Blanca Salas dut izena, 32 urte ditut eta gaur egun Idiazabalen bizi naiz. Optika eta Optometría ikasi nituen, eta, ondoren, Ikusizko Terapian espezializatu nintzen. Azken hamaika urteetan optikaren sektoreko hainbat esparrutan lan egin dut, eta azken lau urteetan Ikusizko Terapian zentratu naiz. Nire aisialdian asko gustatzen zait kirola egitea egunerokotasunetik deskonektatzeko. Gainera, gozoki ezin hobeak prestatzen ditut denbora dudanean. Nola hasi zen zure proiektua?
Nik optika batean lan egiten nuen, eta askotan konturatzen nintzen ezin nituela nire pazienteen arazoak betaurreko batekin konpondu. Une horretan espezializatzen hasi nintzen eta ikusizko terapiak eskaintzen zizkidan aukera guztiak ikusi nituen. Handik gutxira oso argi izan nuen neure kontsulta izan nahi nuela.
Zertan datza zure proiektua?
Nire proiektua, Brain Connections, Optometriako eta Ikus-terapiako kontsulta bat da. Bertan, funtzio bisualaren ebaluazioak egiten ditut, emaitzak aztertzen ditut eta ikusmena hobetzeko irtenbideak bilatzen saiatzen naiz, prismen, lenteen edo ikusizko terapiaren bidez.
Zer eskaintzen duzue?
Brain Connections-en funtzio eta prozesamendu bisuala ebaluatzen espezialistak gara. Gainera, estrabismo-arazoak, begi lausoa edo hartutako garun-kaltea badituzu, lagun diezazukegu.
Zeintzuk dira zuen proiektuaren onurak?
Haurrei eta adinekoei ikusmen-zailtasunak gainditzen laguntzea, tratamendu aktiboa emanez.
Adibidez, askotan ez gara konturatzen irakurtzea edo idaztea kostatzen bazaigu, agian ikusteko zailtasunak ditugulako dela; zailtasun hori landuz gero, oso litekeena da irakurketaren eta idazketaren garapen egokia lortzea.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Optometria maite dut eta besteei erakusteko aukera izan nahi nuen. Ekintzailetza prozesu luzea izan da, eta nik ezagutzen ez nituen gauza asko erakutsi dizkit, baina begiak itxita egingo nuke berriro.
Zer aholku emango zenioke etorkizuneko ekintzaileei?
Lehenik eta behin, pazientzia handia izan behar du, eta jakin behar du prozesu honetan ez zekien gauza asko ikasi beharko dituela. Amaiera zoragarria da.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.