"Gobernuak dituen organuen profesionalizazioa, bai administrazioan , bai gestioan, ezinbestekoa da konpainiaren balioa maximizatzeko eta ETE-en jarraipena bermatzeko"
Industria sektoreko enpresetan ibilbide luzea egin ondoren, Aingeru bakarkako kontsultora bezala eskaintzen ditu bere zerbitzuak, estrategian eta enpresa familiarretan espezializatua dagoena.
Esaiguzu modu labur batean zure ibilbide profesionala. Zein da gau egun zure aktibitatea? Ze zerbitzu eskaintzen dituzu?
Zuzenbidean lizentziatua eta abokatuen bulego batean lan egin ondoren, 90.hamarkadaren hasieran TS Fundiciones enpresan sartu nintzen, enpresa familiarra. Hasiera zaila izan zen, krisi handia jasan genuelako. Horregatik, sartu bezain laster, erregulazioak, lan espedienteak, konkurtsoak...e.a egitea tokatu zitzaidan. Egia esa, oso zaila izan zen, baino asko ikasi nuen. Momentu horretan ikasi nuen edozein momentutan gauzak aldatu daitezkeela eta denetarako prestatuak egon behar garela.
Giza Baliabideetan eta Zuzendaritza Administratiboan egon ondoren, 2001.urtetik 2012.urtera Zuzendaritza Orokorrean eta Zuzendaritza Kontseiluan sartu nintzen. Dagoeneko, tailerra enpresan bihurtu genuen, gure negozioa handitu genuen beste sektore batzuetara, hala nola, eolikoa, produktuen berrikuntzan, 90.hamarkadan 70 pertsona lan egitetik, 340 langile izatera pasa ginen eta fabrika berri bat egin genuen sektorean erreferentziazkoa izan zena. Geroago, berriro momentu zailak etorri ziren, eta murrizketa pertsonalak egin behar izan genituen. Enpresatik atera nintzen akzioekin arazo bat egon ondoren.
Gaur egun, 23 urteetan zehar ikasi nuena eta jaso nuen esperientzia erabiltzen dut beste enpresa batzuetarako. Enpresa familiarretarako aholkulari bezala lan egiten dut, Administrazio kontseilu profesionalak sortzean aktiboki parte hartzen dugu, eta enpresa familiarra modu sendo batean eraikitzen dugu, hau dena, enpresa familiarraren jarraitasuna bermatu ahal izateko, estrategian eta familia protokoloetan laguntzen.
Esan beharra dago enpresa familiarraren ondorengotza Gipuzkoako ETE-en arazo larriena dela. Zure esperientziaz, Nola lortzen da ondorengotza arrakastatsu bat?
Hasiera batean, prozesua hasterako orduan, hausnarketa bat egin behar da, ondorengotza ondo antolatzeko, ondorengoaren ahalmena bermatuz. Beharrezkoa da kanpoko direktiboak ekartzea eta modu honetan, enpresaren profesionalizaziora bideratuta. Eta azkenik, ezinbestekoa da, formatu, aholkatu eta Administrazio eta Familia kontseiluak lagundu. Hau dena aurrera eraman daiteko Familia Protokoloen bitartez.
Familia Protokoloak dira, oraingo akziodunen eta etorkizuneko akziodunen erlazioak erregulatzeko, lege batzuk finkatu enpresaren jarraitasuna bermatzeko. Saiatzen dena azkenean da, akziodunak eta enpresaren helburuak bateratzea, irabazien banaketa ondo zehaztea, zein sartu daitekeen enpresan zehaztea, ezkontideen partehartzea edo ez finkatzea...e.a. Azken finean, gauza guztiak lotzea ondorengotza arrakastatsu bat egiteko eta enpresaren jarraitasuna bermatzeko.
Familia eta Administrazio Kontseiluetan ere aholkulari zara. Zer nolako garrantzia dauka organue hauen profesionalizazioa enpresarentzako? Ze gauzak hobetu behar dira arlo honetan?
Enpresa familiarra erronka asko ditu gaur egun, esan dudan bezala, ondorengotzaren jarraipena, tamainaren hazkundea, berrikuntza, internazionalizazioa...e.a. horregatik ulertzen det organu hauen profesionalizazioa ezinbestekoa dela konpainiaren balioa maximizatzeko.
Administrazio Kontseiluaz aparte, hitz egin da asko "zuzendariaren bakardadeaz" Zerbait egiten ari zara gai honetan beraiekin egoteko?
