Leire Velasco naiz, 36 urte dauzkat, jaiotzez Lazkaokoa baina gaur egun Ataunen bizi naiz. 9 eta 6 urteko seme-alabak ditut.
16 urterekin hasi nintzen tabernan lanean ikasketekin partekatuz. Goi mailako Proiektu mekanikoen garapena ikasketak burutu nituen (delineazioa) eta segituan hasi nintzen lanean Beasaingo Indar lantegian, utilajeak diseinatu, marraztu eta kudeatzen, ingenieritza departamentuan. Bertan, igaro ditut azken 16 urteak.
Txiki txikitatik izan dut edozein eskulan egiteko, pustatutako gauzei konponbidea emateko eta berrerabiltzeko gaitasuna. Dekorazioa ere oso gustoko izan dut beti eta pandemian, dekorazioko kurtso bat ere egin nuen.
Nola hasi zen zure proiektua?
"Leire sormenetik harago", beti buruan izan dudan proiektua da, ametsetako proiektua! Nire sormena besteei ezagutarazteko eta erakusteko sortua. Baina pausoa ematen ez naiz orain arte ausartu, bi ume txiki, lan finkoa... azken urteetan sarri pentsatu dut pausoa ematea eta hainbat gertakizunen ondorioz, aurrera egitea erabaki dut. Batez ere bikotearen babesa izan da bultzatu nauena.
Zertan datza? Zer eskaintzen duzu?
Leire sormenetik harago, Lazkaon kokatuko den hainbat produktuen denda nahiz tailerra izango da. Alde batetik, eskulan proiektu ezberdinak burutzeko materialak salduko ditut, gainera, dendaren barruan, tailer txiki bat egongo da. Bertan, 7 urtetik gorako umeentzat, nahiz helduentzat tailerrak burutuko dira.
Formatu ezberdina izango dute biek, umeenak zuzenduak izango dira, material zehatzak izango dituzte proiektu bakoitza burutzeko, nahiz eta sormen librekoak izango diren eta hilabetero proiektu ezberdinak burutuko ditugu. Helduenak berriz, beraiek burutu nahi duten hura gauzatuko dute eta nik egin nahi duten hori egiten lagunduko diet, teknika ezberdinak erakutsiz eta elkarrekin teknika berriak ikasis.
Horretaz gain, nik sortutako hainbat produktu izango ditut salgai, poltsak, diruzorroak, eskuz brodatutako hainbat osagarri.... denetarik. Sorpresaz beteriko txokoa izango da.
Dekorazioa asko zainduko da, eta bertan gauzatuko diren proiektuez gain, bertan igaroko ditugun momentuak goxotasunez eta mimoz zaintzea da helburuetako bat. Momentuz bidea hau hartuko dut, aurrerago, nork jakin!
Noiz irekiko duzu zure negozioa?
Nire negozioa ostiral honetan irekiko dut, irailaren 8an, 18: 00etan, Lazkaon. Gonbidatuta zaudete!
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Bizitzaren herena lo pasatzen omen dugu, herena lanean, eta nere kasuan, beste herenaren zati haundi bat eskulanak egiten pasatzen dut... orduan, zergatik ez la nean igaro behar dudan heren hori ere eskulanak egiten pasa?
Zeintzuk dira zuen proiektuaren onurak?
Niretzat, nere hobbya nere ogibidea bihurtzea litzateke. Dakidana erakutsi eta egunero zerbait berria ikastea.
Besteentzat, pantailetatik harago, beste aukera bat izatea, barnean daukagun sormena, irudimena eta artea ateratzeko txoko bat izatea, beste gauza askoren artean.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Ausartu! Bizitza bakarra da, eta lanean ordu eta urte asko pasa behar ditugu. Gustora egiten den lanak, beste xarma bat dauka, beste esertzia bat eta hori nabaritu egiten da. Edozein lanetan dela ere, gustora ari denak bezeroari esentzia hori transmititzen dio eta bueltan hori jasotzen dela esango nuke.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.