Sare Contents-en edukia sortzen dugu. Zure webguneetarako, sare sozialetarako eta idatzizko zein ahozko komunikazioetarako edukia.
Lau pertsonako taldea gara, Oihana, Libe, Naia eta Leire, gaitasun eta konpetentzia desberdinak dituzten pertsonak.
Hogei urte daramatzagu beste hizkuntza batzuetatik idazten, eta mundu mailako izen handiko hainbat markarentzat egin, Sare Translations markaren pean.
Hainbat diziplinatan prestatu gara ondo egiteko, eta teknika horiek erabili nahi ditugu gure inguruko enpresentzat.
2. Zergatik sortu zenuten proiektu hau?
Denok izan dezakegu maite dugun negozio-ideia bat, errentagarri bihurtu nahi dugun enpresa bat, eta geure burua ezagutarazi. Gure proiektua interesarekin ikustea nahi dugu, proiektu erakargarri gisa. Baina ordenagailuaren aurrean jarri, Word ireki eta hutsik geratzen gara.
Nondik hasiko naiz? Zer jar dezaket? Beste konpainia batzuen orrietan begiratzen dugu ea zer egiten duten haiek jarraitzeko eta irakurtzeko. Baina, egokiena al da? Baliteke enpresa hori zurearen desberdina izatea.
Bitartean, beste zeregin batzuk egiten hasten gara eta gerorako uzten dugu.
Eta egun bat gehiago pasatzen da, eta edukirik gabe jarraitzen dugu.
Behar horretatik sortu zen Sare Contents. Autoezagutza, komunikazio ororen oinarri gisa. Gutako bakoitzak bere ezaugarriak ditu, bakarrak egiten gaituztenak, eta baita gure proiektuak ere.
Sare Contentsen ezaugarri horiek eta lortu nahi duzun publikoa oinarri hartuta idazten ditugu testuak. Urrats bakoitza aztertzen dugu, komunikazio eraginkorra lortzeko. Sentsazioak transmititu nahi ditugu komunikazio emozional baten bidez.
Izan ere, jendeak ahaztu egingo du esan zenuena, ahaztu egingo du nola esan zenuen, baina ez nola sentiarazi zenituen (Maya Angelou).
Pertsonen arreta erakarriko duzu haien emozioen bidez konektatzea lortzen baduzu.
3. Zer eskaintzen duzue?
Eduki idatziaz gain, ahalduntzeari, komunikazioari, sare sozialei eta zure elevator pitch-a prestatzeari buruzko tailerrak eskaintzen ditugu.
Beti puntu humanista, enpatiko eta etiko batetik.
Geure irudi-bankua dugu, eta geure kartelak eta bideoak sortu ohi ditugu, komunikazio guztiak (irudia, hitzezko komunikazioa, ikus-entzunezkoa, etab.) bat etorri behar duelako gure nortasunarekin.
Sormenari tira egitea gustatzen zaigu, markaren mugen barruan, noski. Benetako jendea eta benetako markak gustatzen zaizkigu, diren bezalakoak izateko askatasuna sentitzen dutenak, beren balio eta ezberdintasunekin.
4. Non ikusten duzue elkar bost urte barru?
Gure bi markak, Sare Translations eta Sare Contents, enpresa bakar baten barruan batzen ari gara, eta Slow life kontzeptuarekin bat egiten duten markentzat lan egiten dugu, bizitza orekatua eta jasangarria, haiekin gozatzen dugulako. Egiten dutena komunikatu nahi duten pertsonei lagunduko diegu, haien balio bereizgarria nabarmenduz.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.