ASPEGI Sariak (Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta/edo Zuzendarientzako Sariak) 2016.urtetik ematen dira, 2 kategoriatan: enpresaria eta zuzendaria eta/edo profesionala. VIII edizioa martxan jarri da eta bere helburua, Gipuzkoako emakume enpresari, zuzendari eta/edo profesionalak saritzea eta ikusgai egitea da, haien karrera eta jardunbide profesionala publikoki eskertuz eta balioa emanez.
ASPEGI Sariaren helburuen artean, honako hauek daude: erakustea posible dela jarduera ekonomiko eta profesional errentagarri, konkurrentzial eta berritzaileak garatzea aukera-berdintasunaren ikuspegitik, baita emakume enpresari, profesional eta zuzendarien jardunbide egokien adibideak ematea ere. Era berean, enpresetan espiritu ekintzailea eta intraekintzailea sustatzeko jarduera arrakastatsuak saritu nahi ditugu, eta emakume enpresari, profesional eta zuzendariek gure gizartean duten eginkizun garrantzitsuaren kontzientziazioa areagotu. Horrez gain, etorkizuneko emakume enpresari, profesional eta zuzendariei lagundu nahi diegu, eta haien inspirazioa izan.
Epaimahaiak -erakunde laguntzaile nagusien, unibertsitateen eta enpresa babesleen ordezkariez osatuta- aukera-berdintasuna eta kontziliazio pertsonal eta profesionala sustatzen dituzten jarduerak eta lurraldearentzako aberastasun sozial eta ekonomikoaren ekarpena hartuko dira kontuan, bai eta orobat berrikuntzaren eta iraunkortasunaren, eta ezagueren eguneratzearen aldeko apustu irmoa ere. Jarduera Gipuzkoan garatzen duten emakume enpresari, profesional eta zuzendari guztiek aurkeztu ahalko dute hautagaitza. Sariak Donostiako Aquariumean banatuko dira 2023ko otsailean.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.