Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ASPEGI-k koordinatzen duten Emekin programari esker emakume ekintzaileen presentzia hareagotzen ari da urtetik urtera. Urte hauetan 849 enpresa berri eta 1.200 enplegu sortzen lagundu duelarik.
Emakumeek sortutako proiektu ekintzaileak bultzatzea eta prozesu osoan zehar laguntzea du helburu 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Emekin programak. Ekintzailetasunaren esparruan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak atzean uztea ere baditu xede programa honek, eta egun, %0,2-ko desberdintasuna dago gizon eta emakumeen ekintzailetasun tasaren artean, programa martxan jarri zenean baino %6,2 gutxiago. Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak adierazi du: “Oso garrantzitsua da gure lurraldearentzat eta gizartearentzat ekintzailetasuna bultzatzea, baita emakumeen ekintzailetasuna ere, genero desberdintasunaren aurrean aurrerapausuak ematen jarraitzeko”.
Lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako programa da Emekin, Aldundiak ASPEGI eta Labolal Kutxarekin batera aurrera daraman proiektua da, eta Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinantziatzen du. Ainhoa Aizpururekin batera izan da Nerea Ibáñez, ASPEGI-ko lehendakaria, eta azpimarratu du: “Emekin-ek emakumea bere osotasunean ulertzen du, negozio-proeiktua bizitza-proeiktuarekin lotuz, enpresa sorkuntzaren marko tradizionala zabalduz. Emakume ekintzaileetan inbertitzea, ekonomikoki errentagarria izateaz gain, onura nabarmenak ditu gizartean”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu estrategikoen artean ditu pertsonen arteko desberdintasunak gutxitzea eta ekonomiaren suspertzea, eta bi helburu horiei erantzuten die Emekin programak. “Lehiakortasunik gabe ez dago ongizate irakunkorrik, eta alderantziz”, azpimarratu du Ainhoa Aizpuruk. Berrikuntzarako orientazioaren bidez, ekintzailetza sustatuz eta ezagutza garatuz, Gipuzkoako enpresa- eta produkzio-ehunaren lehiakortasuna bultzatzen duen euskarria da Emekin: “enpresen eta gure lurraldearen beharren araberako politikak eta proiektuak moldatzen eta bultzatzen dira”.
Laguntza personalizatua ematen zaio programan parte hartzen duen emakume orori, baita beren proiektuen jarraipen osoa ere: harrera, informazioa, formazioa, tutoretza, bideragarritasun plana eta laguntza proiektua abian jartzen denetik urtebetera.
Datuetan oinarritutako hobekuntza
Emekin martxan jarri zen urtean, 2007an, Gipuzkoan gizon eta emakumeen ekintzailetasun tasaren artean %6,4-ko desberdintasuna zegoen, urterik urtera gutxitzen joan da distantzia hori, 2016an %0,2-ra iritsi arte. Azkeneko datuen arabera, Gipuzkoan eta EAEn desberdintasuna %0,2n dagoela, Estatuan zifra hori %1,1-ekoa da.
10 urte hauetan 849 enpresa berri sortu dituzte emakume ekintzaileek, 1.189 lanpostu sortu dira, 1.775 emakume elkarrizketatu dira, 1.591 sartu dira Emekin programan eta 1.167 bideragarritasun plan burutu dira guztira.
10 urte hauetan sortutako enpresen %55,59a zerbitzuen sektorekoa da, saltokietakoa %35,55a eta ostalaritzakoa %8,86a. Emakume ekintzaileen datuei begiratzen badiegu eskualdeka, Gipuzkoan Donostialdean daude emakume ekintzaile gehien (%38,08), Goierrik (%11,97) eta Beterrik (%11,21) jarraituta. Guztira 3.392.288,25€ inbertitu dira programa abian jarri zenetik.
Ekintzailetza mailari dagokionez, nabarmen gutxitu da 2007 urtetik, inflexio puntua 2014 izan zen eta handik hona igotzen hasi da berriro, gizonezkoen ekintzailetza maila %3,8n eta emakumeena %3,6n kokatu arte. Gipuzkoako ekintzailetza maila EAEko media baino altuagoa da, baina Estatukoa baino baxuaoa, bai gizonen eta baita emakumeen kasuan ere.
“Datuek hobekuntza erakusten badute ere, asko dago oraindik egiteko”, esan du Ainhoa Aizpuruk. “finantziazio tresna eta aukera berriak garatzen ari gara, proeiktuen bideragarritasunak hobetzeko neurriak arakatzen eta lurraldean presentzia areagotuko duen homologazio prozesu berriak martxan jartzen”.
Emekin programaren 10. urteurrena dela eta, webgunea berrituko da eta jardunaldi bat antolatuko da udazkenean eragile ezberdinekin elkarlanean, ekintzailetasunaren balioak gizarteratzeko eta esperientzia ezberdinak plazaratzeko.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.