Ana 26 urteko neska da, Bilbon jaioa eta Donostian bizi dena. Formazioz arkitektoa naiz baina ehungintzarekiko dudan grinak, Larsson Textil Design proiektua ekiteko eta sortzeko abenturara eraman nau.
Zertan datza Larsson Textil Design?
Larsson Textil Design marka bat da non sinesten ditudan balioak transmititu nahi ditudan. Ondo egindako lana, presarik gabe. Xehetasunak zaintzea. Artisautzak duen esklusibotasuna eta luxua.
Larsson Bags bildumaren barruan pieza bakoitza bakarra da eta nire ehungailuan ehundutako oihalekin egina dago. Ez daude bi pieza berdin. Poltsa bakoitza bere zenbakia dauka eta ez da inoiz berdina egingo. Orain Larsson Home bilduma lantzen ari naiz, etxerako ehunen bilduma bat, hala nola alfonbrak, kuxinak, mantak, koadroak etab. Bezero bakoitzarentzat pieza bakoitza neurrira diseinatu eta ehuntzea da honen ideia.
Gainera, ehungailu klaseak ere ematen ditut. Uste dut, ondare hori ezin dela galdu. Oso lan polita iruditzen zait transmititzea eta beste pertsona batzuei, niri hainbeste erakartzen nauen mundu hau ezagutzeko aukera eskaintzea.
Nola hasi zen proiektua?
Larssonen ideia ia nahi gabe hasi zen. Txikitatik egon naiz ehungailu, anezka eta hariz inguratuta. Nire ama ehungintzako diseinatzailea da eta nik 5 urte nituenean ehun-lantegi bat ireki zuen. Orduak ematen nituen bere ehundegiko pedalen artean eserita, egiten zizkioten enkarguak ehuntzen. Berehala eskatu nion irakasteko eta harrezkero, ez diot utzi ehuntzeari. Lagunei eta senideei enkarguak egiten hasi nintzen, eta pixkanaka jolas gisa hasi zena nire bizimoduan bihurtu da.
Zergatik erabaki zenuen ekitea?
Beti jakin izan dut nire proiektua sortu nahi nuela, baina ez nuen imajinatzen hain goiz izango zenik. Arkitekturaren munduan aritu nahi ez izatea bezalako erabaki latza hartu ondoren, Donostiara joateko aukera izan nuen, ausarta izateko eta benetan maite dudan horretan aritzeko unea zela sentitu nuen. Ekitea bide zaila da, zalantzaz eta ziurgabetasunez betea, batzuetan pisu handia duena. Hala ere, urtebete igaro ondoren, esan dezaket bide zoragarria, ederra eta oso atsegina dela eta, zalantzarik gabe, merezi duela bide hori hartzea.
Zer aholku emango zenieke etorkizuneko ekintzaileei?
Dena berehala lortu nahi izan gabe, ametsak betetzeko, une zailak gainditzeko eta bidez gozatzeko ilusioz elikatzea garrantzitsua dela uste dut. Baina niretzat funtsezkoa da zure proiektuaren funtsa, marka eta balioak bistatik inoiz ez galtzea.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.