ASPEGI Gipuzkoako Birziklapen Klusterraren parte da, Gipuzkoako enpresa eta erakunde gehiagorekin batera. Gipuzkoako sektorearentzat enpresen, instituzioen eta teknologia-guneen arteko lankidetza-plataforma eratuko duen ikusarazteko tresna bat izateak berekin aukera bat dakar sektoreko agente guztien arteko partaidetza-lokarri bat sortzeko. Horrek beste bultzada bat emango du ekonomia sustatzeko eta I+G+b lerro berriak irekitzeko, helburua izanik produktu birziklatu berriak sortzea eta berrikuntzako ardatz eta bide berriak zehaztea. Klusterraren ekimena ingurumenarentzat politika onuragarriak babesteko eta, horrela, ekonomia zirkularraren parametroetarantz aurrera egiteko sortu izan da.
Ondorengo elkarrizketan, gure presidente Nerea Ibañez Garcíak ASPEGIk birziklatzearekin eta ingurumen-kontzientziazioarekin duen inplikazioari buruz hitz egiten du, gaur egun nabarmena den eta guztioi kezkatzen gaituen gaiaz, alegia.
Birziklatzearekin zerikusia duten zein eratako proiektuak garatzen dituzue?
Sentsibilizazio-ekintzetatik hasi eta eragile adituekin aurrera egiteko tresnak eta estrategiak errazten dituztenak barne.
Zein behar antzematen dituzue birziklatzearen/berrerabiltzearen ingurunean?
Gure abiapuntua ekonomia zirkularrak jarduera profesionaletan egiten duen ekarpena aitortzea da. Horretarako, bakoitzaren abiapuntua zehaztu eta diagnostiko batekin lagundu behar da, planifikazioak negozio jasangarriago eta errentagarriagoetara eraman ditzaten. Elkartekide batzuen jardueretan zehatzagoa da berrikuntzan, teknologian eta proiektuetan eman beharreko laguntza.
Nolabaiteko sinergiarik al duzue Klusterreko beste kide batzuekin?
Beste kide batzuekin elkarlanean jarduten dugu euren jardueretan oinarrituta elkartekideei zerbitzuak emateko, balioan eta hazkundean oinarritutako ekosistema batean parte hartzen lagunduko dieten sareak hornitzeko.
Zuen ustez, Gipuzkoako enpresa-sarearentzat birziklatzearen eta berrerabiltzearen sektorea hazteko aukera bat izan daiteke?
Jada bada hazkunde-aukera bat, bai pertsonentzat baita ingurunearentzat berdinagoa den eredu ekonomiko baterantz jotzeko aldaketa-aukera bat ere, ingurune horretan predatzaile moduan jarduten baitugu. Ekonomia zirkularrak elkartearen ADNan egon behar du, hobetu ahal izateko.
Etorkizunari begira, Gipuzkoan zein aukera ikusten dituzue birziklatzearen/ berrerabiltzearen arloan?
Energiaren eta lehengaien kostuek errentagarritasun-iturri bihurtzen dute ekonomia zirkularra. Birziklatzea negozio errentagarria izan daiteke, produktuen, prozesuen eta irudi sozialaren efizientzia hobetzen duen aldetik. Hemen sektoreak laguntzen du lurraldea jasangarriagoa izaten eta lurraldearen energiarekiko eta lehengaiekiko mendekotasuna gutxitzen.
Gipuzkoako industria-sarean hautematen al duzue ingurumen-kontzientziaziorik?
Bide luzea geratzen da egiteko eta datuek horixe abalatzen dute; gauzak hobeto egin behar dira. Ez daukagu oso argi nola hobetu ekoizpen-prozesuetarantz, hondakinak balorizatuz eta baliabideak maximizatuz. Hondakina baliabide bihurtzea da Gipuzkoa ernaberritzeko bidea.
Klusterraren katalogoari begiratu nahi badiozue, hurrengo esteka uzten dizuegu. Bertan agertzen baitira ekimen honetan parte hartzen duten enpresak, fundazioak, elkarteak, aholkularitzak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak; Gipuzkoako Birziklatze Klusterraren Katalogoa.
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.