetzen lagunduko duten proiektu estrategikoak (indibidualak, lankidetzan eginikoak nahiz sektore, enpresa eta lurralde eragileek bultzatuak) ahalbidetzeko.
Honela...
Innobideak-Lehiabide Programa hori Innobideak Estrategiaren barruan dago eta bere helburua da laguntza ematea garatzeko, hazteko, merkatu berrietara sartzeko eta nazioartekotzeko asmo sendoa duten enpresei, edozein dela ere bakoitzaren gaitasun teknologikoa.
Bestalde, Innobideak Estrategiaren helburua da euskal enpresetan berrikuntza bultzatzea, bereziki ETEetan, gaitasun hobeak izan ditzaten gaur egungo testuinguruan sortzen diren erronkei aurre egiteko, eta oinarri sendoak finka ditzaten euskal enpresek mundu globalizatuan beharko duten lehiakortasuna garatzeko.
Euskal enpresariak www.spri.eus zerbitzuaren bidez sar daitezke Lehiabide Programara .
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.