Egia da, eta niri ere pasa zait. Taldea edo kontsilua ez duten zuzendariekin urkitu izan naiz eta beraiekin lan egin dut, eta hemen, laguntzeko era desberdina da. Lan egiten dut beraiekin ikuseremua handitzeko, beste aukera batzuk erakusten, arlo desberdinetan, Giza Baliabideetan, Produkzioan, Berrikuntzan, Internazionalizazioan... batez ere garapen aldaketa honetan laguntzen.
Konpainia handi batean zuzendaritza zuzenean bizi ondoren, Uste duzu hitz egin daitekeela emakumearen "lidergo propioaz"?
Ez dakit hitz egin daitekeen lidergo propioaz, baino egia da, gure izaera, gure bisioa, gauzak egiteko era..e.a desberdina dela. Irekiagoak gara aldaketaren aurrean, gertuagoak, gutxiago konpetitiboak... Ezaugarri positiboak dira erakundeentzako. Sozietatearen garapenean ezinbesteko papera dute emakumeak. Hala ere, ez daukagu nahiko garrantzia enpresetan.
Gaur egun zein uste duzu direla emakume direktiba eta profesionalak aurre egin behar dieten erronkei?
Asko. Batzuk komentatuak izan dira. Hesia apurtu eta gizarteak dituen ideia hauek burutik kendu. Batez ere, industria munduan, non Zuzendaritza Orokorraren %95a gizonak dira, edo Administrazio Kontseiluetan, non portzentaia altuagoa da.
Emakumeari, hasiera batean, gizonaren berdina exijitzen zaio, baloratzen dena profesionalitatea eta ezaguera delako. Hala ere, egia da gizarteak ez dituela emakumeak zaintzen, adibidez, amatasunean, emakumearen ibilaldi profesionala mozten duena. Edozein kasuetan, askotan emakume berak gara gelditzen garenak eta hau ezin da horrela izan.
Zuzendari izateko garrantzitsuena da pertsonak antolatzea jakitea, lan talde ona izan, konpromisua lortu eta pertsona hauen inplikazioa enpresan eta denok bide berdinera bideratu.
Confebask, Euskadi erreferentziazko instituzioetan, Innobasque bezala, eta ADEGI-ren barruan arduradun karguetan lan egin duzu, Ze ikasi duzu leku hauetan egoten?
Esperientzia oso onuragarriak izan dira. Profesio eta pertsonal arloan asko irakatsi didate, denak direktiboak direlako eta azkenean, nahiz eta sektore desberdinetarako lan egin arazoak antzekoak dira.
Eta berriro esaten det, denok bideratu behar gara berdintasun batera, desberdinak garela badakigu, baino ez hobeagoa ezta txarragoak, errespetatu behar gara, bakoitzak daukagun gauza positiboak aprobetxatu.
Gaur egun, ze arazo ditu emakume direktiba? Pauso handiak eman ditugu berdintasunaren alde baina, Ze gelditzen zaigu egiteko? Ze eskatuko zenioke erakundeei berdintasun politikak bultzatzeko?
Pertsona eta bere konpetentziak baloratu behar dira eta emakumeei sinistea falta zaigu. Guregan apostu egin, frogatuz berriro gizonak bezain trebeak garela zuzendari lanak egiteko. Industria munduan, gainera, oso sartuta dago buruan zuzendaria teknikoa izan behar dela, ingeniaria bada hobeto, eta produktuaz jakitea.
Berdintasunaren alde lan egiten jarraitu, baina ez bakarrik direktiba lanetarako, politika desberdinekin kontziliazio laborala lagundu.
Gainera, gaur egun ditugun medioei esker, presentzia fisikoa ez da hain garrantzitsua, lan asko ez dira egin behar bulego baten bidez, baina jarraitzen dugu pentsatzen gero eta lan gehio egoten dena bulegoan, dena lan gehiena egiten duena. Uste det benetan baloratu behar dena dela egiten den lana eta ez lekua.
Eta azkenik, Zertan lagundu dizu ASPEGI?
Niretzako, oso garrantzitsua izan da nire egoera berdinean dauden pertsonekin esperientziak partekatzea. Ere uste det ezinbestekoa izan dela Estrategia Komisioan parte hartu izatea.
Mila esker!
ASPEGIK GOMENDATZEN DU
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.