"Sinistu eta konfidantza daukagu pertsonen potentzialean eta erronkak gustatzen zaizkigu"
Edurne Azurmendi eta Arantxi Eizaguirre, coach, formatzaileak eta mentorea. Nondik dator Creaty sortzeko esperientzia?
25 urtez egon gara lanean perfumezko sektorearen denda batean. Gure ibilbide laborala nahiko antzekoa da, egun bat (bata 82.urtean eta bestea 87.urtean) lanean hasi ginen saltzaile bezala perfumezko enpresa familiar batean.
Zortea izan genuen, eta denda berriak irekitzen joan ziren eta aukera izan genuen prozesu honetan ikasteko, irekiera prozesua, bezeroaren nahiak aztertzea eta nola erlazionatu beraiekin, azken finean, zer egin behar genuen gu gehiago eta hobeto saltzeko.
Lan egiteko metodologia berriak ezagutzeko aukera eman zigun fusio enpresarial hau, zuzentzeko modelo berriak... ezjakintasun etapa bat bezala gogoratzen dugu baina flexibleak eta moldagarriak izatera lagundu ginduen.
Salmenta jarduerak, denda buruzagia, taldeen eta denden koordinatzailea...e.a.egin ditugu. Azken 10 urteetan enpresaren langileen formakuntzara dedikatu gara, saltzaileetatik direktiboetara, holako arloetan: saltzeko arreta eta teknikak, produktuak, erlazio pertsonalak, lidergoa, komunikazioa, coaching trebetasunak...
2013.urtean, enpresarekin desadostasun baten ondoren, pausoa ematen duzute eta Creaty sortzen da. Nola definituko zenukete?
Creaty-ren helburua da saltzaileak, komertzialak eta salmentara dedikatzen diren langileak garatzea. Garatzearekin esan nahi duguna da, saltzaileak bere puntu sendoak aurkitzea, bezeroekiko salmentan gehiago eta hobeto saltzeko.
Coach, formatzaileak eta mentoreak garenez, metodologia eta tresna desberdinak erabiltzen ditugu, hala nola, PNL eta Inteligentzia Emozionala, gure bezeroak laguntzeko beraien helburuak lortzeko.
Salmenta ulertzen dugu erlazio pertsonal bezala, ENPRESA edo HORNITZAILE-SALTZAILE-BEZERO-PRODUKTU.
Zuen bezeroekin lan egiten duzuenean. Zein da erronka? Ze espero duzute lortzea?
Bere profesioaz disfrutatuz, gure bezeroak gehiago eta hobeto saltzea da gure helburua, eta metodo hauen bidez lortzen dugu: gure bezeroen neurrian sortutako formakuntzak eta mentoring programak bere lanpostuan sortuak.
Creatynen coaching pertsonal eta exekutibora dedikatzen gara ere bai.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.