Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailaren ekimena da. Horren %50a Europako Fondo Sozialarekin batera finantzatuta dago eta gainera Laboral Kutxa–Caja Laboralaren laguntza du. Programaren helburua, gure lurraldean emakumeek zuzendutako enpresen sorrera sustatzea da.
EMEKIN-ek zerbitzu pertsonalizatua eta laguntza integrala ematen dizkio emakume enpresariari enpresa sortu aurretik, segimendu eta sostengua eskainiz, ideia aurkezten duen momentutik jarduera berria martxan jartzen duen arte.
2012an 171 emakume elkarrizketatu zituzten. 150 programako onuradunak izan ziren eta hauetatik %76a langabezian zegoen. Emakume enpresari hauen profila dela eta, %46a unibertsitate-tituluduna da eta %33ak lanbide-heziketa ikasketak egin zituen (LH I, LH II edo antzekoak); gehienak 26 eta 45 urte bitartean enpresa sortzea erabaki zuten.
Azpimarratzekoa da programa honi esker Gipuzkoan 57 enpresa eta 80 lanpostu berri sortu zirela 2012an. Jardueren %86a merkataritza eta zerbitzu-sektorean kokatuta dago, gehienak banakakoak izanik. Enpresa bakoitzak 24.000 €-ko batez besteko inbertsioa egin zuen. 2007tik orain arte programaren bilakaera oso ona izan da. Hasieratik 325 lanpostu sortu eta 228 enpresa jaio dira, eta azken hauetatik %80ak gutxi gorabehera oraindik jardunean jarraitzen du, honek suposatzen duenarekin gure lurraldeko enplegu eta aberastasunaren sorreran.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.