Thema aholkulariak 1998.urtean sortu zuten Maria Jose Peral Gonzalez, Marta Fuentes Azpiroz eta Margarita Sanchez Hernandez, eta bere aktibitate nagusia da, aholkularitza fiskala, kontablea, laborala eta juridikoa, batez ere bideratuta ETE-entzat eta Gipuzkoako autonomoentzat.
Zuen negozioa modu labur eta sinplean deskribatu ezazu.
Gure negozioa, enpresen aholkularitza integrala da, fiskala, laborala, kontablea eta juridikoa.
Zeintzuk izan ziren ekintzaile egiteko arrazoiak?
Beste baterako lan egiten egon nintzenean konturatu nintzen, nire aldetik, lan berdina egin dezakedala eta gainera "buruzagi" bat gainetik izan gabe, nahi dudanari buruz erabaki ahal izateak eta nire erabakiak hartu ahal izatea. Gainera, enpresa mota hauetan, bezeroarekin harremana oso garrantzitsua da, eta hau dena, negozio propioa sortzera eraman zidan.
Beste bazkideekin lan egiten duzu? Nola banatzen duzute lana eta partizipazioa?
Hiru bazkide gara. Bakoitzak jakintza desberdinak ditugu, gure zerbitzuaren arlo desberdinetan, beraz, lanaren banaketa oso erraza da. Erabakiak gehiengoaren bitartez hartzen ditugu, bik ados baldin bagaude nahikoa da, eta inoiz ez dugu izan arazorik.
Nola sortu zen uztartzeko eta lan egiteko ideia?
Ideia arazorik gabe sortu zen. Ia bakarrik sortu zen, hirurak lan mota berdina izatean eta proiektu antzekoa izatean. Ikusi genuen gure artean oso ondo egiten genuela lan eta erabakia hartu genuen. Denborarekin ikusi dugu pertsonalean ere oso ondo uztartzen garela, oso garrantzitsua ere dena.
Zer ikasi duzu zure esperientzia profesionalean ekintzailetzan lagundu dizuna?
Esan dezakedana da, garrantzitsuena ideia argiak izatea dela, bai onak eta bai trabak, eta beldurrik ez izatea. Errespetua eta arreta bai, baino beldurra inoiz ez.
Zeintzuk dira zure aldetik lan egitearen alde onak eta txarrak?
Alde onak denak dira, oso onuragarria da jakiteak zure lana bezeoarekin zuzena dela, inork bertan sartu gabe. Eta alde txarrak... inoiz ez ditut pentsatu, agian esan dezaket, ez daudela ordutegiak, baldin badakizu lana dagoela eta ezin duzula utzi, egin behar da, nahiz eta asteburua izan edo lan gehiegi egin izana jada.
Uste duzu traba gehio izan dituzula emakumea izateagatik?
Egia esan ez. Ez det inoiz sentsazio hori izan.
Nol aurkitzen duzu oreka alde profesional eta pertsonalaren artean?
Nire umeak jaio ziren arte, ez det arazorik izan, orain malabarismoak egin behar dira lanaren eta eskolaren ordutegien artean, ... egia da emakume langileentzako zaila dela kontziliatzea, eskoletako oporrak oso luzeak direlako, gure 20 egunekin alderatuta.
Ze aholku emango zenioke bere enpresa propioa sortu nahi duen bateri?
Batez ere, animatzea, zenbakiak ondo egitea, ondo pentsatzea dena, eta behin erabakita eta ondo planifikatuta, aurrera eramatea, hemen denentzako dago lekua.
Badaukazu web orri, blog edo perfil sozial bat zuregandik edo zure proiektutik zerbait ikusteko?
Wb orria www.themaasesores.com, La web es bertan ere badaukagu blog bat eguneratzen joaten garena, facebook eta twitter apartez: thema asesores.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.