EnpresariAK, EAEko erabaki ekonomiko-enpresarialen eremuetan emakumeen presentziaren alde jarduteko erronkarekin aurkeztu da
Irailaren 13ko ekitaldia, EnpresariAK, Euskadiko Enpresari, Zuzendari eta Proesionalen Federazioaren aurkezpena, Arabako Parke Teknologikoan izan zen eta Iñigo Urkullu Renteria, Lehendakariak parte hartu zuen.
Aurkezpen-ekitaldian, era berean, mahai-ingru bat izan zen, Itziar Epalza Urkiaga, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak moderatua, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Albenizek, Ekonomiaren Garapen Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia Otaegik eta EnpresariAK-eko presidente Nerea Ibañez Garcíak parte hartuta.
Hiru euskal lurraldeetako Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Elkarteek - AED (Bizkaia), AMPEA (Araba) eta ASPEGI (Gipuzkoa) - osatzen dute EnpresariAK eta 25 urtetik gorako ibilbidea dute. Ekitaldiaren ondorioz, Federazioaren berrabiaraztea eszenaratu zen. Gainera, ekonomiaren eta enpresaren esparruan, emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasunaren deentsan erreferentziazko agente bihurtzea bilatzen du.
Gaur egun, aurrerapenak daude berdintasunaren arloan. Hala ere, arrakala nabariak daude oraindik ekonomiaren eta enpresaren eremuan. AEDren azken txostenaren arabera, Euskadiko enpresa handien artean, zuzendaritza lanpostua gizonek betetzen dute gehienbat; % 9ak bakarrik du emakume bat enpresen buru. Eta enpresa horietan aztertutako 4.500 zuzendaritza-karguetatik, % 24 baino ez dagokie amakumeei. Egoera errepikatu egiten da administrazio-kontseiluetan, horien % 13 baino ez baitira emakumeak buru. Soldatari dagokienez ere, Euskadin identifikatutako arraila 7.213 eurokoa da, urteko batez besteko aldea emakumeentzat kaltegarria baita. Horrek esan nahi du EAEn % 22,6ko arrakala dagoela.
Horrela, EnpresariAK-ek artatu nahi dituen erronka nagusiak euskal ehun sozio-ekonomikoaren erabaki-organoetan emakumeen presentzia handiagoa lortzeko helburuaren inguruan biltzen dira. Horretarako, federazioak honako hau bilatuko du:
Euskadiko enomomia- eta enpresa-eremuko erabaki-foroetan emakumeen parte-hartze aktiboa bermatzea
Zuzendaritza-postuetan eta administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia
Soldata-arrakala ezabatzeko politika aktiboak hartzea
Emakumeen ekintzailetza erraztea, bultzatzea eta bistaratzea
Nesken eta gazteen bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea
Jardunaldira 100 emakume zuzendari eta euskal esparru ekonomikoko erreferentziazko eragile baino gehiago bertaratu ziren.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.