Azken urte hauen ondoren, jarduerari berriro ekitea eta gure esparruan genituen ideiak eta kezkak martxan jartzea lortu dugu guztion artean. TOPAKETAK, FOROAK, ELKARRIZKETAK egin ditugu, Senegalgo emakume ekintzaileekin LANKIDETZA PROIEKTUAK garatzen jarraitu dugu, hainbat diziplinatan TREBATU gara, ENPRESARIAK jaio da eta ASPEGI SARIAK ospatu ditugu gure Lurraldearen (Gipuzkoa) hazkundean ekarpen handia egiten duten emakume enpresari, zuzendari eta profesionalak saritzeko.
Otsailaren 24an, ASPEGI SARIEN VII. edizioarekin hasi giñen. Concha Vidales Moreno, DNA dataren sortzailea eta CEOa, eta Kontxi San Juan Gómez, Viralgeneko Giza Baliabideen zuzendaria, izan ziren sarituak. Batak Gipuzkoako enpresari onenaren saria jaso zuen eta besteak zuzendari/profesional onenarena. Ekainean, 15ean, ASPEGI ELKARRIZKETAK-ren zazpigarren edizioaren hilabetea izan zen, oraingoan erabaki-postuetan dauden Emakumeak ardatz hartuta. Hizlari hauek aritu ziren: Itziar Epalza Urkiaga, Nerea Aramburu Eizmendi, Nerea Aranguren Achótegi eta Maider Barahona Fernández. Urte amaierara hurbilduz, azaroaren 16an, "Berdintasun eta aniztasun kudeaketa baterantz" IX. FOROA egin genuen, aniztasunean aditua den Myrtha B. Casanova Mederos-ekin eta ondoren, Sara Jaurrieta Sainz eta Lara Zubimendi Iraolarekin mahai-ingurua izanik. Genero-ikuspegia duten ENCUENTROS - TOPAKETAK, urtean zehar konektatuta egoteko aukera eman digute. Zazpi saio egin ditugu, ardatz bera dutenak, "Emakumeek kudeatutako enpresetan digitalizazio-erronkei aurre egitea", osotasunetik landuta eta topaketen saio bakoitzean hainbat aditu izanda, geure burua aztertzen, prestatzen eta erabakiak hartzen lagundu digu. Hori bai, Topaketen funtsa ahaztu gabe, gure artean eta beste emakume batzuekin sare profesionalak eraikitzea, indartzea eta antolatzea.
2022an elkarrekin egin dugu aurrera, helburu berarekin: enpresari eta/edo profesional eta zuzendaritza gisa, gure interesak defendatzea eta emakumearen giza-balioak, sozialak eta profesionalak garatzea. Datorren urtean ildo beretik jarraitzea nahi dugu, Berdintasunean oinarritutako Gipuzkoa bat lortzearen helburuarekin.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.