Duela urte batzuetatik hona, Gaztenpresan 2.0. komunikazio-kanal berrien aldeko apustua egin dute. 2008an abiatu ziren Gaztenpresa Sarearekin, kanal digitalen bidez haien ekintzaileekin partekatu eta beraiei laguntzeko asmoz. Orain, helburu hori bete eta asko ikasi ondoren, etapa bat itxi eta berria irekiko dute.
Hilaren azkenean Gaztenpresa Sareari agur esan eta, askoz ere interaktiboagoa izango den webgune berri bati eta bi norabideko informazioa partekatzeko kanal sozial berriei ongietorria emango diete.
Webgune berrian Gaztenpresaren mundua hobeto ezagutzeko atal berriak aurkituko dituzue. Enpresari buruzko albisteak kontatu eta, ekintzailetzan abiatzekotan egon nahiz dagoeneko enpresa izan, zer dirulaguntza eta laguntza dituzuen jakinaraziko dizuete. "Egunean Ekin" atalean, zuen proiektuak arrakastaz gestionatzeko baliabideak eskainiko dizkizuete, eta ekintzailetzaren munduko gertakizunik garrantzitsuenen berri emango dizuete. Aurrerantzean, Facebooken, Twitterren, Google+en, Linkedinen, Youtuben, Pinteresten eta Slidesharen bitartez jarri ahal izango zarete Haiekin harremanetan. Egunez egun haiekin izan eta Gaztenpresan gertatzen den guztiaren berri jasotzera animatzen zaituztegu.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.