Enpresen lehiakortasuna eta 45 urtetik gorako pertsonen kontratazioa bultzatzeko dirulaguntzak: Kontratazio bakoitzeko 8000 € jaso ahal izango ditu.
2013ko Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan, laguntzek bi helburu dituzte: langabezian dauden eta esperientzia duten 45 urte baino gehiagoko pertsonak lan-mundura txertatzea eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako proiektuen garapena sustatzea, bereziki arlo hauetan: merkaturatzea, nazioartekotzea, finantzaketa, berrikuntza.
Erakunde onuradunak
Lehiakortasunaren hobekuntza-proiektuak sustatuko dituzten tokiko enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuak.
Baldintzak
45 urteko edo gehiagoko (1968an jaiotakoak barne) langabetuei lan-kontratuak egitea. Hautagaiek laguntzaren onuradun izango diren enpresek eskatutako profila egiaztatu beharko dute izandako prestakuntzaren bidez eta/edo ibilbide profesionalaren bidez (lan-esperientzia).
Kontratazioa 2013ko irailaren 2tik 2014ko urtarrilaren 24ra bitarteko aldian egitea (laneko kontratuaren hasiera-data), laguntzaren ebazpenean bertan beste hasiera-data bat zehaztu ezean behintzat.
Kontratatu beharreko pertsonek kontratua hasi aurreko data baino lehen Donostian erroldatuta egon beharko dute.
Kontratazioek 3 hilabeteko edo gehiagoko iraupena izan beharko dute lanaldia % 100ekoa baldin bada, edo 6 hilabetekoa edo gehiagokoa, lanaldia % 50ekoa baldin bada.
Laguntzen zenbatekoa
8.000 € arte nomina eta segurtasun sozialeko gastuentzako
Proiektu bakoitzeko bi kontratazio planteatu ahal izango dira
Deialdiaren diru languntza kopuru osoa: 208.000€
Eskaerak aurkezteko lekua eta epea
2013ko abenduaren 4ra arte
Donostia Sustapeneko Informazio-zerbitzu Nagusian: Erregina Erregentearen kalea 8, Victoria Eugenia Antzokiaren eraikina, 20.003 Donostia.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.