Clara Canal Gonzalezekin hitz egin dugu, Donostian Ingeniaritza Zerbitzuetan dabilen emakume ekintzailea.
Zein da Clara Canal?
Clara Canal Gonzalez naiz, Donostian, Ingeniaritza Zerbitzuetan dabilen 32 urteko neska bat. Jada desagertutako Lizeo Frantses eta Marianistetan egin nituen nire ikasketak. Graduari dagokionez, Ingeniaritza Industrialaren alde agertu nintzen, Tecnun-en, 2004 eta 2009 bitartean. Gradu Amaierako Proiektua CEIT-en aurkeztu ostean, eta sektoreko berritasunetan jakinaren gainean egotea garrantzitsua dela kontsideratzen dudanez, alor desberdinetan hezten jarraitu dut.
Gaur egun Project Management naiz, mundu mailan ezagututako Project Management Institutuak (PMI) egiaztatuta, PMP-aren gaineko heziketa baten ondoren lortuz.Gainera, energia elektriko eta gas kontratazioei buruzko Aditu tituluaz gain, beste hainbat kurtso ditut: sutearen aurkako babes sistemak, larrialdietarako argiztapen sistemak…
Lan-alorrari dagokienez, non egin duzu lan?
Behin Gradu Amaierako Proiektua bukatuta, nire bikotearekin 8 hilabetez joan nintzen India, Thailandia eta Laos bisitatzera. Bidaiatik bueltatzean, ORONA enpresan egin nuen lan 2 urtez, ikerkuntza eta garapenean nagusiki, eta batzuetan, igogailuen motor elektriko eta argiztapen kabinetan. Jarraian, IDOM enpresak dauzkan Donostiako bulegoetan hasi nintzen lanean, alor desberdineko proiektuak eginez, diziplina anitzeko lan-talde paregabearekin. Nire lanbidearekin zerikusirik izan ez arren, Artearen Historiako lehenengo bi kurtsoak egin nituen UNED-en, lana eta ikasketak bateratuz.
Noiz erabaki zenuen ekintzailetasunean hastea?
Enpresa utzi eta Ingeniaritzako eta Zerbitzuetako negozio bat sortzea erabaki nuen. 2016ko azaroaren 7an karrera profesional berri bat hasi nuen. Autonomo bezala hasi nintzen, nire bezeroei zer eskaini oso argi izan gabe.
Nire lana, nik ikasitakoarekin bat egin behar zuela zen argi nuen bakarra, orduan, nire bezeroei zer eskaini eta nola egin, pentsatzen hasi nintzen. Nire web orria garatzeko, Ana Gastaminzarekin (ASPEGIko bazkide) jarri nintzen harremanetan, Tiralíneas Estudioko fundatzailea.
Eta, zer eskaintzen diezu bezeroei?
Nire aurreko lan-esperientzia kontuan hartu nuen, instalazio elektriko eta iturgintzako garapena, klima, PCI-a, kalkuluen elaborazioa, proiektu eta eskaintzen idazlana… eta ondorioz, era askotako zerbitzuak eskaintzea erabaki nuen.
Eskaintzen duguna:
Oinarrizko proiektuen erredakzioa: lokalen instalazioa, industria-pabiloia, etxebizitza…
Jarduera proiektuen erredakzioa eta lan-lizentzien lorpenerako proiektuak.
Jarduera turistikoko proiektuen erredakzioa.
Lan-zuzendaritza.
PMP proiektuen kudeaketarako laguntza.
Aholkularitza efizientzia energetikoan, argi kontsumoaren jaitsiera, amortizazio ikerketak…
Halaber, Efizientzia Energetikoen zertifikatuak egiten ditugu, bai alokairu eta erosketa aukerarekin egoitza sektorean, zein, txiki eta tertziarioan.
Aditu-txostenak egiten ditugu, Gipuzkoako Ingeniaritza Industrialeko Eskola Ofizialak ahalmena emana, eta aditu bezala joaten gara epaiketetara.
Azkenik, itzulketa zerbitzuak eskaintzen ditugu Gaztelera-Frantsesa-Gaztelera, beharrezko hizkuntza tituluak ditudalako. Gainera, IDOM enpresan, proiektu frantses batean egin nuen lan 3 urtez, eta beraz, esperientzia handia daukat alor honetan.
Ikusi daitekeenez, behar asko betetzen ditugu.
Zergatik uste duzu besteengandik desberdintzen zaretela?
Bezero eta proiektu bakoitzean nahasten garelako bereizten garela uste dut. Pertsona bakoitzaren beharrak entzun eta aholkatzen ditugu. Gure proiektuak kalitate altukoak dira, eta erantzuteko daukagun azkartasuna handia da. Gure bezeroak ondo sentiarazten saiatzen gara, buruhausterik izan ez dezaten. Horregatik gaude hemen. Gainera, gure prezioak oso lehiakorrak dira, eta bezero bakoitzari bereziki adostuta. Bezeroa eta honen beharrak beti ikasten ditugu eta aurrekontu xeheak prestatzen ditugu, konpromezurik gabe.
Zein proiektu dituzue buruan? Zein plan dituzue etorkizunerako?
Gaur egun Arkitekturako ikerketa desberdinekin gaude kolaborazioan, eta lan talde, lanaldi eta txarla desberdinetan parte hartzen dugu aktiboki, sektoreko berritasun teknologikoak egunean izateko.
Hasteko eta amaitzeko proiektu asko dauzkagu, bakoitza zeharo desberdina, aberastu eta erakusten gaituztenak. Epe motzerako helburua, proiektu handiagoak garatzea da eta enpresei bere langileak modu egokian kudeatzen laguntzea, izan ere, “handicap” bat izaten da enpresa askorentzat.
Eta azkenik, web orri edo kontakturen bat erraztu zenezake?
Bai, noski, nire web orria, blog-a eta LinkedIn-eko kontua uzten dizuet:
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.